Albisteak

Haurtzarokoak, santa eskean

San Ageda bezperako ohiturarekin jarraitu, eta santa eskean atera ziren hainbat bizilagun pasa den ostiralean. Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolako kideak ere atera ziren, LHkoak eta DBHkoak. Ilunabarrean atera ziren azken horiek. Guztira 200 ikasle eta h...

admin

Independentzia sarea osatzen

«Parte-hartzea oinarri duen sare gisako mugimendu zabala» jarri dute martxan Oiartzunen, Independentistak Sarearen baitan. Helburua, independentziaren aldeko lanean jardutea da, eta bakoitzak ahal duen neurrian hartuko du parte. Independentziaren alde dauden oiartzuarrei, deia egin diete mugimendu horren parte izateko eta sarearen ekitaldietan parte hartzeko: «Oiartzunen ere, Euskal Herri osoan independentziaren alde lanean ariko den sare erraldoi hau josten lagundu nahi dugu».

admin

La Herrera Herrirak La Herrera antolatzeko proposamena aurkeztu du

La Herrera antolatzeko proposamena aurkeztu du La Herrera Herrira batzordeak. Hemezortzi hilabeteko prozesuaren ondoren, espazio libre gehiago egitea, aparkaleku gehiago eraikitzea eta askotariko ekipamenduak izango dituzten eraikinak egitea proposatu dute La Herrerarako. La Herrera Herrirako kideen ustez proposamena ez dago Trintxerperako bakarrik pentsatua. Hala, barrutiaren ingururako «erdigune egituratzailea» izateko egitasmoa dela diote, «Pasaia biziberritzeko puzzlearen beste pieza bat»: «Proposamena pentsatua dago hain beharrezkoa den biziberritzeari bultzada emateko eta gainerako barrutiekin  lotzeko eta komunikatzeko». Espazio libreak «Lehentasuna une oro gune libreak izan dira, ez eraiki beharreko guneak», azaldu dute batzordeko kideek. Herreratik itsasoraino doan eremuaren azalera osoaren %30 okupatuko lukete eraikinek. Lur sail handi bat, itsaso aldera, parke baterako gordetzea proposatu dute. Eremu horrek aisiarako eta jolaserako gunea izango luke, urez hornitua. Herritarren elkargune izateko diseinatu dute. Bi plaza egongo lirateke bertan. Aparkalekuak Aparkalekuen beharra ere aztertu dute La Herrera Herrira batzordeko kideek. Egungo egoiliarrentzako, geroko egoiliarrentzat, baita etorkizunean egon daitezkeen jarduerek beharko duten aparkalekuentzako ere, lekua aurreikusi dute. «Proposamenean zehaztu dugu aparkaleku kopurua, gutxienez, 2.000koa izatea», zehaztu dute batzordeko kideek. Aparkalekuek honako premiak ase beharko lituzketela uste dute herritarrek: egoiliarrentzako aparkalekuak emankidan edo alokairuan egitea, baita horiek salgai jartzea ere egoiliarrentzako eta jardueretako langileentzat. Horrez gain, aparkalekuen arloan, jardueretarako eta [...]

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 8

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa. 11:30ean: AEK-ko kide den Saioa Ballesteros joango da irratiko estudio txikira. Gaia: Korrika 17. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 1...

admin

Malerrekako finalerdietan bi galdu, bat irabazi

Oiarpeko kideek bi partida galdu dituzte eta bat irabazi, Malerreka eskualdeko (Doneztebe eta inguruetako herriak biltzen dituena, Nafarroan) lehiaketako finalerdietan. Kadeteetan, Andoni Ugalde-Xanet Imaz (Oiarpe)/Zamora-Aldave: 18-6; gazteetan, Oier ...

admin

Oiartzungo mutilek 3-0 irabazi diote Idiazabali

Asteburuko jardunaldian garaipena eskuratu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek. 3-0 irabazi diote Idiazabal taldeari, etxean. Emaitzari esker, sailkapenean bi postu gora egin dute: bosgarrenak dira, 35 punturekin.

admin

Tafallako jota eta Larrain dantza ikastaroa gaurtik bertatik

Hendaiako Mutxiko Elkarteak Tafallako jota eta Larrain dantza ikasteko 3 hilabeteko ikastaroa antolatu du, Irandatz kiroldegian. Ikastaroa astelehenetan izango da, gaurtik hasita, 21:00etatik, 22:00etara. Izenematea gimnasioan eman behar da, gaur berta...

admin

El Parque elkartearen batzar nagusia

Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkarteak bazkideei jakinarazi die ohiko batzar nagusia egingo dutela hilaren 24ean. Bi deialdi egin dituzte, lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 18:00etan. Besteak beste, zuzendaritzaren zati bat berritzeaz eta dir...

admin

Protestak errauste plantaren kontra, banketxeen aurrean

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto banketxeen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistaren laguntzarekin. Antolatzaileen arabe...

admin

Puntu bakarra eskuratu zuten

Iragan larunbatean jokatu zuen Hondarribiko Preferente taldeak ligako 21. jardunaldia eta golik gabeko azken emaitzarekin konformatu behar izan ziren berdeak. Lehia handia izan zen Hondarribia eta Aurrera taldeen artean eta puntu bana eskuratu zuten bi...

admin

‘Desapiyua’ finlandiar erara

San Pedro eta San Juan. Kontrario mitikoak, eta hala diren heinean ETBko Finlandia saioko asteroko Desapiyurako ezin aproposagoak. Herenegun izan ziren Finlandia saiokoak badian, Kalparra eta Amnistiaren arkuaren arteko tartean Desapiyua grabatzen, ordubetez. Badiaren erdian txalupa bat jarri zuten, eta txalupan talde bakoitzeko partaide bana eta flotagailuak, laranja kolorekoak sanjuandarrenak eta berdeak sanpedrotarrenak. Koloretsua zegoen ingurua, eguraldia lagun, eta grabazioa aurrera egin orduko ikusleak ere pilatzen joan ziren pixkanaka badiaren bi aldetara. Txorimaloak eta Bixi-Bixikoak Talde bakoitzean sei partaide. Txorimaloak San Pedroren alde eta Bixi-Bixikoak San Juanen alde. Talde bakoitzeko lehiakide bana badia erdian jarri zuten txalupan zegoen eta gainontzeko lehiakideak, talde bakoitzeko bost, Donibanen zeuden bitartean, zain, uretara irtetea noiz egokituko. Binaka hartzen zituzten lehiakideak, talde bakoitzeko bana, flotagailu handi batean eseri eta uretako motoak atoian eramanda, ziztu bizian. Badiaren erdian zegoen txalupara iritsi orduko, makila baten laguntzaz beren taldekideak eskaintzen zien flotagailua hartzea. Horixe desafioaren koxka. Baina noski, flotagailua hartzen asmatu behar, eta txalupara bidean flotagailuari eustea uretara ez erortzeko… Zailtasunak bazituen kontuak, han pilatu ziren ikusleen gozamenerako. Larunbata gauetan WZMK saioko Anjel Alkainek, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Jon Iraolak, Mikel Laskurainek eta Asier Sotak parte hartzen dute Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak aukezten duten saioan. Larunbatero emititzen [...]

admin

Oiartzun-Denak Taberna, Power Rangers-Tecnun

Herriko bi taldeek etxean jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Denak Taberna izango du aurrean, Elorsoro kiroldegian, gaur 21:00etan. Power Rangersek ordubete lehenago jokatuko du Elorsoron, 20:00etan, Tecnun taldearen kontra. Bi kontrario...

admin

Plataforma logistikoaren kontrako bigarren jardunaldia, gaur, 19:00etan

Plataforma logistikoaren kontrako bigarren jardunaldia izango da gaur udaletxean, Oiartzun Arriskuan taldeak antolatuta. Mahai inguruan Pavel Viñas Oiartzungo Planeamendu zinegotziak eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak hartuko dute parte. Ilunabarre...

admin

Pasaia Musikaleko konboak Mutrikun izango dira

Pasaia Musikal Musika Eskolako M6:30 eta White Storm konboak Mutrikun izango dira datorren astelehenean, hilak 18. Lehenengo taldeak lau abesti interpretatuko ditu eta bigarrenak bost, guztiak Josu Elberdinen zuzendaritzapean. Mutrikuko Kultur Etxean izango da kontzertua, 19:00etan.

admin

Eguzkik begi onez ikusten du Miguel Buenek Portu Agintzaritza uztea

“Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzatik joan izana ongi ikusten dugu; izan ere, bi urte hauetan bere aurrekari Gonzalez Txabarriren lan iluna blindatu du Jaizkibelgo kanpo kaia azpiegitura faraonikoa inposatzeko”, adierazi du Eguzki tald...

admin

Iragarkien eta ediktuen taula elektronikoa martxan jarri du Irungo udalak

Irungo udalak Iragarkien eta ediktuen taula elektronikoa ezarri du hilabete honetan Horrela, hemendik arrera hiritarren ordenagailuko pantailaren aurrean izango dute erakundeen informazioaren berri, udaletxeko arkupeetako oholtzara joan beharrik gabe.

admin

Bihar emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkartuko dira beste behin

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du San Migel auzoan, emakumeen kontrako indarkeriaz akusatuta. Polizi iturrien arabera, erasoak asteartean eta asteazkenean izan ziren, kalean biak eta emakume beraren aurka.

admin

Hondarribiaren kontra jokatuko dute mutilek

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hondarribiaren kontra jokatuko dute. Bihar izango da partida, 16:30ean, Ondartza futbol zelaian. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 45 punturekin. Hondarribia hamahirugarrena da, 34rekin.

admin

IV. Liga Sozialeko bigarren jardunaldia egin zuten igandean

Joan den igandean, hilaren 10ean, IV. Saltoetako Liga Sozialeko bigarren lehiaketa ospatu zen Jaizubia Hipika elkartean.

admin
Gehiago