Albisteak

Erakusketa dendetan

Ekainean zehar Errenteria-Oreretako hainbat dendetako erakusleihoak ez dira bakarrik dendetako produktuen erakustoki izango, baita margolanen erakustoki ere. Gaur Errenkoalde merkatarien elkarteak eta Xpressionk kultur elkarteak ErrenkoArte proiektua a...

admin

Finalerako esperantzak galdu ditu Donibane Majestik-ek

Donibane Majestik eskubaloi taldeak Legazpiko Hegialde Autoren kontra irabaziz gero kopako finalean egoteko txartela eskuratu zezakeen, baina 29-39 galduta esperantza guztiak galdu dute arrosek.

admin

Sukaldaritza ikastaroa Armonia elkartean

Armonia elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 9tik ekainaren 30a bitartean. Parte hartzaileek euskal sukaldaritzaren errezetak ikasteaz gain, Japoniakoak, Mexikokoak eta Valentziakoak ezagutzeko aukera izango dute. Irakasleen artea...

admin

«Desobedientzia falta» dela eta, Buen kondenatua

Miguel Buenek 20 egunez 40 euro ordaindu beharko dituela erabaki du Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak, Pasaiako udaltzainei egindako «desobedientzia falta» dela eta. 2009an Pasaiako bi udaltzain portura hurbildu ziren «udal lizentziarik ez z...

admin

Red Dons eta Wau y los Arrrghs taldeak, asteartean Mogambon

Bi taldek osatu dute Mogambokoek astearterako antolatu duten kontzertuaren kartela: Red Dons amerikarrek batetik, eta Valentziako Wau y los Arrrgahs taldekoek bestetik. Amerikarrek punk roka egiten dute, eta garagea valentziarrek. Aipatu bi taldeen musika ondoko helbideetan entzun daiteke: www.myspace.com/reddonswww.reddons.com eta www.myspace.com/wauylosarrrgh. Sarrerak 10 euro balio du eta aurrez eskura daiteke, helbidean.

admin

Oiartzunek irabazi, Power Rangersek berdindu

Herriko bi taldeek etxean jokatu dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Denak Taberna izan zuen aurrean, eta irabazi egin zion: 1-0 bukatu zen partida. Power Rangersek Tecnun taldearen kontra joktu zuen. Bana bukatu zuten partida. Oiartzun zazpigarre...

admin

Aste Santuko erlijio ekitaldien egitaraua

Ostegun Santua, hilak 21 (etzi) Parrokia: 19:00etan, Jaunaren Afaria (elebitan). Portuko eliza: 17:00etan, Jaunaren Afaria (euskaraz). Kaputxinoak (Amute): 09:00etan, Gorespenak (gaztelaniaz). 19:30ean, Jaunaren Afaria (gaztelaniaz). Mikel Garikoitz &...

admin

XXX. Lopez Ufarte Nazioarteko Lehiaketa, ostegunetik astelehenera

XXX. Lopez Ufarte Nazioarteko Lehiaketa antolatu dute jai egun hauetarako. Hilaren 22etik 25ra (ostegunetik astelehenera) jokatuko dituzte futbol partidak, Irungo Stadium Galen, Oiartzungo Karla Lekuonan eta Hondarribiko Hondartzan. Lehenengo egunetan ...

admin

Arte azoka izango da igandean, kirol kaian

Pasa den iganderako bezala, honetarako ere arte azoka antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara izango da, Minatera kalean (kirol kai gunean).

admin

Donibaneko Gaztelekua asteartean eta asteazkenean egongo da irekita

Pazko Astean asteartean eta asteazkenean zabalduko dute Donibaneko Gaztelekua, eta ez ostiralean eta larunbatean; egun horietan Trintxerpe-San Pedrokoa egongo da irekita. Dena den, ordutegia bera izango da bi gaztelekuetan: 17:00etatik 20:00etara. Donibaneko Gaztelekua J.J. Otaegi plazan dago eta Trintxerpe-San Pedrokoa Gran Sol 11. zenbakian.

admin

Sanmartzialetako gaurko egitaraua (hilak 28, asteartea)

19:00etan. Irungo Atsegiñako eta Bidasoako Txarangako buruhandiak eta erraldoien konpartsa, Alberto Anguera plazatik irtenda. Irungo Atsegiñako fanfarreak eta Txistularien Udal Bandak lagunduta. Oiartzun, Hondarribia, Geltoki, Zubiaurre kaleetan, Ko...

admin

Sei domina Espainiako aulki mugikorrean

Iragan asteburuan jubenil eta seniorrek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan parte hartu zuten Sevillan, eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da domina gehien eskuratu dituen taldea, 6 guztira. Urrea, bikoa lemazain gabe absoluto neskentzat izan d...

admin

Jacinto: “Ez dut inoiz ETAren agindurik jaso”

Gaur jarraituko dute Bateragune Auziarekin Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta deklaratzeko falta diren bi auzipetuen txanda izango da: Miren Zabaleta eta Mañel Serra. Serra hasi da dagoeneko abokatuaren galderak erantzuten. Horiez gain, lekukoek ere parte hartuko dute, tartean, Rufi Etxeberria oiartzuarrak. Atzo gainontzeko sei auzipetuek deklaratu zuten, tartean, Sonia Jacinto oreretarrak. Gainontzeko auzipetuek bezala Bateragune ez zuela osatzen adierazi zuen behin eta berriro Jacintok, eta ekimen hori ez zuela antolatu ez ETAk, ez Ekinek ez beste inork. “Ez dut inoiz ETAren agindurik jaso”, esan zuen. Arnaldo Otegiren deklarazioaren ostean, 19:45 aldera, hasi zen Kepa Landa abokatuaren galderak erantzuten. Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Txelui Morenok bezala, azaldu zuen eztabaida hori Otegik hasi zuela Martuteneko espetxetik atera zenean, eta hala hasi zirela gogoeta egiten, beren kabuz eta inolako talderik osatu gabe. Jacintok Iparraldera egindako bilerak ere azaldu zituen. “Ez ginen ez txarrik egiten ari”. Poliziak gertutik jarraitzen zituela eta zertan ari ziren bazekitela esan zuen: “Denok ezagutzen genuen elkar”. Atzokoan, baina, protagonismoa Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek izan zuten. “Estrategia baketsua eta demokratikoa bultzatzea delitu baldin bada, orduan errugabeak gara”, adierazi zuen Otegik. Gaineratu zuen ETAren asanblearen ondorioak euren ondorioen kontrakoak zirela, “estrategia politiko-militarrean jarraitzen zuten”. Diezek, berriz, “borroka armatuaren aroa bukatzeko apustu [...]

admin

Ura, estoldeia eta zabor zerga ordain daiteke

Lezoko Udalak jakinarazi du abuztuaren 21era arte uraren, estolderiaren eta zaborraren gaineko zergak ordain daitezkeela. Horien zerrendak udaletxean ikusteko daude, nahi duenak erreklamazioak aurkez ditzan. Zerga horiek ordaintzeko agindua banketxe bi...

admin

Gizarte jarduerak garatzeko diru laguntzak

2011 urtean gizarte zerbitzuen alorrean jarduerak garatu nahi dituzten taldeek eta elkarteek diru laguntzak eska ditzakete. Eskaera horiek udaletxean aurkeztu behar dituzte interesdunek, Lezoko Udaleko erregistro nagusian, astelehenetik ostiralera 08:0...

admin

Bakarraiztegiko erreka garbitzen ari da Lezoko Udala

Gaintxurizketako Ipintza industrialdearen ondoko Bakarraiztegi erreka garbitzen ari da Lezoko Udala. Garbitzen ari diren eremua, zehazki, industrialdeko eremu berdea da, errekaren eskuinaldean dagoena. Hondakinak jasotzeaz gain, bertako landaretzan hobekuntzak egin ari dira. Gainera, garbikerarekin bukatzen dutenean, errekara isurketarik ez egiteko eskatuz informazio panelak jarriko dituzte. Lezoko Udalak jakinarazi du Bakarraiztegiko errekaren ingurua babes berezia behar duen basoa dela, eta hala nabarmendu zuten Lezoko Hirigintza Plan berrian. «Udalaren helburua da gune degradatu hori berreskuratzea. Hala, bioaniztasuna hobetzeko bidean Lezoko Udalak hainbat gune aukeratu ditu, eta horietakoa da Bakarraiztegi», esan du Udalak. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. Uste baino gehiago Lezoko Udalaren arabera, Bakarraiztegitik hondakinekin bi edo hiru edukiontzi betetzeko asmoa zuten garbiketarekin hasi aurretik. Aurreikuspen horiek, baina, gainditu egin dira, eta bostera iristeko aukera dagoela jakinarazi dute udaletik. Denetik biltzen ari dira: gurpilak, plastikoak, kotxe eta kamioi piezak… Aldi berean, landare espezie inbaditzaileak kendu eta bertakoak jarriko dituzte.

admin

Jaizkibel mendiaren gaineko hitzaldia, ostegunean

Albaola, Itsas Mendi eta Eguzki elkarteek Jaizkibel mendiaren etorkizunaren gaineko hitzaldia antolatu dute ostegunerako (hilak 30). Lezoko ingurumen teknikari Leire Betetak emango du hitzaldia, Donibaneko Victor Hugo etxean, 19:30ean. Natura 2000 Sare...

admin

Anbulatorioaren kokapenari buruzko bilera informatiboa deitu du alkateak

Antxoko anbulatorio berria Luzuriagan eraiki bitartean, Biteri plazan behin behinean jartzeko asmoa zabaldu izan da orain baino lehen. Bada, behin behineko anbulatorioaren kokapenaren gainean herritarrak informatzeko helburuz,  bilera informatiboa dei...

admin

Beroa eta giro ona sanjoanetako protagonista nagusiak

Bero-bero joan dira aurten sanjoanak. Eguraldiak nola, hala erantzun dute herritarrek festetan. Ostegunean abiatu ziren festak, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botatako txupinarekin. Betiko legez, jaien hasieran, Mikeletea eta Iñudea lagunduta haurrek Agurra dantzatu zuten. Jada gauean, eta bertso poteoaren ondoren, suaren bueltan  piztu zen giroa, herritarrek Agurra dantzatu bitartean. San Joan Egunean, berriz, haurren danborradarekin esnatu zen barrutia eta arratsaldean, musean aritu ziren helduak, eta sokamuturrean gazteenak. Larunbatean, berriz, emakumeen arrauna izan zen protagonista nagusia.

admin
Gehiago