Albisteak

‘Ta ostirala jai…’ egingo dute etzi, zineman

Bixi-Bixi Elkarteak antolatu ohi duen ‘Ta ostiraletan jai…’ ekimena egingo dute etzi. Haurrei eta gazteei zuzendutako ekimena izango da etzikoa. 17:00etan egin dute hitzordua zineman. Txan magoa izango da bertan eta gero askaria eging...

admin

Bertso afaria ostiralean Xaia ostatuan

Elkartasun bertso afaria antolatu dute ostiral honetarako Pausuko Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Sustrai Kolina eta Odei Barroso urruñarrez gain, beste bi bertoslari gonbidatu dituzte afaria girotzeko asmoz: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Ga...

admin

Larunbatean irekiko dute ’12 zm’ erakusketa Mendi Zolanen

Heldu den larunbatean, otsailaren 12an, inauguratuko dute Begiradak elkarteak antolatu eta Hendaiako Herriko Etxearen eta Pasaiako Udalaren laguntza izan duen 12 zentimetro erakusketa. Mendi Zolan kulturgunean izango da 18:30ean (Zokoburu auzoa. Itsas ...

admin

Afrikaren erronkak biltzen dituen erakusketa Euskadiko Kutxan

Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrika eta milurtekoaren garapen helburuak izeneko argazki erakusketa antolatu du otsailaren 8tik 20ra, Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen sukurtsaleko erakustaretoan. Mostraren helburua Afrikako errealitateaz ...

admin

Txirrindulari bat zauritu da auto batekin izandako istripuan

Berrogeita hamalau urteko txirrindulari bat zauritu zen atzo arratsaldean Irunen GI-636 errepidean izandako istripuan, Lapurdirako norabidean. Peugeot markako ibilgailu bat ere nahastua egon zen gertakarian. Jaurlaritzako Barne sailetik jakitera eman d...

admin

Gaztañoko auzotarrak TAO ezartzeko aukera aztertzen ari dira

Aparkaleku  arazoekin kezkaturik, Gaztañoko auzotarrak, irtenbide bila ari dira. “Udalak daraman aparkamendu politika da arazoa”, esan du auzo elkarteko kide den Rober Benitok. Gaztañon ez dago TAO sistemarik, Erdialdea bertatik bertara dago gainera, eta horren ondorioz, asko dira bertara aparkatzera joaten diren beste auzoetako herritarrak. Arazoa berria ez bada ere “okertzen ari da”, adierazi du Benitok, eta auzokoen asanblada egin ostean, TAO sistema ezartzearen alde azaldu dira hainbat bizilagun. Bizilagunen baldintzak Auzotarrek Udalarekin egindako asanbladan,  TAO sistemaren gaineko negoziazio prozesua zabaltzea erabaki zuten. Izan ere, bizilagunek baldintza batzuk “adostu ditugu gure auzoan TAO jartzea onartuko badugu”, esan du Benitok. Batetik, auzo guztian jartzea nahi dute Gaztañokoek, “gure auzoa, unitate bat delako eta osotasunean hartzea nahi dugulako”. Bestetik, auzorako sarrera nagusia den topo pareko errepidean, ez dute TAO jartzea onartuko “beti eskatu izan dugulako, auzoko sarrera nagusia den hori zabaltzeko,  eta gainera, bertan aparkatzea debekatuta dagoelako”, azaldu du auzo elkarteko kideak. Azkenik, TAO sistemaren ezarpena itzulgarria izatea eskatu dute auzotarrek. Hau da, epe jakin baten ostean, auzoak bizi dituen aparkaleku arazoak konponduko ez balira, TAO kendu ahal izatea. Hiru baldintza nagusi horiekin batera TAO ordaindu behar ez duten egoiliarren aukera  sortzea aztertu nahi dute Udalarekin “nahiz eta badakigun herriko beste auzoetan [...]

admin

Abaraxka: otsailak 8

Ludotekako azoka egingo dute Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

admin

Luberrik ere alegazioak aurkeztu dizkio LZPri

Luberrik, herriko Interpretazio Geologikorako Zentroak ere alegazioak aurkeztu dizkio Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planari (LZP). «Hainbat alegazio tekniko» aurkeztu dituzte, «planari ezezko borobila» emanez. Azaldu dutenez, LZPko proposamenek ondorio larriak izango dituzte ondare naturalean, geodibertsitatean, biodibertsitatean eta Oiartzungo eta inguruetako balio paisajistikoetan eta historikoetan. Bigarren gerrikoa luzatu nahi dutela eta, plan hori berehala atzera botatzeko eskatu dute. Izan ere, Luberritik gogorarazi dutenez, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko zonalde geologiko garrantzitsuenetako bat dira Oiartzun eta inguruak, eta Aiako Harria da granitozko mendi bakarra eta babestuta dago (parke naturala da, Natura 2000 sarean dago…). Eraiki nahi dituzten tunelei eta zubiei dagokienez, ikuspuntu geologikotik, LZPak hutsune tekniko eta geotekniko garrantzitsuak dituela nabarmendu dute Luberriko kideek eta horiek ez dituztela aintzat hartu proiektua idatzi dutenek: «Adibide argia da Ergoien inguruan egin nahi duten zubia; nabaritzen da ez dutela natura ezagutzen, eta bertako egitura geomorfologikoa ere». Hori dela eta, euren alegazioak aintzat hartu eta plana atzera botatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari. Gipuzkoako ezker abertzalea: “Botere ekonomikoaren mesedetan egin dute” Gipuzkoako ezker abertzaleak ere agerraldia egin du Lurraldeko Zatikako Planaren aurka. Diotenez, berehala gelditu behar da LZPa, «jasangaitza» delako eta, «botere ekonomikoaren mesedetan» egin dutelako. Hasteko, nabarmendu dute onarpena «egoera antidemokratikoan» eman dela: «Dokumentu honi [...]

admin

Mikelazulon, Naiara Etxeberriaren margolanak

Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan erakusketa berria estreinatu dute, eta otsailean, Naiara Etxeberriaren margolanak ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen arabera, Etxeberriak afizioz margotzen du, eta bigarren aldia da koadroak Mikelazulon jar...

admin

100 urte ez ditu edonork betetzen

Faustina Santa Kruz oiartzuarrak 100 urte bete zituen larunbatean. Hori dela eta, Arantza Arrese Udaleko zinegotziak bisita egin zion larunbat eguerdian. Lore sorta eta oroigarri bat eraman zizkion, Oiartzungo Udalaren izenean. Izan ere, ez dira asko ...

admin

Haurren astea: ipuin tapizaren sorkuntza

Haurren astea hilaren 18tik ospatuko da

admin

Clara Campoamorri buruzko ikus-entzunezkoa Argoiaken

Argoiak emakume elkarteak asteazkenero antolatzen dituen ekintzen harira, emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindari izandakoa Clara Campoamorri buruzko proiekzioa emango dute apirilaren 20an.

admin

Aberri Eguna bultzatzeko, argazki berdea

Independentistak sareak sustatuta, ekimenak izaten ari dira herrian asteburuan Aberri Eguna bultzatzeko asmoz. Hala, gaur eguerdian, Torrekuan, argazki agerraldi berdea egin dute, independentziaren alde.

admin

Kaperan a kapela zikloko lehenengo emanaldia, gaur

Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bat ekingo diote gaur. Herriko Etxeak, Hendaye Turismok, eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatutako ekitaldia da, a capella abesteko ohitura berreskuratu nahi duena, eta Abbadia gazteluan burutzen de...

admin

Jabier Muguruzak ‘Encuentros con el alma’ aurkeztuko du asteartean

Asteartean, Palace kafetegian —Eliza kalea, 8 (Nafarroa etorbidea)—, Encuentros con el alma Jabier Muguruzaren liburua aurkeztuko dute, 19:3ean. Jorge Gimenez Bech editoreak eta Muguruza bera egongo dira aurkezpenean. Alberdia argitaletxeak argitar...

admin

Errioxako XVI. Kultur Asteko egun handia ospatzen ari dira

Errioxako XVI. Kultur Astea izan da hau Errenteria-Oreretan. Gaur, astea bukatzeko, egun handia ospatzen ari dira. Egun osoan zehar, Gamon Zumardian, Errioxako Artisau Produktuen erakusketa eta salmenta izango dira, eta Voces del Ebro talde folklorikoaren emanaldia.

admin

Xabier Lete gogoan, gaur

Gaur, Xabier Leteren omenezko jaialdia izango da Elorsoro kiroldegian, 21:30ean. Oiartzungo Udalak eta AM Kultur Promotorak antolatu dute kantaldia, eta artista ezagunek hartuko dute parte; hala nola, Erramun Martikorenak, Antton Valverdek, Oskarbik, P...

admin

Alerdien Legea bertan behera uzteko eskatu du LABek

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko LABeko ordezkariek Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu dute , “legea onartu zuten unetik beretik”. Lezoko Saldise plazan egin dute agerraldia LABeko Saldise plazan. Bertan azaldu dutenez, “Alderdie...

admin

Aste Santuan, kontzertuak Muaran

Hondarribiko Muaran bi kontzertu egingo dituzte hilaren 22an eta 23an. Hala, 22an (ostirala) Bad Sound System irundarren txanda izango da, 23:00etatik aurrera. Hilaren 23an (larunbata) bi talderen kontzertua izango da (20:00etan hasiko da): Jokoz Kanpo eta DIK. Bi kontzertuak doan dira.

admin
Gehiago