Albisteak

Hogei artisten erakuskera

Hogei artisten lanak jasoko ditu Pascua-Movellan galeriak datorren urtarrilaren 29a arte. Erakusketa heterogeneoa da, eta azken denboraldiko lanak daude ikusgai. Artisten artean, ibilbide luzekoak eta etorkizunekoak daude. Autore bakoitzak bere azken l...

admin

Urte berriari ekingo dio Psilocybek ostiralean

Urte berriari hasiera emateko kontzertua izango da Psilocyben ostiralean gaueko 22:00etatik aurrera, eta Colombina´s, Naica eta Deadbody and the fabolous bonusman taldeak ikusteko aukera izango da. Naica, Nyc, Gernika eta Hondarribia artean galduta da...

admin

Kontzentrazioa kirol kaian

Datorren larunbatean, Gipuzkoako kirol kaietako hainbat langile, Hondarribiko kirol kaiko sarreran goizeko hamarretan bilduko dira. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kaien Zuzendaritzak lehiaketa publikoa atera du zaintzaileak kontratatzeko, eta lanean zeu...

admin

Nerea eta Yune Hernan, Laguntasunaren pintura lehiaketako garaileak

Pasa den igandean Laguntasuna erretiratuen elkarteak III. Umeentzako Pintura Lehiaketako sariak banatu zituen. Hala, 8 urtetik beherakoen atalean Nerea Hernanen margolana izan zen epaimahaiaren arabera, onena. Bigarren Imanol Beraza geratu zen, eta hir...

admin

Erregeen gauean, erreginak nagusi

Erreginek kenduko diete protagonismoa Errege Magoei gaur gauean. Behintzat, Errenteria-Oreretan, eta zehazki, Landare elkartean. Erregeak lanean ari diren bitartean, erreginek festa giroa jarriko dute tabernan hara hurbiltzen diren denek gauaz goza dezaten. Izan ere, erregeena baino Erreginen Gaua izango da gaurkoa. Eta ez dira nolanahiko erreginak bilduko Landaren. Taularatuko diren izar guztietan distiratsuenak Yogurinha Borova eta La Prohibida izango dira. Horiekin batera La Kortxos eta Bielorrusiarrek parranda  giroa jarriko dute gauerditik goizaldera arte. Gaua osorik igarotzeko, baina, indarrak hartu behar izaten dira, eta horretan ere pentsatu dute antolatzaileek. Beraz, afariarekin hasiko da festa. 21:30ean jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi duenak 12 euroan lor ditzake sarrerak Landare elkartean bertan. Mirenkendutik erreginetara Batik bat herriko gay-en eta lesbianen mugimendua dabil Erreginen Gaua antolatzen, eta iaz sortu zitzaien lehenengo aldiz egiteko aukera. Aurretik, baina, antzeko beste ekimenak ere egin dituzte, eta horien artean ezagunena Mirenkenduen Jaia da. Herria, baina, txiki geratu zitzaien eta Donostiako Doka antzokira eraman behar izan zuten. Guztia duela bost urte Santi Vicente Altxu (herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoa) hil ostean hasi zen mugitzen. Altxuren omenezko jaia antolatu zuten, eta hortik etorri ziren beste jaiak. Erreginen Gaua erregeen gauari kontrajartzen zaio. Antolatzaileen arabera, herritar guztien alde [...]

admin

Errege Magoak lau barrutietara iritsiko dira gaur, zakuak bete opari

Errege kabalgatak izango dira gaur eguneko protagonistak. Etxeko txikienen gozamenerako, arratsean han eta hemen ibiliko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasar, hamaika laguntzailerekin, gutunak biltzen. Pasaiako lehen geltokia Trintxerpen izango dute erregeek. Itsasoz iritsiko dira, 16:45ean, eta handik zuzenean alkateordetzara joango dira, 17:00etatik aurrera txikien gutunak jasotzeko. Kabalgata 19:15ean irtengo da Gudarien Enparantzatik. Donibanen, 18:30ean abiatuko da kabalgata Meipitik. Erregeek danbor-jole, arrantzale, baserritar eta barrutiko gainerako ordezkariekin batera Donibaneko kaleak zeharkatuko dituzte, gozokiak banatuz Santiago Plazara iritsi   artean. Plazan jaiotza biziduna  izango dute zain. Kabalgata bukatu eta gero, haurrek erregeak agurtzeko aukera izango dute, eta baita euren eskutitzak emateko ere. San Pedron, Gatzagatik irtengo da kabalgata, 19:00etan. Pobladoa eta Zamatete zeharkatu ondoren, erdialdera jaitsi eta Torreatzerainoko itzulia egingo dute, azkenik,elizaren atzealdean geratu eta oholtzan txikien eskutitzak hartzeko. Antxoko kabalgata 19:00etan irtengo da baita ere, Luzuriagatik. Barrutiari bira emango diote erregeek, zaldian, ondoren Kultur Etxean bildu eta haurren eskutitzak jasotzeko.

admin

Laurak Baten gabonetako zozketa ostiralean egingo dute, Trintxerpen

Pasaiako merkatariek ostiralean egingo dute Gabonetako urteroko zozketa. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 20:30ean. Eguberrietako kanpaina abiatuz geroztik 200.000tik gora txartel banatu dituzte Laurak Bat elkartean biltzen diren establezimenduek...

admin

Iñigo Arrizabalagaren XV. oroitaldia jokatuko dute larunbatean

Larunbatean jokatu dute Donibaneko kiroldegian Iñigo Arrizabalagaren XV. Oroitaldia. Portu Agintaritzako bi talde izango dira aurrez aurre, areto futbolekoa eta Errenteria-Oreretako Ligan aritzen den Portu Agintaritzako futbol zazpiko taldea. Iñigo Arrizabalaga Portu Agintaritzako langilea izateaz gain, erakunde bereko areto futboleko atezaina izan zen urtetan. Hil zenetik urtero gogoratzen dute lankide zena futbol oroitaldiaren bitartez. Portuko bere lankideek omenaldira biltzera deitu dute.

admin

Zozketa bereziko zenbaki irabazlea: 1.474

Pasa den ostiralean, urteko azken karteladaren ondoren, zozketa berezia egin zuten Oiartzungo Presoen Lagunek. Zenbaki irabazlea honakoa da: 1.474.

admin

Lanak, Manuel Lekuona kalean

Zoritxarrez, bizilagunek beste behin jasan behar dituzte Manuel Lekuona etorbideko eta anbulatorio inguruko zoruak sortzen dituen eragozpenak. Jarri zutenetik askotan altxatzen da eta hori konpontzen aritu behar dute Udaleko langileek. Hala, aste honetan ere horretan dabiltza. Atzo itxi zuten Manuel Lekuona etorbidea, eta anbulatoriora edo Kontzejupe plazako etxeetara sartu nahi dutenek Yon Oñatibia etorbidetik sartu behar dute.

admin
Gehiago