Albisteak

20 minutuz doan aparkatu daiteke

Portuan TAO azkar zerbitzua martxan jarri dute eta erabiltzaileak hogei minutuz doan aparkatu ahal izango du, epe motzean kudeaketa lanak, erosketak edo bestelakoak egiteko. Zerbitzua erabiltzeko dagokion tiketa eskuratu behar da eta erabiltzaileak ez ...

admin

Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdia bihar hasiko da

Munduko harijolerik hoberenak entzungo dira Hondarribia, Irun eta Donostian izango diren XIX. Nazioarteko Gitarra Festibaleko kontzertuetan. Eskualdeko kultur mailak gora egingo du, bihartik aurrera eta Carles Pons, Jaialdiko zuzendari artistikoaren ir...

admin

Asteburuan hasiko dira auzoetako lehenengo jaiak, Pontikan eta Iztietan

Uda gerturatzen doan heinean etortzen dira auzoetako jaiak, eta asteburu honetan hasiko dira lehenengoak, Pontikan eta Iztietan. Hiru egunetarako egitaraua prestatzen ibili dira bi auzoetan, eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek eta hara gerturatzen diren guztiek. Aste Santua medio, Pontikako jaiak atzeratu egin behar izan dituzte. San Markoren omenez egiten dituzte festak auzo horretan, eta astelehenean, santu horren egunean, hasi ziren ofizialki jaiak mezarekin eta bazkariarekin. Etzitik aurrera, jaien bigarren partearekin hasiko dira. Ekitaldi guztien artean nabarmentzekoak dira etzi auzoko talde batek emango duen kontzertua, eta larunbateko haurren mozorro desfilea. Afaria ere izango da larunbatean, eta 200 bizilagun espero dituzte, iazko parte hartzea (120 lagunekoa) gaindituz. Afaldu ostean, Remember festa egingo dute, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikarekin. Igandean, berriz, Ehozirilarien VIII. Topaketa izango da goizean. Txupinazoa, Iztietan Iztietako jaiak etzi hasiko dira txupinazoarekin. Iluntzean, 20:00etan, txupina botako dute oinezkoentzako zubitik. Handik aurrera, bizilagunek ekitaldi sorta anitza izango dute aurrean hiru egunetarako. Iztietan, batik bat lehiak izango dira nagusi: etzi mus txapelketa jokatuko dute, eta etzidamu, berriz, futbol, toka, dardo, futbolin eta tute txapelketak. Horrez gain, larunbatean kros txikia egingo dute, eta moto handiak ikusteko parada ere izango da. Gauean, Ostadar taldeak girotuko du berbena. Hurrengo egunean bazkariarekin [...]

admin

Fermin Muguruzaren ‘Next Music Station’ ingelesez emititzen hasi dira, baita internetez ere

Atzo hasi zen Al Jazeera World telebista katea Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzendutako Next Music Station dokumental sorta emititzen. Qatarreko telebistaren arabierazko edizioak martxoaren 10etik ematen ditu bideoak, eta atzotik ingelesezkoak, bai telebistaz, baita internetez ere. Atzo Tunisiari buruzko kapitulua estreinatu zuten (ikus promoziorako bideoa), eta aste honetan zehar zenbait aldiz errepikatuko dute, horietako lehena gaur bertan, 14:00etan. Hau da lehen kapituloko emanaldien ordutegia (Euskal Herriko ordutegian jarrita). Gaur, asteazkena, 14:00etan Bihar. Osteguna, 03:00etan Hilaren 29an, ostiralean, 08:00etan Hilaren 30ean, 22:00etan Maiatzaren 1ean, 14:00etan Maiatzaren 2an, 03:00etan. Beste kapituloetako lehen emanaldia (orain arte jakinarazitakoak): Maiatzaren 3an: Egipto 1. Maiatzaren 10an: Yemen. Maiatzaren 17an: Bahrein / Kuwait. Maiatzaren 24an: Siria. Maiatzaren 31n: Maroko 1. Emanaldi guztien ordutegirako bisitatu Next Music Station proiektuaren bloga. Irakurri BOGA astekarirako Ainhara Zuazabeitiak Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa.

admin

Mutxikoak dantzatzeko aukera bihar

Mutxikoak dantzatu nahi dituztenek horretarako aukera dute bihar Gaztelu Zahar pilotalekuan.

admin

Haurren astea: filma

Haurren astearen barruan, Nocturna, la nuit magique filma proiektatuko dute Mediatekan. Bihar izango da, 14:00etan 16:00etan.

admin

Kaligrafia tailerra Isabelle Karas-en eskutik

5. Begirada Astistikoak ekimenaren barruan, Isabelle Karas-ek kaligrafia tailerra emango du etzi, Mendi Zolan kulturgunean. 15:00etatik 17:00etara izango da.

admin

Haurren astea: kirolak, magia eta musika

Haurren astearen barruan kirolak ezagutzeko aukera izango dute etzi goizean, 10:30etik aurrera, 5 eta 11 urte bitartekoek. Herriko kirol egituretan izango da. Arratsaldean ere ez dute aspertzeko betarik izango. 16:30ean magia ikuskizuna izango da, eta ...

admin

Allerru-Jaizkibel, liga txapeldun

Areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek Gipuzkoako Bigarren Mailako liga irabazi du. Pasa den asteburuan 5-4 galdu zuen Plaza Berirren kontra, baina sailkapena poltsikoratu du. Bi partida falta dira liga bukatzeko eta bigarren taldeari zortzi puntuko alde...

admin

Ligako azkeneko partida irabazi du Allerru saskibaloi taldeak: 81-72

Azkeneko  partida irabazten esan dio agur Allerru saskibaloi taldeak denboraldi erregularrari. Pasa den asteburuan Astigarragako taldeari 81-72 irabazi zion Bekoerrotan. Gipuzkoako Gizonezkoen Mailako Senior ligako sailkapeneko azken aurreko postuan g...

admin

Ibilaldi Neurtua eta barrikotea antolatu ditu Itsas Mendik

Ibilaldi Neurtuaren 41. aldia antolatu du Itsas Mendik iganderako. Iaz egin zuten antzera, aurten ere, bi ibilaldi prestatu dituzte. Luzeena ibilbide tradizionala da, Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen dena. Ibilbide motzenak, aldiz, ibilbide luzearen hasiera eta bukaera berberak dituen arren, Jaizkibelgo lehengo dorrera iristerakoan bidezidorra hartu eta Kantinarantz bideratzen da, parte hartzaileek Kantinara iristean ibilbide tradizionalarekin bat egin dezaten berriro. Garai bateko baserriak gogoan Ibilbideak zeharkatuko duen baserri bakoitzaren inguruan, baserriaren izena eramango duten zigiluak jarriko dituzte antolatzaileek, parte hartzaileek hara iristean denborak jasotzeko orrian beren izenak idazteko aukera izan dezaten. Horrez gain, baserrietako asko erortzekotan daudenez, plakak jarriko dituzte haien ondoan, baserri bakoitzaren izenarekin eta 1936. urtean Ixidoro Olaziregi ‘Ikur’ek idatzitako bertsoekin. Ibilbide luzea egiten dutenak 08:00etan irtengo dira Itsas Mendiren egoitzatik. Motzena aukeratzen dutenak, aldiz, 09:00etan. Izen-ematea doan da. Ibilbidean zehar, edariak banatuko dituzte eta hamaiketakoa egiteko, atsedena hartzeko aukera izango da. Mendi buelta bukatuta, opariak eta barrikotea Plazan bukatuko da proba, eta han pintxoak eskainiko dituzte. Garaikurrak banatu eta Pari Berrin afaria zozkatuko dute parte hartzaile guztien artean. Ondoren barrikotea izango da plazan bertan, hala nahi duen orori irekia. Barrikotearen prezioa 5 eurokoa da. Bazkaldu ondoren hainbat txapelketa antolatuko dituztela iragarri dute.

admin

Giro goibelari algaraka erantzunez

Giro goibela nagusi izan den arren, San Pedron koloretsua izan da festaren eztanda. Hunkigarria izan zen atzoko txupinazoa, herritarrek Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiari eta Maribel Telleriari eskainitako omenaldiari esker. Kolorea, gero jarri zuten gay eta lesbianek, hamaika koloretako konfetiak botaz eta jaien hasiera beren harrotasunaren egunarekin bat egiten zuela ospatuz. Gauen ere izan zen sorpresarik. Danborrada plazara iristean, ezustean, Margari Portabales omendu zuten, herriaren alde egiten duen lan eskergarengatik. Goizean eta arratsean dantza Gaur, berriz, eguerdian iritsi da jaia gorenera. Haurren Iñude eta Artzaien konpartsak jarri du giroa fededunek elizatik irteterako. Arratsaldean, berriz, Hipo eta Tomax pailazoak, fandango eta arin-arin txapelketa eta Txassis dantza taldearen ikuskizunak osatuko dute jai egitaraua. Bihar atsedena hartuta, jaiei gogotsu helduko diete asteburuan. Ostirala 12:00. Salbio- Dorrea futbol partida.. 14:00. Haurren Bazkaria Piña Elkartean. 15:30. Puzgarriak, karsak  eta zezen mekanikoa Frontoian. 19:00. Apar festa Frontoian. 19:00. Bertso-triki poteoa. 21:30. Herri afaria Dorrean.. Ondoren,  Joseba  Irazoki. 00:00. Bizardunak eta ondoren DJ Javi P3Z + 05:00. Txokolate jatea Piña Kurdin Elkartean. Larunbata 08:00. Arraitxiki arrantza lehiaketa Torreatzen. 10:00. Txaranga Porrusalda. 12:00. PalaGoma txapelketa finala Frontoain. 12:00. Lasterketa FrontoianTratu ona nahi dut: pasa hitza 12:30. Paella txapelketa Frontoian. 13:00. Arraitxiki arrantza lehiaketako sari banaketa torreatzen 14:00. Koadrilen arteko [...]

admin

Miniaturazko sukaldaritza zuzenean egingo dute Itsas Etxeko auditorio berrian

`Euskadi Dastatu´ IV. Pintxo Txapelketa urriaren 3tik 5era egingo dute Hondarribiko Itsas Etxeko auditorio berrian. Bertako instalazioetan, sukaldariek haien pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek hartu ahal iz...

admin

Oinezkoentzako pasabidea egingo dute Sabino Aranan

Sabino Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailu berriaren aurrean oinezkoentzako pasabide berri bat egokitzen ari dira. Orain artean, oinezkoentzako bi pasabide zeuden igogailuaren inguruan, San Jose ikastetxearen aurrean bata, eta Zuberoa ...

admin

Psilocyben ensaiatzeko zerrenda ireki dute

Psylocibe Musika Elkarteak, Mendeluko Psylocibenea musika lokaletan entsaiatu nahi duten musika taldeentzako aukera zabalduko du. Talde berrien zerrenda osatu nahi dute egunotan, eta horretarako deialdia egin dute, interesa dutenek info@psilocybenea.co...

admin

Izaskun Zubizarreta irabazle, Camille Extreme lehian eta Euskadiko Txapelketan

Camille Extreme lasterketa jokatu zuten igandean Izaban (Nafarroa). Walter Becerrak gizonetan eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak emakumeetan, irabazi zuten proba, eta, bide batez, Euskadiko Txapelketa. Emakumeetan, Izaskun Zubizarretak ia hamar minutu atera zizkion bigarren postua eskuratu zuen Aitziber Ibarbiari. Hirugarrena, berriz, Isabel Sanjuan izan zen, Zubizarreta baino 12 minutu beranduago. Camille Extreme probako zazpigarren aldia izan zen igandekoa. Eta horrez gain, Euskadiko Federazioak, Euskadiko Txapelketako proba gisa ere aukeratu zuen. Txapelketa horri dagokionez, ez zen aldaketarik izan, sailkapena Camille Extreme probakoaren berdina izan zen: Walter Becerrak jantzi zuen txapela gizonetan, eta Izaskun Zubizarretak emakumeetan. Oiartzuarrak dagoeneko buruan hurrengo proban jarri du. Igande honetan jokatuko du, Xoxotera III. Igoera Bertikala (Azpeitian). Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du, eta 10:00etan hasiko da.

admin

Sanmartzialetako egitaraua (ekainak 29, asteazkena)

08:00etan. Ohiko San Pedro eguneko diana, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik, hainbat auzotan. 08:00etan. Diana, Uranzuko Dultzaineroen eskutik, hainbat auzotan. 09:30ean. XCII San Pedro Saria – XIX. Irungo Klasikoa, txirrindulari lasterketa, eli...

admin

Etzi egingo dute Altzibarko danborradako entsegu orokorra

Etzi, Altzibarko San Pedro Jaietako danborradako entsegu orokorra egingo dute. 20:00etan jarri dute hitzordua eskoletan, eta parte hartzaileei agertzeko deia egin diete Jai Batzordetik. Era berean, Jai Batzordeko kideek bi ohar helarazi nahi dizkiete auzotarrei. Batetik, danborradan parte hartuko dutenek gerrikoa eraman beharko dute entsegu orokorrera, danborrekin eta barrilekin entseatu ahal izateko. Bestalde, entseguan bertan larunbateko plater konbinatuen jatetxerako tokia eta afaria enkarkatu ahal izango dira. Egindako eskaria bertan ordaindu beharko da. Altzibarko jaiak ostiralean hasiko dira eta igandera arte luzatuko dira. Jarraian dago egitaraua. Etzidamu, ostirala 18:00. Txupinazoa eta petardo sorta. Ondoren. Txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak. 18:30. Sabel-dantza eta saltsa erakustaldia. 20:00. Kartelada 20:30. Herri afari-merienda, plazan. Tortillak etxetik eraman, eta plazan sardinak doan. Afarian zehar. Itsaski-jana eta beste hainbat sariren zozketa. 21:30. Dantzaldia, Modestorekin. 00:00. DJak, Gaztelekuko txosnan: Txely Inziart; V; Amaskar; Tito. Larunbata, uztailak 2 11:00. Altzibarko Haur eta Gaztetxoen II. Duatloia (6-14 urte), bidegorriko sarreran. Kaskoa eta bizikleta norberak eraman behar ditu. 14:00. Erretiratuen bazkaria, Anixetan. 16:30. XXVI. Truk Txapelketa, Esku Garbian. 12 euro bikoteko. 16:00etan itxiko dute izen-ematea. 17:30. Zirko tailerra. 19:00. Danborreroen poteoa, txarangarekin. 20:00. Danborrada. 21:00. Afaria, plazan. Plater konbinatuak egongo dira. 23:30. Dantzaldia, Ostadar taldearekin. 00:00. Zezensuzkoa. Ondoren. Dantzaldiaren jarraipena. 03:00. Oiartzun [...]

admin

Bi atxilotu, auto bat lapurtu eta gasolindegi batean ez pagatzeagatik

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, auto bat lapurtzea eta gasolindegi batetik ordaindu gabe ihes egitea leporatuta. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, AP-1 autobidean atzeman zituzten atxilotuak, Gasteizera bidean, autoz ihes egiten saiatu ondor...

admin

Quique Escalante argazki lehiaketako V. ekitaldia antolatu dute

Quique Escalante Memoriala goiburuz ezaguna den argazki lehiaketa antolatu dute bostgarrenez Alarde tradizionaleko Batzordeak eta Danborradak. Lehen hiru sailkatuentzat 300, 200 eta 100 euroko premioak daude zain, eta datorren urteko egitarauan agertzea —lehenengoa azalan eta beste biak barneko orrialdeetan—.Gainera, hogei argazki hautatuko dituzte eta horiek izango dira heldu den urterako editatuko duten mahai egutegia ilustratuko dutenak. 2012ko egutegia. Iaz egin bezala, aurten ere ohar bat zabaldu nahi izan dute antolatzaileek: ez dituzte onartuko San Juan plazan eta ibilbideko gainontzeko plazetan egindako argazkirik. Horrekin, alardeko une garrantzitsuenak ez oztopatzea bilatzen dute. Oinarriak www.alardedeirun.com webgunean ezagutu daitezke.

admin
Gehiago