Asteburuan hasiko dira auzoetako lehenengo jaiak, Pontikan eta Iztietan
Uda gerturatzen doan heinean etortzen dira auzoetako jaiak, eta asteburu honetan hasiko dira lehenengoak, Pontikan eta Iztietan. Hiru egunetarako egitaraua prestatzen ibili dira bi auzoetan, eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek eta hara gerturatzen diren guztiek. Aste Santua medio, Pontikako jaiak atzeratu egin behar izan dituzte. San Markoren omenez egiten dituzte festak auzo horretan, eta astelehenean, santu horren egunean, hasi ziren ofizialki jaiak mezarekin eta bazkariarekin. Etzitik aurrera, jaien bigarren partearekin hasiko dira. Ekitaldi guztien artean nabarmentzekoak dira etzi auzoko talde batek emango duen kontzertua, eta larunbateko haurren mozorro desfilea. Afaria ere izango da larunbatean, eta 200 bizilagun espero dituzte, iazko parte hartzea (120 lagunekoa) gaindituz. Afaldu ostean, Remember festa egingo dute, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikarekin. Igandean, berriz, Ehozirilarien VIII. Topaketa izango da goizean. Txupinazoa, Iztietan Iztietako jaiak etzi hasiko dira txupinazoarekin. Iluntzean, 20:00etan, txupina botako dute oinezkoentzako zubitik. Handik aurrera, bizilagunek ekitaldi sorta anitza izango dute aurrean hiru egunetarako. Iztietan, batik bat lehiak izango dira nagusi: etzi mus txapelketa jokatuko dute, eta etzidamu, berriz, futbol, toka, dardo, futbolin eta tute txapelketak. Horrez gain, larunbatean kros txikia egingo dute, eta moto handiak ikusteko parada ere izango da. Gauean, Ostadar taldeak girotuko du berbena. Hurrengo egunean bazkariarekin [...]
Uda gerturatzen doan heinean etortzen dira auzoetako jaiak, eta asteburu honetan hasiko dira lehenengoak, Pontikan eta Iztietan. Hiru egunetarako egitaraua prestatzen ibili dira bi auzoetan, eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek eta hara gerturatzen diren guztiek.
Aste Santua medio, Pontikako jaiak atzeratu egin behar izan dituzte. San Markoren omenez egiten dituzte festak auzo horretan, eta astelehenean, santu horren egunean, hasi ziren ofizialki jaiak mezarekin eta bazkariarekin.
Etzitik aurrera, jaien bigarren partearekin hasiko dira. Ekitaldi guztien artean nabarmentzekoak dira etzi auzoko talde batek emango duen kontzertua, eta larunbateko haurren mozorro desfilea. Afaria ere izango da larunbatean, eta 200 bizilagun espero dituzte, iazko parte hartzea (120 lagunekoa) gaindituz. Afaldu ostean, Remember festa egingo dute, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikarekin. Igandean, berriz, Ehozirilarien VIII. Topaketa izango da goizean.
Txupinazoa, Iztietan
Iztietako jaiak etzi hasiko dira txupinazoarekin. Iluntzean, 20:00etan, txupina botako dute oinezkoentzako zubitik. Handik aurrera, bizilagunek ekitaldi sorta anitza izango dute aurrean hiru egunetarako.
Iztietan, batik bat lehiak izango dira nagusi: etzi mus txapelketa jokatuko dute, eta etzidamu, berriz, futbol, toka, dardo, futbolin eta tute txapelketak.
Horrez gain, larunbatean kros txikia egingo dute, eta moto handiak ikusteko parada ere izango da. Gauean, Ostadar taldeak girotuko du berbena. Hurrengo egunean bazkariarekin batera, Dantzarin eta Furius taldeen emanaldia izango da. Gurekin auzo elkarteak antolatu ditu jaiak.
Pontikako egitaraua
Bihar, apirilak 29
20:00: Txupinazoa, oinezko zubitik.
20:00: Poteoa erritmoaren laguntzarekin, auzotik.
23:00: Mus txapelketa (David tabernan).
Etzi, apirilak 30
09:00: Diana trikitixarekin.
10:00: Futbol txapelketa kirolgunean.
10:00: Haur krosa Iztieta pasealekuan.
11:00: Motor handien paseoa eta erakustaldia auzotik.
12:00: Toka txapelketa Diputazio plazan.
12:00: Tortillak jasotzeko epearen amaiera.
16:00: Haur jolasak, tailerrak eta puzgarriak, Diputazio plazan.
16:00/21:00: Dardo txapelketa Trebol tabernan.
16:00/21:00: Futbolin txapelketa Trebol tabernan.
19:00: Batasunaren Danborrada.
23:00: Bakarrizketak Batasuna elkartean.
23:30: Tute txapelketa, Alotza tabernan.
00:00: Dantzaldia Diputazio plazan, Ostadar taldearekin.
Etzidamu, maiatzak 1
09:00: Diana Udal Txistulari Bandarekin.
10:00/13:00: Arrantza txapelketa Iztieta pasealekuan.
12:00: Meza, parrokian.
12:00: Kontzertua, Diputazio plazan.
14:00: Herri bazkaria, Batasuna elkartean.
16:00: Jokoak, tailerrak eta puzgarriak, Diputazio plazan.
19:00: Dantzarin eta Furius taldeen erakustaldia. Atsedenaldian, sari banaketa.
21:00: Festak amaitzeko, traka.

