Gizon bat atzeman dute lapurtutako auto batekin
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo goizeko bederatzietan gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak herrian, ustez lapurtutako auto batekin atzeman ondoren. Kalez jantzitako patruila bat Oiartzungo autopistaren ondoko zerbitzu gune batean zegoen atzo ...
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo goizeko bederatzietan gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak herrian, ustez lapurtutako auto batekin atzeman ondoren.
Kalez jantzitako patruila bat Oiartzungo autopistaren ondoko zerbitzu gune batean zegoen atzo goizean, eta aparkatutako auto bati matrikulako plaketan irregulartasunak antzeman zizkioten agenteek. Hala, gidaria identifikatzeari ekin zioten autoa hartzera zihoanean.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, agenteak Frantzian lapurtutako autoa zela ohartu zirela jakinarazi du Herrizaingo Sailak eta matrikulako plakak faltsuak zirela.
Gidaria, 33 urteko gizonezkoa, atxilotu egin zuten. Autoan zituen bi ordenagailu ere atxiki zituen Ertzaintzak, ustez lapurtuak direlakoan.