Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Eskubaloiko Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Majestik taldeak Arrasate EBren kontra neurtuko ditu indarrak bihar, 19:30ean Donibaneko kiroldegian. Talde arrosa sailkapenean azken aurreneko postuan dagoen taldearen kontra arituko da. Hala ere, ezin du ...

Bazkideen otsaileko urtebetetzeak ospatuko dituzte gaur Abaraxka Udal Ludotekan, 16:30etik aurrera. Torradak jateko aukera izango dute haurrek.

Ertzaintzak 15 urteko bi adin txikiko eta 17 urteko beste bat atxilotu zituen pasa den asteazkenean, ustez labanarekin mehatxatuta herriko eta inguruko zortzi komertzioetan lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, beste bi adin txikiko ere identif...

Bihar Kaldereroen Konpartsa aterako da Oiartzunen. 19:45ean aterako dira musika eskolatik.

Udaletxeko areto nagusian piano eta kamara taldeen kontzertua izango da gaur 19:30etik aurrera. Ibargain Musika eskolak antolatu du emanaldia.

Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak Boliviako Amazonia babesteko proiektua jarri du abian CAN Nafarroako Kutxaren laguntzarekin: Boliviako Amazonian bizi gara: babes dezagun. Boliviako Riberaltako umeak elkarguneetan (liburutegie...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, laster komun publikoak jarriko dituzte lehen Panier lantegia zegoen orubean. Zehazki, Askatasunaren Martirien etorbidearen hasieran jarriko dute. Udalaren arabera, ez du Oiartzun ibaiaren inguruko pasealekuan eragingo, ezta espaloietan ere. Etxeberrieta auzoko komun publikoak jartzearen partez, Zumardiko kioskoaren azpikoak kenduko dituzte. Udalaren esanetan, garai batean “zentzua” zeukaten, “baina egun, araudiaren eraginez, ez dituzte irisgarritasun arauak betetzen, eskailerak jaitsi behar baitira komunetara sartzeko”. Horrenbestez, ez dutela erabilerarik izango jakinarazi dute Udaletik. Udaletik azaldu dutenez, komuna bakarrik garbitzen da, materialak “lehen mailakoak” izango dira, ez xurgatzaileak, “antibandalikoak” eta iraunkorrak. Horrez gain, minusbaliotasun fisikoa dutenentzako egokituta egongo direla gaineratu dute. Lanak Proiek Habitat & Equipment enpresak egingo ditu, 75.272 euroren truke. Egun, beste halako komun publikoak daude Beraungo Pablo Sorozabal plazan.

Aste Santurako Xoxolur zaharren egoitzan aldi bateko egonaldia eskatzeko epea ireki dute. Eskari horiek martxoaren 18a baino lehen bidali behar dira Gipuzkoako Foru Aldundira, beraz Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin jarri behar dira harreman...

Udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Pasaiako EAJk eta Hamaikabatek. Hala eman du jakitera Hamaikabat taldeak Miriam Cano zinegotziaren bidez. Aipatutako osoko zuzenketa informazio faltan oinarritu dutela nabarmendu du Canok. Hasieratik udale...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Ekologistak martxan taldeko Kepa Olaiz. Gaia: antolatutako protestak. 13:15ean: Tertulia. Mahai inguru...

Pasaiak bana berdidu zuen joan den larunbatean Ondarroako Aurrera taldearen kontra jokatu zuen partidan. Trintxerpek, aldiz, 1-0 galdu zuen Zumaiaren kontra. 30. jardunaldia jokatu zuten Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Hurrengo partidak maiatza...

XXX. Lopez Ufarte Nazioarteko Lehiaketa antolatu dute jai egun hauetarako. Hilaren 22etik 25ra (ostiraletik astelehenera) jokatuko dituzte futbol partidak, Irungo Stadium Galen, Oiartzungo Karla Lekuonan eta Hondarribiko Hondartzan. Lehenengo egunetan ...

«Positiboa» iruditzen zaio H1eri lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko izenpetu zuten protokoloa. «Gipuzkoako ekonomia suspertzeko» eta «erakundeen eta enpresen ekonomiarako oso aukera garrantzitsua» dela irit...

Hilak 24, igandea: 12:30ean. Sokamuturra, Kale Nagusian. Debekatuta dago 16 urtez beherakoek parte hartzea. Hilak 25, astelehena, Guadalupen: Egun osoan zehar: Elikadura Azoka. 11:30ean. Toka txapelketa. 12:00etan. Bertsolariak. 17:00etan. Haurrent...

Hondarribiko Txistu Taldearen alboradak izango dira igande honetan ere, 08:00etan. Alde Zaharretik eta Puntalatik ibiliko dira txistulariak.

Elorsoro kiroldegiko Paddel Txapelketa antolatu dute, lehen aldiz. Hamasei urtetik gorako bazkideek parte hartu ahal izango dute. Hilaren 23a (larunbat hau) izango da izena emateko azkeneko eguna eta maiatzaren 2an (astelehena) hasiko dira partidak jol...

Aste Santuko erakusketa jarrita dago Zuloaga etxean. Astean zehar, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Larunbatetan, goizez bisita daiteke, 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doan da.

Kevian Sport taldeari, 67-55 irabazi ondoren, lauko finalerako txartela eskuratu du Saskilagunak taldeak, eta hirugarren postuan bukatu du Liga. Finala balitz bezala jokatu zuten partida oiartzuarrek, txartel hori lortzeko. Lauko finalean mailaz igotze...

Laguntasuna txirrindularitza elkarteak antolatuta, XXVIII. Errenteria Hiria Saria izango da. Horren barnean, 10:00etan, Euskal Herria Saria jokatuko da, eta euskal zirkuituko Gazte Mailako txirrindulari onenak bilduko ditu. 83 kilometro egin beharko di...