Albisteak

Umorezko bakarrizketa saioa izango da ostiralean udaletxean

Girizia Mendi Taldeak eta hainbat laguntzailek saio berezia antolatu dute ostiralerako, ez baita mendi irteera. Umorezko bakarrizketa saioa izango da, 21:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarreran doan izango da. Ione Gorostazuk, Olatz Etxeberriak, Ga...

admin

Aiton Bordako abesbatzak herrian abestu du

Aiton Borda Lezoko erretiratuen egoitzak abesbatza osatu du. Pasa den larunbatean aurkezpen kontzertua eskaini zuten mendekosteen egitarauaren barnean. Hala ere, aurretik, emanaldi bat egina zuten Ordiziako abesbatzen topaketan. Gezala Auditoriumean em...

admin

Minbiziaren gaineko hainbat artisten erakusketa Mendi Zolanen

Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako hainbat artisten 23 lan biltzen dituen Fragile goiburuko erakusketa ibiltariak Mendi Zolan kulturgunea bisitatuko du hilaren 15etik uztailaren 1era. Lan guztiek gai bat dute amankomunean, minbizia, baina modu librean landu dutena. Hainbat adierazpide artistiko aurki daitezke, hala nola margoak, argazkiak, eskulturak, irudi numerikoak, dantza eta oihala. Association de Rencontre pour la Création Artistique et son Développement eta Mieux Vivre Mon Cancer elkarteek antolatu duten ekimen horren helburua da eritasuna eta bere ondorioak begirada artistiko baten bidez aipatzea. Obrek galderak eta lilura sorrarazten dituzte. Erakusketaren aberastasuna parte hartzen duten artisten aniztasunean datza. Eritasuna hainbat ikuspuntutatik aipatua da: bikotea, estetika, zelulak, borroka… Interpretazio guztiek eztabaida pizten dute; arteak galderak, erreakzioak, artistaren eta ikuslearen arteko elkarrizketa sorrarazten ditu. Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Parte hartzen duten artistak Claude Billès artista plastikoa, Kanbo Delphine Blais margolari zizelkaria, Bordele Jean-Claude Cimelière artista plastiko desbideratzailea, Biarritz Isabelle de Joantho margolari zizelkaria, Urketa Marie-Laure Drillet margolaria, Saint André de Cubzac Sophie Etchemendy oihal sortzailea, Uztaritze Kalou margolaria, Poyanne Kely zizelkaria, Donapaleu Hélène Fédida margolaria, Baiona Jérôme Forsans margolaria, Orthez Annick Harnie margolari zeramikagilea, Baiona Hannelore Wischhausen margolari zizelkaria, Orist Itziar Isasti margolari grafista, Uztaritze Isabelle Karas kaligrafiagilea, Ziburu Isabel Kehr margolaria, Monfort Stéphane [...]

admin

Gazteen kontrako erasoei “harresia” jartzeko dinamika abiarazi dute

Nahikoa dela esaten dute. Euskal Herriko gazteria independentistaren kontrako jazarpenari “harresia” jarri nahi diote. Horregatik sortu dute Gazte1+ez ekimena. Pasa den astean ezagutarazi zuten, Donostiako Ibaeta auzoko campusean epaiketaren zain dauden hainbat gaztek egindako itxialdiarekin. Hainbat ekitaldi ere egin zituzten, tartean Usurbilen egindako jaialdia. Euskal Herri mailan izandako aurkezpena izan zen pasa den astekoa, eta orain herriz herri ari dira ekimena lantzen. Aste honetan Oarsoaldean hasiko dira gazteen arteko harreman dinamika lantzen. Eskualdean ekimeneko kide dira Xabier Lujanbio oreretarra eta Itsasne Fernandez oiartzuarra. Lujanbiok adierazi duenez, harreman dinamika horren helburua “harresia” eraikitzea da. “Gazteen kontrako erasoren bat dagoenerako, protokolo bat adostu nahi dugu, guztien erantzuna bateratua izan dadin, eta bakoitzak zer egin behar den jakin dezan”, adierazi du Lujanbiok. Horrela, eskualdean atxikimenduak jaso nahi dituzte. Ekimeneko kideek gogorarazi dutenez, Oarsoaldean gazteen aurkako erasoak izan dira azkeneko urteetan. “Orain dela hiru urte 22 gazte atxilotzeko agindu zuten. Hogei atxilotu zituzten, eta horietatik hamabi espetxeratu zituzten. Hamabik ere torturak salatu zituzten”, esan du Lujanbiok. Orain dela hiru urte atxilotu zituzten hamazazpi lagunek epaiketa izango dute uztailaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an. Zerrenda beltzak eta jazarpena Atxiloketa eta ondorengo epaiketa horiez gain, eskualdeko hainbat gazteri egindako jazarpenak ere gaitzetsi dituzte Gazte1+ez [...]

admin

Beriaineko tontorrera igoko dira igandean Itsas Mendi taldekoak

Iganderako antolatu du hurrengo mendi irteera Itsas Mendik, oraingoan Andia mendilerrotik zehar. 07:30ean abiatuko dira Meipitik, autobusez, Nafarroako Goñi herriraino. Han ekingo diote sei orduko mendi ibilbideari. Beriaineko gailurrera igoko dira le...

admin

Ikuskarako lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Azaroan izango da lehiaketa, eta irailaren 8a bitartean jasoko dituzte erakustaldirako film laburrak. Trintxer Kultural Elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia azaroan izango da aurten, eta honezkero ekin diote lanak bilatzeari. Lehiaketak XIII. aldia izango du aurten, eta lanak irailaren 8a bitartean jasoko dituzte, 18:00ak arte. Antolakuntzarekin harremana ez duen edonork parte har dezake lehiaketan, beti ere bidaltzen duen lana 2010. urteko urtarrilaren 1etik hona egindakoa  izanez gero, antolakuntzak oinarrietan zehaztu duenez, ez baitituzte onartuko lehenago egindako lanik. Aldiz, gaia eta generoa erabat libreak dira, eta filmak mutuak zein soinudunak izan daitezke. Hizkuntza aldetik soilik euskaraz eta gazteleraz egindakoak onartuko dituzte. Antolakuntzak izendatutako batzorde batek hautatuko du zein lanek parte hartuko duten lehiaketan eta eta zeintzuk parte hartuko duten erakustaldiko beste ataletan. Era berean, Gipuzkoan egindako film laburretatik hautatzen dituztenak Xabier Portugal saria lortzeko aukera izango dute. Irabazle bakarra, zazpi sari Zazpi sari banatuko ditu Ikuskak. Irabazleari 1.200 euro ordainduko dizkiote eta zuzendari onenari, 600 euro. Gainontzeko sari guztiak, berriz, 500 eurokok dira. Lanak Internet bidez edo ohiko postaz bidali daitezke. Internet bidez bidaliz gero, www.ikuska.net helbidera jo eta Movieta izeneko estekan klikatuz bidali daitezke lanak. Ohiko posta zerbitzuaz bidaliz gero, aldiz,  bi helbide jarri dituzte aukeran: Trintxer Kulturala, [...]

admin

Aitor ‘Txiki’ IV. Futbito Txapelketan izena eman daiteke

Xanistebanetako IV. Aitor Txiki Futbola Txapelketan izena eman daiteke hilaren 26ra arte (datorren igandera arte, alegia). Talde bakoitza, gehienez, 12 pertsonek osatu dezakete. Izena ematerakoan, 150 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. 50...

admin

Danborradan parte hartzeko deialdia

Danborradan parte hartzeko deia luzatu du arditurri elkarteak

admin

Amute-Kostako jaiak ostiraletik igande arte ospatuko dituzte

Hilabete pasa da Hondarribia herriko jaiez gozatzen zebiltzanetik, eta festa gogoa dute berriro, Amute-Kostako bizilagunek. Izan ere, ostiralean hasi eta igande arte, auzoko jaiak ospatuko dituzte. Haur, gazte eta helduentzako programa anitza prestatu ...

admin

Euskal kantu ikasketa antolatu du Bakalau elkarteak Xaian

Bakalau elkarteak euskal kantu ikastaroa antolatu du, Pausuko Xaia ostatuan egitekoa. Euskal kantuen zaleak maiz biltzen dira Xaian herri kantu afariak egiteko, besteak beste. Bada, Bakalautik dei egiten dioten jendeari ikastaroan izena emateko, &#8220...

admin

Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango dira Bertso Festako izarrak

Goi mailako bertsolariak igoko dira larunbatean, Errenteria Hiria Kulturgunean egingo duten Bertso Festara. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango dira kartelburuak, baina alboan ez dituzte bertsolari makalak izango: Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jon Maia. Urtero-urtero eskualdeko ordezkari batek ere parte hartzen du, eta azken urteetan Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan bazen, aurten beste bati eman diote aukera parte hartzeko. Beste oiartzuar batek hartuko du lekukoa: Alaia Martinek. Gai jartzaile moduan, berriz, Jon Ansa oreretarra ariko da. Beste urteetako martxari jarraituz, herrira punta-puntako bertsolariak ekartzea izan da aurten ere antolatzaileen helburua, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean izandakoak dira sei bertsolaritatik bost. Asmoa da jaialdi “indartsua” egitea, eskualdeko bertsolariren bat ere kartelera eramanez. Landare elkartea dabil bertso jaialdia aurrera eramateko lanetan, bide batez, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz. “Landaretik euskal kulturarekin zerikusia duen edozein ekitaldi sustatzen dugu. Aurten, esaterako, Gazte Mailako Aurresku Txapelketaren XXV. urteurrena antolatu dugu”, adierazi du Juantxo Maiak. Hogeigarren ekitaldiaren bueltan dabil Bertso Festa, baina antolatzaileek ez dakite zehazki zenbat urte egin dituen. Izan ere, hasiera batean bertsolaritzaz gain, dantza ere izaten zen egun horretan, baina orain punta-puntako bertsolariekin soilik egiten dute. Niessen betetzera doaz Antolatzaileen asmoa beste urte batez Errenteria Hiria Kulturgunea betetzea da. Bertso Festa [...]

admin

Ikastolak ganbara hustea egine du igandean, egun osoz

Hendaiako Gure Ikastolak ganbara hustean eginen du igandean gaztelu Zahar pilotalekuan, dirua biltzeko. Bigarren eskuko merkatuak egun osoz iraungo du.

admin

Trebiñuko Biraren azken irteera antolatu dute larunbaterako

Zazpigarrena eta azkena. Larunbatean emango dute Jaizkibel Mendi Taldeko lagunek bukatutzat Trebiñuko Bira. Oraingoan Gasteizetik irten eta Arrieta mendia igoko dute, ondoren Zaldiaran, Busto eta San Migueleko tontorretatik igarotzeko. Handik Billa Okara jaitsiko dira eta bazkaria, Argantzunen egingo dute. Etapak 13,5 kilometro ditu. 07:30etik aterako da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago Iztietako autobus geltokitik. Izena emateko edo informazio gehiagorako  mendi  taldearen egoitzara jo daiteke, bihar edo ostiralean, 20:00etatik aurrera, baita 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu ere.

admin

Ez dira finalerdietara pasatu Txosteko pilotariak

Partida polita izan zen, borrokatua, bi ordukoa. Saiatu ziren Txostekoak, baita partida ona jokatu ere, iazko erreboteko txapeldunen aurka. Baina azkenean amore eman beharra izan zuten: Kapito Harrik 13 tanto lortu zituen eta Txostek 7. Txostekoak ez d...

admin

‘Vaya plan’ komedia antzeztuko du ONCEren Oroimenak taldeak

Soltera karabana batean, herri txiki baterantz bidaiatzen duten emakume batzuen istorioa kontatzen duen komedia dibertigarria da. Taldeko zuzendari Josean Malangak berak idatzitako lana da.

admin

Marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu du Piedadea Emakume Taldeak

Hilaren 17an abituko da Donibanen Piedadea Emakume Taldeak antolatutako pintura eta marrazketa ikastaroa. Astelehenetik ostegunera, egunero bilduko dira, 15:30etik 17:30era, Donibane kaleko 58. zenbakian, sotoan. Ikasturteak ekainaren 30era arte iraungo du. Izen-ematea ikasturtea hasten den egun berean egin behar da, lokalean bertan.  

admin

Gpuntuko final zortzirenetako azken saioa Irunen egingo dute, igandean

Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatuko da igandean, hilaren 9an, 17:30etik aurrera. Final-zortzirenetako azken saioa izango da eta, hortaz, saioaren ostean ezagutuko dugu final-laurdenetara pasako diren 24 bertsolarien zerrenda. Irunen lehiatuko diren betsolariak honako hauek izango dira: Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Mujika eta Asier Sasieta. Egoitz Aizpuru arituko da gai jartzaile lanetan. Saioa antolatzeko laguntza emango du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. Saiorako sarrerak salgai daude jada gpuntua.com helbidean, eta txapelketari buruzko informazio guztia ere bertan aurkituko duzue (sailkapenak, saioak, parte-hartzaileak…).  

admin
Gehiago