Lupe Calvo Elizasu kazetariak bere bigarren liburua kaleratu du, 'Por todas'. Asun Casasolak egindako ibilbidea goraipatu, eta indarkeria matxistaren biktima guztiak omentzeko lana da.


Beñat Zintzo-Garmendia historialari eta antropologoak Gipuzkoako inauterien gaineko hitzaldia emango du otsailaren 19an, Hendaiako Mediatekan, frantsesez. Akelarre elkarteak antolatuta, ekitaldia 17:00etan hasiko da. Mintzaldiaz gain, Euskal Herriko h...

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”. Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute. OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”. Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.

Udaletik jakinarazi dutenez, Dario Regoyos kaletik Berroeta margolariaren kalera jeisten den eskailera mekanikoa otsailaren 14tik 20ra itxiko dute, mantenu lanak egiteko.

Xoldo ostatuak mus txapelketa antolatu du otsailaren 25erako, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Izen ematearen prezio 10 eurokoa izanen da. Xoldotik iragarri dutenez, irabazleentzako opariak egonen dira, eta parte-hartzaileentzat zerbait jateko eta eda...

Poker txapelketa antolatu dute otsailaren 26erako Biriatuko Xoldo ostatuan, larunbatarekin, 18:30etik aurrera. Izen ematearen prezio 10 eurokoa izanen da. Irabazleentzako opariak egonen dira, eta parte-hartzaileentzat zerbait jateko eta edateko ere. In...

Izaskun Gomez (Donostia, 1965) izango da PSE-EEren Pasaiako alkate izateko hautagaia. Atzo aurkeztu zuen hautagaitza Gomezek, Trintxerpen, Pasaiako Talde Sozialistaren Herriko Etxean. Ideia nagusi bezala, Pasaia “lau barrutiren batura” izateari utzi, eta “benetako udalerria” izateko nahia agertu zuen. Bide horretan, kanpo kaian kokatu zuen asmo nagusi hori, “horrela, egungo portuko eremuak hustuko direlako, eta Pasaian zerbitzuen, etxebizitzen, aisia guneen eta azpiegituren hobekuntza nabarmena emango da”. Miguel Buen izan zuen lagun Gomezek hautagaitzaren aurkezpenean. Egungo Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea eta PSE-EErren ahaldun nagusi izateko hautagaia da errenteriarra. Hala, Gomezek esan zuen erakundeek Pasaiarekiko konpromisoa dutela, “eto hori etorkizunerako bermea da. Erakundeak biziberritzearen trenean sartzen ari dira, eta Pasaiako Udala ezin da nasan gelditu. Pasaia ezin da definizio ezan eta kexuan betirako gelditu”. Horregatik, Miguel Buenek Pasaiarekin izan duen “sentsibilitatea eta jarrera ona” goraipatu zuen Gomezek, “portuaren interesak eta Pasaiaren beharrak uztartzen jakin duelako. Pasaiako alkate izan balitz bezala ikusi dute Miguel Buen”. Hala, Pasaiak “lidergoa” behar duela adierazi zuen Buenek, eta horrela, Pasaiako alkate izan zen bitartean Izaskun Gomezek egin zuen lana goraipatu zuen, eta kanpo kaiaren beharrean sakondu zuen: “Gipuzkoarako ezinbestekoa da. Pasaia biziberritzeko ere oso garrantzitsua da kanpo kaia”. 2003-2007 legegintzaldian alkate Izaskun Gomezen ibilbide politikoa zabala da. Besteak [...]

Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko konpentsazioa ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz 2004ean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte ho...

1937ko apirilaren 26an Alemaniako nazien hegazkinek Gernika bonbakatu zuen Espainiako faxisten aginduz. Gertakari hori gogoan honako poema idatzi du Ainara Maia olerkari irundarrak: Gernika 1937-2011 Zerua urdin dago eguzkia dirdiraka eta gu plazara at...

Deportazioaren Oroimenaren Frantziako Eguna izango da bihar eta Hildakoen monumentuan ekitaldia egingo dute.

Lanetik Egina elkarteak antolatuta, Txin’goodyes Paradise reggae jaialdia nagusituko da arratsaldetik aurrera Merkatu Zaharrean.

Meaka Ibarla auzo elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu haurrentzat hilaren 25erako, San Marko egunerako, 17:00etatik aurrera.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Gonbidatua: Aitziber Arnaiz. 11:30ean: Oarsoaldeko hiru alkaterekin mahai ingurua. Bertan, Haritz Salaberria Lezoko ...

Ostegunetik hasita rol jokoak, ordenagailuak, kontsolak, manga komikiak edo guda jokoak maite dituzten lagunek, Atlas gazte elkarteak hamahirugarrenez antolatutako eta Gazteria eta Hezkuntza sailak lagundutako Topaketa Errunikoetan parte hartzeko aukera izango dute. Galtzarabordako kiroldegiak hartuko ditu lau egunez topaketak, eta bertan Euskal Herritik eta Espainiatik heldutako 700 lagun biltzea espero dute antolatzaileek. Horietatik 300ek kiroldegian bertan egingo dute lo. Grezia eta Erroma klasikora bidaiatuko dute aurten topaketa errunikoetan parte hartzen dutenek «iaz gehienek gai hori aukeratu zutelako aurtengo ediziorako», azaldu du Xabier Greño topaketen koordinatzaileak. 30 urtetik beherakoak Topaketa errunikoak antolatzeko, 7.500 euro erabiliko dituzte antolatzaileek Greñok esan duenez. Beste datu bat ere eman du topaketen koordinatzaileak, parte hartzen duten lagunen adinari dagokiona, hain zuzen ere: “Gehienak 30 urtetik beherako gazteak izaten dira”, azaldu du. Horrekin, baina, ez dituzte ateak itxi nahi «eta adina alde batera utzita, topaketak parte hartu nahi duen ororentzat daude zabalik», gaineratu du. Bihar goizeko hamaiketan hasiko dira topaketak eta parte hartzaileek egun osoan zehar izango dute antolatutako hainbat joko eta ekimenetan parte hartzeko aukera. Greñok, Javier Caballoren bakarrizketa nabarmendu du: «Izan ere, gazte honek gurutziltzatuta egingo du bakarrizketa». Caballo 21:00etatik aurrera ariko da kiroldegian bertan, bihar. Alternatibak eskaini Topaketa errunikoak 1998. urtean antolatu zituzten lehenengoz: [...]

Espainiako Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak hitzarmena sinatu dute, Lezon egin nahi duten plataformaren gainean. Horrela, plataforma logistikoaren bideragarritasun ekonomiko eta logistikoa aztertuko ditu Jaurlaritzak. Horre...

Gaur arratsaldean, datozen hauteskundeetarako Oiartzungo alkategaia aurkeztu du Hamaikabatek. Xanet Arozena izango da H1en hautagaia. Arozenak, pertsonetan oinarritutako politika aldarrikatu du, eta kudeaketa garbiaren aldeko apustua egin du, baita herritarren bizi kalitatearen aldekoa ere. OiartzunBai formula berriro errepikatzeko dei publikoa egin ondoren, EAJren erantzunik ez dute jaso. Martin Beramendi Oiartzun-Bidasoko hautagaia izango da, eta Pello Gonzalez, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko.

OARSO BIDASOKO HITZA-k, Lau Haizetara elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten herenegun. Bertan izan ziren Maite Peña Euskara zinegotzia eta euskara elkarteko eta hedabideko ordezkariak akordioa izenpetzen.