Albisteak

Kartelak puskatu dituztela salatu dute

Herritar batzuk salatu dute gaur goizean herriko bi tokitan zeuden kartelak hautsita azaldu direla. Batak, Kixkur herriko presoaren askatasuna aldarrikatzen zuen, eta besteak, berriz, azaroaren 27an egingo den Gazte Afarirako deialdia egiten zuen.

admin

Musikaz bete da Auditoriuma

Gaur Santa Zezilia kontzertua egin dute Gezala Auditoriumean. Emanaldia 12:30ean hasi da eta hamarnaka lagun bildu dira Auditoriumean musika eskolako musika bandako eta txistulari bandako kideek eskaini duten emanaldia ikusten.

admin

Bidezko azoka, Xabier Olaskoagan

Hilabetero moduan bidezko merkataritzak bere txokoa du Xabier Olaskoaga plazan, azoka txikiaren ondoan. Eguerdia bitartean bidezko merkataritzaren baitako produktuak erosteko aukera dago bertan. Hala, txokolatea, kafea, galletak… eta beste hainba...

admin

EBk amiantoaren mapa egiteko eskatu du

Ezker Batuak (EB) amiantoaren mapa egiteko eskatu du, eta hori, hain zuzen, hurrengo udalbatzarrean (azaroaren 26an) eztabaidatzea nahi du. Horretarako, mozioa aurkeztu du. Mozio horretan, Errenteriako Udalari lau konpromiso hartzeko proposamena egiten...

admin

Indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko hitzarmena sinatu dute

Errenteriako Udalak, Osakidetzak eta Errenteriako Ertzain Etxeak hitzarmena sinatu dute indarkeria matxistaren biktima direnen arreta hobetzeko. Akordio horren bidez, sinatzaileak “elkarlanean eta koordinatuta jarduteko konpromisoa” hartu d...

admin

Gizon bat atzeman dute lapurtutako auto batekin

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo goizeko bederatzietan gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak herrian, ustez lapurtutako auto batekin atzeman ondoren. Kalez jantzitako patruila bat Oiartzungo autopistaren ondoko zerbitzu gune batean zegoen atzo ...

admin

Allerru-Algeposak eta Allerru futbol taldeak etxean jokatuko dute bihar

Bihar arratsaldean Plazetan eta Bekoerrotan kirolaz gozatzeko aukera izango dute kirolzaleek. Lehen partida Plazetakoa izango da, 16:00etan. Allerruk azken sailkatua jasoko du: Amara Berri. Allerru orain hamaikagarren postuan dago, hamahiru punturekin,...

admin

Emakumeek kirola egiteko programa sustatuko du patronatuak

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Probatu zuk zeuk programa sustatuko du emakumeek kirola egin dezaten. Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak jarri du martxan ekimena, eta patronatuak bat egin du. Horretarako, entrenamendu gidatuak eta doakoak jarriko d...

admin

Alkateentzako eta zinegotzientzako Kode Etikoa sortu du Udalak

Oiartzungo Udalak alkateentzako eta zinegotzientzako Kode Etikoa osatu du, “gehiegikeriarik berriro gertatu ez dadin eta herritarren diru publikoa behar bezala kudeatzeko”. Kode Etikoa onartu ondoren (datorren udalbatzarrean aztertuko dute), Alkatetzako gastuen berri eman beharko dute unean uneko alkateek eta zinegotziek udalbatzarraren aurrean, “oiartzuarrek aukeratutako hautetsi guztien foruma den tokian”. Kode Etiko horren beharra aurreko legegintzaldian gertatutako gorabeherak aztertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak sentitu du, “Martin Beramendi alkate izan zeneko datuak, testigantzak eta txostenak jaso ondoren”.

admin

Musikaz beteko da Trintxerpe

Santa Zeziliaren bezperan, igandean, Trintxerpeko Illumbe Musika Bandak kontzertua emango du Trintxerpen, Serafin Esnaola plazan, 13:00etan hasita. Fran Berraren batutapean sei lan musikatuko dituzte: Feria Tafallesa; Dakota; Sinatra in concert; Concie...

admin

1954an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute martxoaren 12an

1954an jaio ziren lezoarrek kinto bazkaria egingo dute datorren martxoaren 12an (larunbata). Sagarzulo jatetxean bilduko dira otordua egiteko. Joan nahi duenak 50 euro sartu beharko ditu Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan: 3035 01 25 11 1250007786.

admin

Gobernu Taldeak asteazkeneko ezohiko plenoaren balorazioa egin du

«Kritika guztiek komunean gauza bat dute: Gobernu Taldeak egindako aurrekontua ez zaie gustatu soldatak murrizten dituelako, pasaitarrei krisiaren kalteak ez dizkielako ordainarazten eta ez direlako gai hobetzeko ongi eginda dagoena. Nahiago dute Gobernu Taldea kritikatu Udal honi aurrera egiteko tresna ematea baino», adierazi du Gobernu Taldeak asteazkenean egindako aurrekontuei buruzko plenoari erreferentzia eginez. Pasa den asteazkenean Gobernu Taldeak egindako 2011ko aurrekontuen proposamena ez zuen Udalbatzak onartu eta bertan oposizioak egindako kritikei prentsa ohar bidez erantzun die, izan ere, eztabaidatzeari uko egin baitzioten alderdiek. Gobernu Taldeari egindako hainbat kritika hauteskunde kanpainaren baitan ulertu behar direla adierazi dute. PSE-EEk Udala egoera ekonomiko larrian dagoela eginiko kritikak «ez direla egia» esan dute: «Aurreko ekitaldiak defizitarekin itxi ditugula dioten arren, ahaztu egiten dute Foru Aldundiari 3,5 milioi itzuli behar dizkiogula eta Udaleko aurrezkiekin ordaindu dugula. Egia, ordea, Udaleko kontuak egoera onean daudela da». Horrez gain, Miriam Cano zinegotziak EAJ alderdiarekin batera aurrekontua ez onartzeko «forma kontuei» erreparatu diela zehaztu dute Gobernu Taldetik: «Antza denez, informazio falta dute eta alkatearekiko konfiantza falta. Harrigarria da bere jarrera, izan ere, beraiek saiakera egin baitzuten  kanpo kaiaren proiektua hobesteko Udalaren eskumenak alde batera utzita». Bestetik, Ezker Batuak mahai gainean jarritako argudioak aztertu ditu Gobernu Taldeak: «Gezurra esaten du [...]

admin

Korrika prestatzeko bigarren bilera, gaur

Gaur, 18:00etan, Korrika prestatzeko bigarren bilera egingo du Korrika Batzordeak. Intxixu AEK Euskaltegiak bileran parte hartzera deitu ditu herritarrak. Euskaltegian bertan da.

admin

Abaraxka: otsailak 21

Ludoteka apainduko dute bertako bazkideek eta monitoreek, 16:30etik 19:30era.

admin

Martin Beramendik egindako balizko lege-hausteak epaitegietara eramango ditu Udalak

Ikerketa Batzordearen saioa izan da gaur eta saio horretan, Martin Beramendik 2003-2007 legegintzaldian alkate izan zenean egindako balizko lege-hausteak epaitegien esku uzteko diktamina onartu dute. Hurrengo astean izango den udalbatzarrean aztertuko da diktamina eta gero, auzitegien esku utziko da gaia. Aztertu diren gaietan delitu-zantzuak badaudela berretsi dute Miguel Castells eta Iñigo Iruin abokatuek egindako txostenek, eta beharrezko neurriak epaitegiek har ditzaten, euren esku utziko da gaia. Iazko azaroan Ikerketa Batzordeko kideek egindako azterketen berri eman zutenean, ondorio juridikoak aztertuko zirela jakinarazi zuten. Hau da ondorioa: “Donostiako Penaleko Auzitegian kereila jarriko da Martin Beramendiren kontra”. Ikerketa Batzordea Beramendik kontratazio gaietan egindako irregulartasunak eta lege-hausteak aztertzeko osatu zen hasieran. Baina, ikerketek aurrera egin ahala, 2003-2007 legegintzaldian balizko lege-hauste gehiago egon zirela detektatu zuten: “Gehiegizko gastuak protokolo, ordezkapen eta dietetan eta dokumentazio, espediente eta proiektu originalak berarekin eraman zituela udaletxetik Beramendik alkatetza utzi behar izan zuenean”. “Udalbatzarraren eskumenak bereganatu zituen Beramendik” Donostiako Penaleko Auzitegian kereila sartuko dute arlo hauetan egindako balizko lege-hausteengatik. Kontratazio gaietan, lege-hauste administratiboez gain (kontsignazio ekonomikorik gabe lanak esleitzea, proiektuz kanpoko obrak gauzatzea…), “balizko prebarikazio delituak ere atzeman dira”. Txarako parkeko lanekin Martin Beramendik izandako jarrera da epaitegien aurrera eramango dena. Izan ere, Miguel Castells abokatuaren txostenaren arabera, prebarikazio zantzuak [...]

admin

Irungo sokazko instrumentuen orkestra, gaur, udaletxean

Oiartzungo Flauta Taldeak kontzertua antolatu du gaurko. Irungo Musika Eskolako sokazko instrumentuen orkestra izango da udaletxeko areto nagusiko oholtza, Julio Bravo zuzendariaren batutapean. 19:30ean hasiko da kontzertua.

admin

‘Dada star’ itsasontziak su hartu du

Nabalaldea industriagunearen kaian abandonatutako Dada star itsasontziak sua hartu du. Pasaiako Portu Agintaritzatik jakitera eman dutenez, sutea 12:05ean ikusi dute eta orduan  jarri dituzte larrialdi zerbitzuak martxan. Ez dakite sua zerk eragin du...

admin

Eguzki panelak, hiri mantenurako egoitzan

Juan Carlos Merino alkateak, Joseba Etxarte Hiri Mantenurako zinegotziak eta Luis Andres Ingurugiro zinegotziak hiri mantenurako egoitzan jarri dituzten eguzki plakak aurkeztu dituzte gaur goizean. Guztira, 208 plaka jarri dituzte 40 kilowatteko potent...

admin

GKEentzako laguntzak onartu ditu Udalak

Hezkuntza eta Gazteria batzordeak garapen bidean dauden herrialdeentzako proiektuak finantzatzeko 2010. urteari dagozkion laguntzak onartu zituen pasa den asteartean. Horiekin batera kultur aniztasunaren sentsibilizazioari dagokionak ere onartu zituen....

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 18

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Info7 irratiko koordinatzailea den Eiderrekin hitz egingo dute, antolatutako kontzertuen eta bosgarren urteurrenaren berri ema...

admin
Gehiago