Albisteak

Koplak abestuko dizkiote gaur santu siziliarrari

Gaur Santa Ageda bezpera izanik, makilak eskuetan eta zapia lepoan aterako dira pasaitarrak kalera. Antxon, Alkartasuna dantza taldekoek eta kantu jirakoek deituta, 18:00etan Azokatik aterako dira. Donibanen, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, 18:30ean ...

admin

Pilates ikastaroa, Fanderian

Otsailaren 9tik aurrera, Aulas Kutxaren baitan Pilates metodoaren bidez, gimnasia ikastaroa antolatu dute. Erdiko Erreka bizilagunen elkartearen lokaletan emango dituzte klaseak asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko 67 euro ordai...

admin

Don Boscoren 50. urteurrena dela eta, omenaldia

Don Bosco GLHBI institutuak 50 urte bete ditu, eta egun handi hori behar den bezala ospatzeko Don Boscoko Lanbide Zentroarekin lotutako pertsonak omenduko ditu: salesiarrak, irakasleak, ikasleak, administrazioko jendea eta zerbitzuetako jendea. Egun os...

admin

Ramon Vizcaino utzi egin duela baieztatu du AIACk

AIAC American Industrial Adquisition Corporation inbertsio funtsak Ramon Vizcaino Oiartzungo enpresako bazkideei baieztatu die utzi egingo duela hor dituen akzioak eta kudeaketa. Ondorioz, lantokia jaberik gabe geratu da, eta egitasmoa salbatzeko pl...

admin

Hiru garraiobide eta prezio bakarra erabiltzaileentzat

Gipuzkoako Garraioaren Agintaritza sortuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak hilaren 14an. Herrialdeko garraioan aurten tarifa bakarra ezartzea izango du oinarrizko lana aipatu agintaritzak. Donostia, Irun eta Errenteria izango dira sistema horrekin hasiko ...

admin

Lepanto kaleko parkea eraikitzen hasi dira gaur

Gaur hasi dituzte Lepanto, Donostia eta Blas de Lezo kaleen artean aisialdirako parkea eraikitzeko obrak. Horrekin batera, ingurua berriritartzeko asmoa du udalak. San Migel-Anaka auzoko erabateko berritzerako aurreneko urratsa da. Obretako udal ordezkari Miguel Angel Paezek lanen garrantzia nabarmendu du, “batetik, parke bat eraikiko delako, eta aisialdirako gune inportantea izango delako, baina baita San Miguel auzoko bersortzearen hasiera ere delako”. Lanen aurrekontua 972.778 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz-lagunduko ditu, premiazko interbentziozko hiri eremuetarako zuzenduriko Hiriber programaren baitan.

admin

LZPa bertan behera uzteko eskakizuna berretsi du Lezoko Udalbatzak

Urteko lehen ohiko osoko bilkura egin zuen Lezoko Udalbatzak atzo. Zazpi puntu jorratu zituzten zinegotziek. Bi nagusienak hirigintza arloko gaiak ziren. Alde batetik, Lurraldeko Zatikako Planari alkateak jarritako helegitea aztertu zuten. Alegazio horren puntuak azaldu zituen Haritz Salaberria alkateak. Helegitea jartzearen arrazoia azaldu zuen: “Beste baloreen eta jarduera ekonomiko batzuen alde egiten dugu”. EAJko zinegotzi Kepa Garbizuk alkatearen dokumentua “oso berandu” jaso zutela adierazi zuen. Hala ere, bere taldeak alkatearen diktamen hori osoko bilkuratik zergatik pasatu behar zen. “Alkateak egin badu, zergatik pasatu behar da plenotik?”, galdetu zien Garbizuk. “Badirudi gure jarrera behartu nahi duzuela. Guk hasieratik argi daukagu LZParen alde gaudela”, gaineratu zuen zinegotzi jeltzaleak. Bozketan ezker abertzaleko zinegotzien aldeko sei botorekin berretsi zuten alegazioa. EAJko bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Hirigintza plana Plenoko hirugarren puntuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko hirigintza planaren gaineko erabakia jorratu zuten (Gaintxurizketan eraiki nahi duten industrialdeko 11 hektareak ez onartzea). Erabaki horri auzi-helegitea jartzea berretsi ala ez aztertu zuten. Udal Gobernu Taldeko kideek salatu zutenez, “zati hori ez dute onartu, baina ez digute esaten zer jarri nahi duten bertan. Horregatik jarriko dugu helegitea”. Jon Legorburu Hirigintza zinegotziaren arabera, Gaintxurizketa inguruko hainbat enpresek eta baserrik eraberritze lanak egin nahi dituzte, “baina erabaki horrekin ezin dute, [...]

admin

Garai bateko jolasen berri izango dute haurrek etzi

Zaharrak berri. Izenburu hori jarri diote Ttak-eko kideek etziko Kale Ekintzari. Hala, Arraguako aiton-amonek euren bizitza, jolasak, ipuinak… kontatuko dizkiete 6-12 urteko haurrei eta gaztetxoei. Aldeguna elkartean jarri dute hitzordua, 16:30ea...

admin

Igerilekuko erronka, apirilaren 16ra arte

Pasa den urtarrilaren 31an hasi eta apirilaren 16ra bitartean igerilekuko erronka egiteko aukera izango da Galtzarabordako eta Fanderiako igerilekuetan. Parte-hartzaileek bost erronka egin beharko dituzte 480 luzeetatik hasi eta 3.400 luzeetara arte. A...

admin

La Herrerarako proposamena, bihar

La Herrera Herrira batzordeko kideek azken hilabeteetan La Herrera gunerako prestatu duten egitasmoa bihar eguerdian aurkeztuko dute. Ikusmin handia sortu du Pasaian proposamen horrek. 12:30ean egingo dute agerraldia batzordekoek, Trintxerpeko alkateor...

admin

Denboraldi baterako kontratuekin bukatzeko eskatu dute Catelsan

Catelsako LAB eta ESK sindikatuek deituta, agerraldia egin zuten atzo eguerdian enpresako hainbat langilek. “Nahikoa da!”, esan dute. Enpresari eskatu diote behin-behineko kontratuak alde batera uzteko eta kontratu mugagabeak sinatzeko. Kepa Olaizek hartu zuen hitza: “Errealitate hau onartezina da.  Errelebo kontratuekin eta denboraldi baterako kontratuekin bukatu behar dugu. Erabateko prekarietatera bultzatzen gaituzte,  erabili eta bota egiten gaituzte, produktuak bagina bezala, eta enpresarien interesen arabera. Gure bizitzan ezegonkortasun amaigabean gaude horrela, baina enpresa ez dago krisian”. Enpresan 10-12 urte lan egin ondoren, eta 40 urteen bueltan, hainbat langile kalean utzi dituztela salatu zuten. Egoera berean jarraituz gero, beste hamar langile inguru kaleratuko dituzte aurten eta datorren urtean. Enpresari egoera jakinarazi zioten agerraldia egin baino lehen, eta erantzunaren zain daude. Langileek jakinarazi dute negoziatzeko prest daudela. Protesta eta gose greba Enpresak erantzun bitartean, bi ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, gose greba mugagabea hasi du Francisco Javier Morcillo Enpresa Batzordeko delegatuak. Bestetik, errelebo kontratua bukatzear duten bi langile lantegi aurrean egongo dira, egunero 24 orduz. Etengabe gainontzeko langileen babesa eta laguntza izango dute. Momentuan ez dute iragarri lanuzterik, baina enpresaren jarreraren arabera, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute. Hitzarmena Enpresa hitzarmena negoziatzen ere ari dira Catelsan. Hitzarmeneko puntu bat da kontratu finkoak egitearena. [...]

admin

Elkarretaratzea emakumeen kontrako biolentziaren aurka

Emakumeenganako biolentziarik ez goiburupean elkarretaratzea egingo da larunbatean Zabaltza plazan, eguerdian.Ongizate Kontseiluko Berdintasun Batzordeak antolatzen du hilabetero, emakumeen kontrako bortizkeriaren kontrako mezua zabaltzeko.

admin

Errenteria Musikaleko bi ikasle saritu dituzte

Bilbon egindako V. Musikari Gazteen Lehiaketan Errenteria Musikaleko bi ikaslek sari bana irabazi dute. Hain zuzen, Jaime Atristain eta Manu Gaigne izan dira. Atristainek A mailan lehen saria irabazi zuen (16-20 urtekoak) eta Gaignek B mailan bigarren ...

admin

Korrika 17. Oarso Bidasoko argazkiak

Korrika 17. Oarso Bidasoko argazkiak

admin

Korrika Txikia ospatu dute Lezon

Atzo arratsaldean Korrika Txikia ospatu zuten Lezon. Goiko Plazan bildu ziren eta herriko kaleak zeharkatu zituzten. Gurutze Santuaren plazan lekukoa irakurri zuten eta ondoren antzerkia egin zuten. Txokolatea ere izan zen ikasleentzat.

admin

Korrika 17. Pasaiako argazkiak

Korrika 17. Pasaiako argazkiak

admin

Etzidamu amaituko den Igerilekuko Erronkan, 150 lagunek hartu du parte

Etzidamu amaituko da Serviociok antolatuta urtarrilaren 31z geroztik 150 igerilari egiten ari diren Igerilekuko Erronka. Ekimenaren helburua, parte hartzen zuten lagunek igerian 12.000, 32.000, 50.000, 70.000 eta 85.000 metro egitea zen bi hilabete eta...

admin

Policarporen eguna ospatuko du Telleri Aldek

Telleri Alde ikastetxeak Policarpo ikastetxearen sortzailearen eguna ospatuko du etzi. Goizeko bederatzietan hasiko dira ospakizunekin, ordu horretan meza egingo dute ikastetxean. 10:30etik aurrera ikastetxeko jolastokietan hainbat jolas antolatu dituz...

admin

Joxemari Carrere biran dabil Extremaduran eta Madrilen

Joxemari Carrere ipuin kontalari errenteriarra Extremaduran eta Madrilen dabil aste honetan haur, gazte zein helduentzako ipuinak kontatzen. Hala, Logrosan, Alburquerque eta Villar del Rey herrietan (Extremadura, Espainia) hiru ikus entzule motei zuzen...

admin
Gehiago