Trebiñuko Biraren azken irteera antolatu dute larunbaterako

Zazpigarrena eta azkena. Larunbatean emango dute Jaizkibel Mendi Taldeko lagunek bukatutzat Trebiñuko Bira. Oraingoan Gasteizetik irten eta Arrieta mendia igoko dute, ondoren Zaldiaran, Busto eta San Migueleko tontorretatik igarotzeko. Handik Billa Okara jaitsiko dira eta bazkaria, Argantzunen egingo dute. Etapak 13,5 kilometro ditu. 07:30etik aterako da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago Iztietako autobus geltokitik. Izena emateko edo informazio gehiagorako  mendi  taldearen egoitzara jo daiteke, bihar edo ostiralean, 20:00etatik aurrera, baita 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu ere.

Jaizkibel Mendi Taldeko kideak

Jaizkibel Mendi Taldeko kideak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.