San Juan plazako obretara bisita gidatu berriak egingo dituzte

San Juan harria plaza azpiko lanak ezagutzeko hiru bisita gidatu berri antolatu ditu udalak. Alkatearen ustez “Obrek interes handia piztu dute, bai tamainagatik baita iraupenagatik ere, baina ez da erreza haiei buruzko iritzi bat izatea, ez behin...

San Juan harria plaza azpiko lanak ezagutzeko hiru bisita gidatu berri antolatu ditu udalak. Alkatearen ustez “Obrek interes handia piztu dute, bai tamainagatik baita iraupenagatik ere, baina ez da erreza haiei buruzko iritzi bat izatea, ez behintzat lurrazpiko eremua bisitatu gabe”. Horregatik, martxoan hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Atzo arratsaldean egin zuten lehenengoa, auzo elkarteetako ordezkariekin. Martxoaren 8an bigarrena burutuko dute, egun horretan bilduko den Merkataritza Aholkularitza Batzordearen harira. Eta hirugarrena hilaren 9an izango da, inguruko ostalariei eta merkatariei zuzenduta. “Beraiek dira obrak gertuenetik pairatzen dituztenak. Maiz bildu gara haiekin lanak zertan diren azaltzeko, baina egokia iruditu zaigu beraiek izatea in situ obraren egoera ezagutuko dutenak”, adierazi du Santanok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.