Albisteak

Publizitatearen %85ean gaztelania hobetsi dute berriro

Iaz herriko postontzi batean jasotako publizitatea —postontzi guztietara heltzen dena— hartu eta aztertu egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Hizkuntzaren erabilera aztertu du Ttur-tturrek, 2006tik egin ohi duen moduan. Iazko datuak eskuan, emaitzak ez dira pozik egoteko modukoak, Miren Irigoien zinegotziak eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideak gaur agerraldian nabarmendu duenez. Garazi Portugal Ttur-tturreko kideak zehaztu zituen datuak: “Herriko eta kanpoko 36 merkataritza eta ostalaritza establezimendutatik bidalitako 194 publizitate ale jaso eta aztertu ditugu. Bi ale ziren euskaraz; 83 gaztelaniaz; 25 elebitan; 2tan euskara zen nagusi, eta 82tan gaztelania”. Ehunekoak aintzat hartuta —borobilduta—, publizitatea aleen%85etan hobetsi zuten gaztelania iaz, eta euskara %2an. Elebietan, berriz, publizitate aleen %13 jaso zuten herritarrek. Bost urteetako datuak Portugalek, dagoeneko bosgarren urtea izaki, borobildu egin ditu azterketa guztietan eskuratutako datuak: “Bost urte hauetan 20 ale jaso dituzgu euskaraz; 392 gaztelaniaz; 111 elebitan; 2 euskara gehiago dutenak, eta 366 gaztelania gehiago dutenak; 891 publizitate ale, guztira”. Ehunekoak honakoak dira: euskaraz %2; gaztelaniaz %44; elebitan %12; euskaraz gehiago %0, eta gaztelaniaz gehiago %41. Ondorioa garbia da, Portugalek nabarmendu duenez: “Oiartzungo edota kanpoko establezimenduek, gehienek, gaztelaniari ematen diote lehentasuna; gaztelania hutsean edota gaztelaniari euskarari baino presentzia gehiago emanez”. Euskarak publizitate aleetan toki gutxi izateaz gain, akats asko izaten dituela [...]

admin

Zaragozara bidaia prestatu du Ascureguik

Ascuregui kultur elkarteak iganderako bidaia prestatu du, Zaragozako jolas parkera, hain justu. Interesdunek 685 77 93 98 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.

admin

Portu Agintaritza Ingurumen Ministerioarekin bildu da

Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “...

admin

Bidasoafolk musika etniko, akustiko eta garaikideko jaialdia abuztuan izango da

Hiru hiri, bi historia, kultura bat izenpean datorkigu Txingudi Badian egiten den Bidasoafolk jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Horrela, Irun, Hondarribia eta Hendaia kulturen arragoa izango dira abuztuaren 19, 20 eta 21ean. Mota honetako jaialdi bak...

admin

Sorospen eta sorosle ikastaroa irailean

DYAk lehen sorospen eta sorosle ikastaroa antolatu du irailerako. Zehazki, irailaren 5ean hasi eta 26ra arte luzatuko da. Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da, eta horri esker, lehen sorospenerako oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte. Horren bide...

admin

Behobiako festetako egitaraua

Hilak 28, osteguna 16:00etan, Margo lehiaketa haur eta gazteentzat, Plaza txikiko Auzo Elkarteko lokalean (14 urte arte). 16:30ean, Toka txapelketa haur eta gazteentzat. (izen ematea 17:00ak arte). 18:00etan, Haurrentzako jokoak, plazatxoan, haien artean plastikozko motorren lasterketa (4 urte arte). 19:00etan, Mus txapelketa auzokideentzat, Plazoletako tabernan. (izen ematea 19:30ak arte). 19:15ean, Barraskilo Txapelketa (parte hartzaile bakoitzak bi ale aurkez ditzake). 20:15ean, Haur jaialdia Azkona taldearekin. Hilak 29, ostirala 18:00etan, Toka txapelketa emakumeentzat (izen ematea 18:30ak arte). 18:30ean Hiruko jaurtiketen lehiaketa, Plaza txikian. 18:55ean, Jaien hasierako txupinazoa, suziriak eta kanpai-hotsa. 19:00ean, Haurren danborrada auzoan zehar, eta haiekin batera: Banderaria. Erraldoiak eta Buruhandiak, dultzaineroak eta trikitixak. 20:30ean, Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, Plaza txikian. 22:30ean, Konpantzia (Faisaien) irlako XXVIII Jaildia, Ballet Folklorique TIFERMASC (Martinique) taldearekin, Zaragoza pirotekniak zuzenduriko su artifizialekin. 24:00ean, Mariatxiak Jalisko Band taldearekin. Hilak 30, larunbata o9:30ean, Arrantza txapelketa Azken Portuko zuzenean, Haur eta Gazte mailak (16 urte arte). 13:00ean, Poteo elegantea. 14:00ean, Zikiro jatea: Plaza txikian prerstatuko dute eta Windsor jatetxean jango da. Alde Iluna taldeak antolatua. 16:30ean, Azken Portuko zuzenean, Ur-jokoak. 17:00ean, Patata-tortilla lehiaketa. Plaza txikiko Windsor jatetxean. 19:00ean, Zerbitzari lasterketa. 20:00ean, Kontzertua Parrokian, Atzokoak Abesbatzaren eskutik. 23:00etan, Electro Behobia musika jaialdia honako Djekin: Johan.IP (Street End), Shoch.Norte (Komplot), [...]

admin

Indarkeria gaitzetsi eta elkarrizketa babestu du plenoak

“Edozein dela ere bere jatorria eta izaera, indarkeria politika egiteko edo helburu politikoak lortzeko erabiltzea” gaitzetsi zuen atzo Udalbatzak PSE-EE, EAJ, EB eta PPren aldeko botoekin. “Arbuio honek, ETA barneratzen du, pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten jokabideak erabiltzeagatik”, esan zuen EAJko Maite Peñak, mozioa aurkeztu zuten PSE-EE, EB eta EAJ alderdien izenean. Halaber, elkarrizketaren alde egin zuen plenoak “horren bidez indarkeriari  amaiera emateko aukera egokia sortzen bada, berarekin bukatzeko benetako borondatean oinarrituz eta nahi hori argi eta garbi azaltzen duten jarrerak ikusten badira”. PPk ETAren indarkeria gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen herenegungo udal osoko bilkuran, baina PSE-EE, EAJ eta EBk mozio alternatiboa aurkeztu zuten eta horrek egin zuen aurrera aurkeztu zuten hiru alderdi politikoen eta PPko bi zinegotzien aldeko botoekin. Mozio alternatiboaren helburua “adostasun ahalik eta zabalenera heltzea da sentsibilitate guztiak errespetatuta”,  esan zuen Peñak. Gaineratu zuenez, “badirudi lortu dugula,  gehiengoak bat  egin duelako mozioarekin”. EBko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek, udalak “gizarteak pakea lortzeko duen desioa  egi bihurtzeko protagonista aktiboak» izan behar duela esan zuen. Halaber, ezberdintasunik gabe “biktima guztien sufrimendua aitortu” behar dela eta alderdi interesen arabera “azken horiek politikoki ez erabiltzeko”  eskatu zuen Ferradasek. Eskubide zibil eta politikoak Bildu koalizioak ez zuen mozioaren bozketan parte hartu, bai, [...]

admin

Bekoerrota kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 8tik 21era

Bekoerrota kiroldegiak ateak itxita edukiko ditu bi astez. Abuztuaren 8tik (astelehena) 21era (igandea) itxiko dut kiroldegia, kiroldegia goitik behera garbitzeko asmoz. Horrez gain, Lezoko Udalak jakinarazi duenez, urtean zehar egin ez dituzten manten...

admin

Txostena funtsean aurreko berbera dela uste du Jaizkibel Bizirik-ek

Kanpo kaiaren kontrako argudioak erantzun eta hutsune legalak estali nahi izan dituztela iritzi dio kolektiboak. Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak atzo onartutako Ingurumen Txostena funtsean aurrekoaren berbera dela iritzi dio Jaizkibel Bizirik-ek. Hala salatu du kanpo kaiaren kontrako kolektiboak, haien ustez, txosten berriak aurrekoak zituen hutsune legalak estali baino ez dituelako egiten. Horrez gain, kanpo kaiaren proiektuak sortarazi dituen kontrako argudioak erantzuteko ahalegina igarri du Jaizkibel Bizirik-ek eraldatutako Ingurumen Txostenean. “Zoritxarrez, Portu Agintaritzaren proposamena ezer ez dela aldatu konfirmatzen digu, azpiegitura horren oinarriak eta argudioen zorroztasuna izugarri ahulak direla beste behin frogatuz”, kritikatu du kanpo kaiaren kontrako taldeak. “Atentatu ekologiko handia” Jaizkibel Bizirik-en arabera, “kanpo kaia atentatu ekologiko handi bat da”. Portu Agintaritzak  proiektuak ingurumenean izango duen eragina handia dela onartu beste erremediorik izan ez duela iritzi dio Jaizkibel Bizirik-ek, baina, hala eta guztiz ere, Portua “gezurretan” ari dela diote. “LICean ez duela eragingo esaten dutenean, esaterako, gezurretan ari dira, interesgunearen tokirik baliotsuena delako porlanez beteko dutena”. Horrez gain, proposatzen dituzten neurri zuzentzaileek ingurumenaren gaineko eragina ez dutela konponduko salatu du Jaizkibel Bizirik-ek, eraldatu berri duten Ingurumen Txostenean “hasierako planteamenduei eusten zaielako”.

admin

KPIaren arabera igoko dira tasak eta zergak datorren urtean Oiartzunen

2012ko ordenantza fiskalak behin-behinean onartu berri ditu Oiartzungo Udalak. Tasa eta zerga horien helburua udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hein batean finantzatzea da, “herritarren bizi-kalitate ona bermatzeko asmoz”. Aurten igoera orokorra %3koa izango da, KPIa bezala. Ordenantza fiskalak behin betiko onartu aurretik, proposamena jendaurrean dago orain. Udaletik krisi egoera orokorra dela gogorarazi dute: “Krisi ekonomiko larria pairatzen ari gara azken urteetan, eta itxura guztien arabera, oraindik denbora batean egoera ekonomikoak txarra izaten jarraituko du. Egora hau aintzat hartuta, herritarrei ahalik eta gutxien eragingo dien planteamenduak egin ditu udalak”. Funts Foralaren murrizketak Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak urte hasieran esandakoa baino diru gutxiago emango die udalei. EAJk gidatutako aurreko legegintzaldiko Aldundiak azken urteetan izan duen jarrera eskasa begibistan gelditu da beste urte batez, udalaren iritziz: “Funts Foraletik udalok jasotzen dugun diru kopurua urtero-urtero murriztu dute, hasieran kopuru bat emango zutela esan eta urte bukaeran dirua itzultzeko eskatuz”. Kontuan hartzekoa da, udaletik gogorarazi dutenez, Funts Forala dela udalen diru-iturri nagusia eta murrizketak zuzenean eragiten diela udalen funtzionamenduari. Oiartzungo Udalak argi du kostu horiek ezin direla herritarren patriketatik dirua aterata berdindu: “Oiartzungo Udalaren zerga politikaren helburua herritarrei ahalik eta gutxien eragitea da —beraiek baitira krisi ekonomikoa gehien pairatzen ari direnak—”. Ordaintzeko erraztasunak [...]

admin

Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek

Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek. Baliabideak optimizatu eta bezero berriak erakartzeko garaia dela uste du sindikatu abertzaleak. “Irmotasunez” defendatzen du LABek badia barruko portuaren etorkizuna, eta zentzu horretan, “badiaren eraberritzearekin batera portuko jarduerak berriz ere antolatuko” direla, eta “gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak inguruko udalekin adostuko” direla espero du sindikatuak. Hala eman zuen LABek aditzera atzo, Portu Agintaritzan egin zuten Administrazio Kontseiluaren aurretik eman zuen prentsaurrekoan. LABeko kideek esan zutenez, “portuko eragile guztiek baliabideak optimizatu” beharko lituzkete, bezero eta trafiko berriak erakartzeko, eta “portuaren eta portuko langileen etorkizuna bermatzeko”. “Kutsaduraren aurkako praktika onen eskuliburua” egin behar dela uste du LABek, eta “Portu Agintaritzak beste portuekiko merkatu kuota erakartzeko merkataritza estrategia zehatza” landu behar duela uste du. Finantzazioa ezbaian LABen ustez, “krisi egoeran inork ez ditu jarriko Jaizkibel txikitzeko beharrezkoak diren 800 milioiak”. Hori jakinik, Portu Agintaritzari portua “hiltzen” uztea leporatzen dio. “Azken ekitaldietan inolako justifikaziorik ez duen proiektuaren propaganda egiten  Portu Agintaritzak diru publiko asko” gastatuko duela salatu du LABek, “portuak aurrekaririk gabeko lan eta antolaketa krisia” bizi duen bitartean. Gauzak horrela, azpiegitura «langile gutxirekin eta gutxi ordaindutakoekin eraginkortasunez eta lehiakortasunez kudeatzea ezinezkoa» dela gogorarazi dio LABek Agintaritzako buru Lucio Hernandori, eta “Pasaiako portuaren [...]

admin

Moldatutako Ingurumen Txostena onartu du Portuko Administrazio Kontseiluak

Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan. Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto eskubiderik izan. Administrazio Kontseilua hasi aurretik, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando prentsaren aurrera irten zen, Portuko zuzendari Gregorio Irigoien eta proiektuetako buru Cesar Salvadorrekin batera. Eraldatutako Ingurumen Txostenaren gaineko azalpenak eman zituzten, aztertu dituzten balizko alternatiben gaineko datu esanguratsuak nabarmenduz. Atzo onartu zuten Ingurumen Txostena, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren alegazioa jaso zuenaren eraldaketa da. Kanpo kaia «jasangaitza» zela, eta “ingurumenaren gaineko kalteak itzulezinak” izango liratekeela esan zuen orduan Madrilgo Ingurumen Ministerioak. Akatsak zuzenduz Atzo azaldu zutenez, moldatutako txostenean, orduan egin ziren akatsak zuzentzen ahalegindu dira, ingurumenaren gaineko eragina txikitze aldera, neurri zuzentzaileak proposatuz. Txostena onartuta jendeaurrean jarriko dute orain, 45 egunez, alegazioetarako. Ondoren, Frantziako Estatuari jakinarazpena helaraziko diote, eta Ingurumen Memoria osatzeari ekingo diote, Espainiako Ingurumen Ministerioarekin elkarlanean. Memoria osatuta, Espainiako Sustapen Ministerioari hori helarazi, eta horrek hartu behar du azken erabakia, Portuaren Plan Zuzentzaileari argi berdea emanez, edo atea itxiz. Lucio Hernandok atzo esan [...]

admin

Ikuskizun bikoitza prestatu dute astelehenerako Biriatun

Sanmartinen barruan ikuskizun bikoitza antolatu dute astelehenerako, Xoldo ezker paretan. Aintzinat tailerrak Emazteen biltzarra aurkeztuko du aurrena, eta ondoren Senpereko Zirikolatz dantzari taldeak dantza tradizionalen ikuskizuna taularatuko du. Ek...

admin

Piraguismoko Munduko Txapelketan, Ion Carballo bederatzigarren

Pasaia Kayak taldeko  piraguista aurten hasi da Gazte Mailan, eta oso emaitza onak pilatzen ari da. Ion Carballo piraguista gazteak bederatzigarren postua lortu berri du Munduko Txapelketan. Lehengo urriaren bukaeran jokatu zuen, Singapurren. K1 Junio...

admin

Arraunlariak omenduko dituzte etzi, afarian

Arraunaren festa antolatu du San Juanek etzirako. Urtero legez, arraunlariak omentzeko afaria antolatu dute, banderen bedeinkapenarekin bat eginez. Pasaia-Lezo Lizeoko jangelan izango da afaria, eta han egingo dituzte baita ere arraunlarien omenaldiari...

admin

Tolaretxipi: “Handia da Tolosan abestu eta saria lortzea”

Landarbaso Abesbatzak lan bikaina egin du Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan: hirugarren saria lortu du polifonia modalitatean, laugarren egin du folklore modalitatean, eta horrez gain, %85tik gorako puntuazioa lortu du sailkapen nagusian. Iñaki Tolaretxipi abesbatzako zuzendaria pozik azaldu da: “Handia da euskal talde batek hemen abestea, eta gainera, saria lortzea”. Errenteria-Oreretako abesbatzak munduko abesbatza onenekin lehiatu da, eta gainera, bera izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra. Urriaren 30ean eta 31n izan zituen emanaldiak, eta polifonia eta folklore modalitateetan aritu ziren. Tolaretxipik azaldu duenez, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa Grand Prix lehiaketa da, eta horrek izen ona ematen dio. Baina are gehiago aurten:  “Abesten dutenek horrela abesten badute, oraindik eta ospe handiagoa izango du”. Izan ere, 43. ekitaldiko maila altua izan da. Parte hartu duten hemeretzi taldeetatik bederatzik lehen sariko puntuazioa lortu dute, “maila historikoa”, Landarbaso Abesbatzako zuzendariaren arabera. Horietako bat izan da Landarbaso. Lehiatzeko asmoarekin joan ziren, eta helburuak beteta itzuli dira herrira. Azken bost urteetan parte hartu duten nazioarteko lehiaketa guztietan sariren bat lortu dute, lehenbizikoa, bigarrena edo hirugarrena, “eta hemen zergatik ez zuen hala izan behar?”, adierazi du Tolaretxipik. Hala ere, garrantzitsuena taldeak bere maila ematea zela gaineratu du, “eta inoiz baino maila handiagoa eman du”. Programari dagokionez, polifoniakoa “nahiko [...]

admin

Hiru punturen bila Hondarribia, Irunen

Behobiako taldea izango du etzi Ohorezko Erregional Mailako Hondarribiko futbol taldeak aurrez aurre. Irunen jokatuko dute bederatzigarren jardunaldiko partida, eta iragan asteko garaipenak indarra eman die berdeei biharko partidan ere hiru puntuak bor...

admin

Alpinismoaren funtsa

‘Broad Peak-eko zeharkaldi handia’ aurkeztuko du bihar Victor Vallejok Donibanen Iazko mendi espedizio ikusgarrienetakoaren gaineko guztiak ezagutu nahi duenak, bihar du aukera paregabea. Itsas Mendik antolatuta, bihar Jaun Vallejo izango da Donibaneko Victor Hugo etxean, iaz Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategirekin batera burututako espedizioa aurkezten. Broad Peak-eko zeharkaldia handia ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Juan Vallejok Victor Hugo etxean, hango hiru tontorretara igo bitartean hartutako irudi ikusgarrienak iruzkindu bitartean. Aspaldiko ametsa Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok iaz lortutako balentria ez da txantxetakoa. Maila handiko alpinista askoren erronka izan da urtetan hiru gailur handiak jarraian igotzea, eta erronka eskuratzen lehena talde polako bat izan zen, 1984. urtean. Erronka bera errepikatu nahi izan zuten iaz Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok, eta baita lortu ere, berez zaila den helburua are konplexuagoa bihurtuz. Izan ere, bide berria zabaldu zuten hiru mendizaleek Broad Peak-en. Broad Peak mendia 8.047 metro ditu, eta K2 ospetsuaren ondoan dago. Maila handieneko alpinistak erakartzen dituen herensuge itxurako hiru gailur independiente dituen mendiak. 8.000 milatan adituak Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok espedizio handi askotan parte hartu dute eta hiruren artean 8.000 metroko 30 mendi baino gehiago igoak dituzte. Basque Team proiektuan batu eta talde ezin lehiakorragoa eratu dute. Ikus-entzunezkoa Broad Peak Zer. Broad Peak-eko zeharkaldi handia [...]

admin
Gehiago