'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Beti Ona astelehenetik aurrera hasiko da 2011-2012 denboraldia prestatzen. Erregional Preferenteko taldeak arduradun tekniko berriekin eta jokalari berriekin hasiko du aurredenboraldia. Denboraldi berria “ilusioarekin” hasiko dutela zehaztu...

Goi mailako sukaldariz eta jatetxez beteta dago Gipuzkoa. Baina ziur su gehien dauden guneak ez direla jatetxeak, elkarteak baizik. Hori argi dute Pasai Antxoko Armonia elkartean, eta goi mailako sukaldaritza eta herri sukaldaritza uztartzeko jardunaldiak egin dituzte. Arrakastatsuak izan direnez, errepikatzeko asmoa dute Antxoko elkartekoek, eta irailari begira ideia gehiago dituzte su artean lantzeko. Zazpi astez egin dituzte gastronomia jardunaldiak Armonia elkartean. Bertan, hamahiru saio egin dituzte, bi asteko: astelehenetan goi mailako sukaldariak izan dira eskolak ematen, eta ostegunetan, berriz, jardunaldietan izena eman dutenen artean elkartrukatu dute ezagutza. Markos Novo jardunaldien antolatzaileak esan duenez, «jardunaldi interaktiboak» izan dira, hau da, parte hartzaileak ez dira mugatu entzutera, eta hori guztia blok batean apuntatzera. «Sukaldaritzaren gaineko jakin-min handia izan dute eskolak hartu dituztenek, eta adituek esandakoetaz eta beste kideek gomendatutakoaz ikasi dute denek. Horregatik gaude oso pozik jardunaldien emaitzarekin», aitortu du Novok. Denera, 27 sukaldari-gaik parte hartu dute ikastaroan, «espero genuena baino askoz gehiagok», dio, harro, Novok: «Partaide bat, su bat ideia ez dugu bete. Mugimendu handia izan da Armonia elkartean hamahiru saioetan». Valentziatik, Japoniara Japoniako sukaldaritzaren gaineko ezagutzak banatu ditu Hitoshi Karube Japoniako sukaldariak Antxon; Laure Robles valentziarrak, berriz, Levante aldeko sukaldaritzaren berri eman zien 27 parte hartzaileei; eta azkenik, Mexikoko [...]

Bihar, larunbata, Hondartza kiroldegian Stair Wars izeneko ikuskizuna egindo dute 15:00etik 20:00etara. Jart Skateboards-ek antolatutako nazioarteko ekitaldian skate modalitatean aritzen diren skaterrak ezagutzeko aukera izango da, eta orain arte inoiz...

Talaia Biteriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeko jolastokiko estalkida eraikitzen hasi dira aste honetan. Jolastokiko estalki berriarekin Biterik eguraldi txarra egiten duenean izaten duen arazoa konponduko dute. Eraiki Antia enpresa ari da lanak egiten...

Aurten, lehen aldiz, Oiartzungo Esku Pilota Saria antolatu du Oiarpek. Finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte pilotariek. Bina finalerdi izango dira, bai Gazte Mailan eta baita Senior Mailan ere. Izan ere, zortzi bikote ariko dira lehian, lau gazteet...

Txingudi Vida Gobernuz Kanpoko Erakundeak azoka solidarioa jarriko du bihar eta etzi San Pedro kalean, Azeri Elkartearen aurrean. Goizeko 11:00etan irekiko dute eta gaueko 21:00ak arte egongo da zabalik. Hainbat komertzio eta norbanakok emandako produ...

Rosewood taldea arituko da, 21:00etatik aurrera, Cipriano Larrañaga kaleko Street End tabernan. Ikus taldeari eta Musikirun-i buruzko informazio gehiago lehiaketako webgunean. Talde gustokoena bozkatzeko ere aukera dago.

Gaur gauean egingo den Konpantziaren Uharteko jaialdiarengatik —Faisaien irla edo Indiolarrena ere deitzen diote— trafiko mozketan egingo ditu Udaltzaingoak. Ibilgailu arinak Dario Regoyos eta Antxotxipi karriketatik edota Santiago eta Behobiako zu...

Hendaiako Herriko Etxeko Euskara eta Kultura zerbitzuek deskubritze tailerrak antolatu dituzte, oraingoan jaietan euskaraz abesteko ohitura bultzatzeko. Horrela, euskal kantu tailerra emango dute abuztuaren 2an eta 3an, 10:30etik 12:30era, Mendi Zola ...

Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatuta, Bidasoa Ibaiaren XLV. Jaitsiera egingo dute larunbat arratsaldean. 17:00etatik aurrera hasiko dira piraguistak lehian. 1967. urtean ospatu zuten lehen aldiz kirol proba hori.

Hainbat dantza emanaldi egingo ditu Kukaik datozen bi asteotan Herrialde Katalanetan. Bi obra dantzatuko ditu hainbat herritan: Sorbatza eta Karrikan. Sorbatza-rekin hasiko du bira, gaur, Bartzelonan, Mercat de Las Flors-en. Bertan, La Intrusa konpaini...

Kim Salmon Meets The Kill Devil Hills taldeak kontzertua eskainiko du bihar Psilocybenean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak 15 eurotan salduko dituzte Psilocybenean eta 12 eurotan Bloody Mary-n lehenago erosita.

Kastro Berri tabernatik jakinarazi dutenez, bertso musikatuen emanaldia ez da gaur izango. Zehaztu dutenez, hala argitaratu dute Gotti-Betti agendan, baina akatsa da. Saioa hilaren 18an izango da, 20:30ean eta lau bertsolarik hartuko dute parte: Jon M...

Iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, Santiagoko Deabruak aldeak antolatutako Izuaren Pasabidea bertan behera geratu da. Bihar gauean egitekoa zen, Dunboako bidegorrian. Sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Horretarako, Gazte Informazio Bul...

Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dant...

Sardinero taldearen kontra jokatuko du bihar Trintxer Hockey Taldeak, 16:00etan., Neurketa La Albericia zelaian jokatuko dute.

Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak eta Gureak Taldeako Goroldi lorezaintza enpresak hiriko lorategietara bisitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetako neska eta mutilentzat. Helburua da ikasleek udazkeneko landatze lanak eta mintegian egiten den jarduera gertutik ezagutzea. Jarduera hau urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Cristina Laborda arloko ordezkariak adierazi duenez, helburua “neska-mutilek hiriko lorategien, biribilguneen edo parkeen atzean dagoen lana ezagutzea da. Haiei botanikako klase praktiko bat eskaintzea eta instalazio interesgarri bat, gure mintegia, ezagutzeko aukera ematea”. Labordarentzat garrantzitsua da, landare motak ikasteaz gain, balioen ikasketa ere egiten dela, “gazteek landatzea zenbat kostatzen den ikusten dutelako eta horren atzean dagoen lana ikusita, berdeguneak zaintzea eta mantentzea garrantzitsua dela konturatzen direlako”. Azaroko bisitaldi hauetan garai honi dagozkion landareak eta landatze-lanak aurkezten zaizkie eta neguari begira prestatzen direnak ere bai (esate baterako tulipanak, pentsamenduak, dragoi-muturra, ahuntz-prakak…). Geroago, maiatza-ekaina bitartean egiten diren bisitetan ikasleek beste landare batzuk ikusteko aukera izaten dute, adibidez: baltsaminak, tajeteak, penisetum, begoniak, ageratoak… Eskolatik mintegira eta mintegitik lorategira Bisitaldi tren berdean egingo dituzte eta hori ordu ingurukoak izango dira. Trenak ikastetxeetan jasoko ditu ikasleak eta mintegiraino eramaten ditu lehendabizi eta, eskola-lorategira ondoren. Bidaia amaitu baino lehen, bisitariei lore bana oparitzen zaie eta fitxa didaktiko bat [...]

Eskubaloian, eskualdeko derbia dago asteburuan. Donibanek Galtzarabordako kiroldegian du partida, Ereintzaren kontra, 17:30etik aurrera. Lurralde Mailako bigarren taldeak, berriz, etzi du partida, Donibaneko kiroldegian, 12:00etan, Legazpiko Talleres O...

Terry Lee Hale taldeak kontzertua eskainiko du gaur Psilocybenean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak bost euro kostatuko du.

Gorengo Mailan, Sanpedrotarrak Martutenen kontra du partida. Neurketa 15:30ean, da, Trintxerpeko Andonaegi zelaian.