Albisteak

Errenteriako Hitza 2011-01-04 14:00:34

Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatuta, Erregeen kabalgata egingo dute bihar. Urteroko ohiturari jarraituz, kabalgata erdiguneko kaleetan zehar murgilduko da herriko gazteenen gozamenerako. Erregeen kabalgata 18:00etan irtengo da Tulleko biribilgunetik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, 19:00etan harrera egingo diete udaletxeko areto nagusian Errege Magoei. Bertan, haurren eskakizunak entzungo dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek. Aurten berritasun bat izango du Errege kabalgatak. Aurreko urteekin alderatuta, bihar, karroza bat gehiago aterako da kabalgatan. Erregeen laguntzaileak joango dira karroza berri horretan. Errenteriako Udal Musika Bandak interpretatutako musikaz lagunduta joango da Erregeen kabalgata ibilbide guztian zehar. Antolatzaileek jakinarazi dute 510 kilo goxoki, txokolatezko zazpi mila txanpona eta mila globo banatuko dituztela Errege Magoek herriko kaleetan. Horrez gain, kabalgata 250 zuzi eramailez lagunduta egongo da. Trafikoan aldaketak Biharko Errege kabalgata egin ahal izateko trafikoan aldaketa batzuk egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Galizia biribilgunetik hasi eta Santa Klara Plaza bitarteko  Biteri, Xenpelar, Tulle eta Nafarroa Etorbidea kaleetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko direla jakinarazi dute. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko gurutzebidea; Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuko gurutzebidea; Aralar Plaza; Galiziako biribilgunea eta Larzabal kaleak itxi egingo dituztela jakinarazi dute. 17:45etik aurrera itxiko dituzte. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko [...]

admin

Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa

Hondarribiko Kisoku elkarteak emakumearen indarkeriaren aurkako programaren barruan, 2011 urteko lehen emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa antolatu du larunbaterako. Ikastaroa goizeko 9:30ean hasiko da eta doan da. Ikastaroa antolatzeko Emekik,...

admin

Kasino Zaharreko hiruhileroko jarduerak martxan

Kasino Zaharreko 2011.urteko aktibitateetan parte hartzeko izenemate data zabaldik dago. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:30etatik 12:00etara irekitzen dute eta orain arte, asko dira izena eman duten bazkideak. Kuotak 15 € kostatzen du...

admin

Urtarrilaren 6an jasoko dituzte eguberrietako izeiak

Eguberrietako izeiak urtarrilaren 6an jasoko ditu Herriko Etxeak, ostegunean. Data hauetan etxea apaintzeko izei naturala erabili dutenek 0559-20 38 25 telefonora deitu behar dute, eta izeia zein lekuetan jaso behar den esan.

admin

Bixintxoetako adinekoen bazkarirako izena ematea astelehenean irekiko dute

Hendaiako Herriko Etxeak 65 urtetik gorako hendaiarrak gonbidatu ditu hilaren 30ean, igandean, Aguerria jatetxean egingo den Bixintxoetako bazkarira. Laguntza sozialerako herriko zentroan eman daiteke izena (Lorategietako karrika, 9. Telefonoa: 0559-48...

admin

Larunbatean Bilbora joateko autobusen zerrenda

Larunbaterako Bilbon deituta dagoen manifestaziora joateko autobus zerrendak Makutxon daude jarritan. Larunbatean bertan, goizean eta eguerdian irtengo dira autobusak herritik.

admin

Aireportu aurreko autobus geltokia kendu dute

Astelehenetik, Irunerako zentzuan aireportuko aparkalekuaren aurrean dagoen autobusgeltokia itxi dute. Neurria segurtasun arazoak direla eta hartu dute, orain artean, aireportuko bezeroek errepidea gurutzatu behar baitzuten autobusa hartzeko. Hemendik ...

admin

Galepertarrak elkarteak bilera egingo du

Galerpetarrak elkarteak ezohiko bilera deitu du datorren astelehenerako (hilak 10). Bilera 19:30ean izango da. Gaien garrantzia ikusita—zozketak, mendiak…— bazkide guztiei bilerara azaltzeko eskatu die.

admin

Ttur-tturren eskutik, neguko merkealdia ere euskaraz iragartzeko aukera

Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte Ttur-tturren; laguntza eskatzeko aukera dute herriko merkatariek

admin
Gehiago