'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Mantentze lanak egiteko hiriko bi igerileku publikoek irailean txandaka itxiko dutela jakinarazi du Irungo Kirol Patronatoak. Horrela, Azken Portuko igerilekua hilaren 15a arte itxiko dute, eta Artalekukoa 16tik 30era. Hilaren 20an, gainera, Artaleku kiroldegi osoa itxiko dute, legionella prebenitzeko lanak direla eta. Igerileku bakoitzeko erabiltzaileak beste kiroldegikoa erabili ahalko du, berea itxita dagoen bitartean, ohiko txartela erabilita.

Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Irungo XVI. Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketa abenduaren 26tik 29ra egingo da, eta dagoeneko ezagutzera eman dituzte bertan parte hartzeko oinarriak. Antolatzaileen arabera, “nazioarteko errealizadore gazteen film labur hautatuak” ekartzen saiatuko dira aurten. Aurten ere Sail Ofizialak bi maila izango ditu, bideo eta zinema formatoetan eginiko lanak bereiziz. Zinema ataleko lanik hoberenarentzat 2.000 euroko diru saria eta estatuatxoa dago, eta bideo atalekoarentzat 1.200 eurokoa eta irudia. 2011n ere Labur+ eta Bidasoko eskualdea atalak antolatuko dituzte, hurrenez hurren, Sail Ofizialean ez dauden baina ikusleentzat interesgarri izan diren eta errealizadore lokalen lanak saritzeko. Eskualdeko film labur onenak 250 euro eta estatuatxoa jasoko du, eta Labur+ ataleko irabazleak estatuatxoa bakarrik. Beste bi sari banatuko dituzte: Euskal zuzendari onenari saria (500 euro eta irudia) eta Ikusleen saria film labur onenari (350 euro eta irudia). Oinarriak webgunean Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko errealizadoreek har dezakete parte, edozein dela beren jatorria. Interesdunek hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Informazio gehiago behar duenak Gazteria arlora dei dezake (943 50 54 07). Irungo Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketako oinarriak Oinarriak bere osotasunean udal webgunean irakurri daitezke, eta i

Irun Hiria Musika Bandak hiriko Junkaleko Ama hiriko patroiaren omeneko kontzertua emango du, irailaren 7an, asteazkenarekin, Junkal plazatxoan. Kontzertua 19:45ean hasiko da, eta sarrera libre izanen da.

Larunbatean, Larra-Larrau bizikleta proba jokatu zuten Izaban (Nafarroa), laino artean. Emakumeen artean, Izaskun Zubizarreta gailendu zen 143 kilometroko proban. Gizonetan, Ivan Santurde kantabriarrak lortu zuen garaipena. Probaren hemezortzigarren al...

Juan D. Ramos ‘Pelukas’. Osteguna, irailak 1, Kontxako Banderako sailkapen proba. Kolore guztietako kamisetak kaian: arrosak (Donibane) moreak (San Pedro), gorriak (Zumaia) eta beste halako hamaika. Herriko jende ugari Aquarium inguruan, eta gehienak Errenteria-Oreretako traineruarenak ez diren koloreekin jantziak. Egia da normalean irabazleen alde egin ohi dugula, talde garaileak ditugu gustuko eta beraiekin identifikatzen gara: futbolean (Athletic edo Bartzelona), saskibaloian(Tau), eskubaloian(orain gutxi arte Bidasoa eta Portland). Baina herriko taldeei dagokienean, are nabarmenagoa izaten da alde hori maila baxuenetan badaude. Norberak nahi duen taldearen jarraitzale izateko eskubide osoa du, noski, baina babesak, txikia izanik ere morala ematen dio taldeari, batetik, eta kirolaria asetzen du, bestetik. Imajina ezazue une batez Hibaika Kontxako ohorezko txandan dagoela; ziur naiz herri osoa gure Madalenen koloreekin izango zela Kontxan. Touring edo Beti Ona 2. mailan balira, nola legoke futbol zelaia? Eta Ereintza Asobal jokatzen ariko balitz, nola geldituko litzateke kiroldegia? Babes ditzagun gure herriko taldeak, orain behar baitute gure laguntza eta ez txapeldun bihurtzen direnean. Hamaika talde eta kirol ditugu herrian, eta ziur horietakoren batekin identifikatzen garela . Guztion babesarekin ziur naiz egunen batean Hibaika Kontxan ikusiko dugula, futbola Oreretak merezi duen mailan, Oarsoaldea Igeriketa taldeko igerilariren bat munduko txapeldun bihurtuta edo Paco Bueno taldeko boxealariren [...]

Galtzatako Zalakain senideek hirugarren saria irabazi zuten atzo Legazpiko Artzain Egunean, etxean egiten duten gaztarekin. Olaberria gaztandegiak egindako Aizpea markako gaztak irabazi zuen lehenengo saria, eta Jesus Mari Ansolaren Mausitxa gaztandegi...

Garaipen garrantzitsua Txostekoentzat Enrike Abril lehiaketan. Alde batetik, finalaurrekotan sartzeko arerio zuzenak izaten baitira billabonarrak, eta bestetik euren kantxa motz eta azkarrean jokatzea zail egiten zaielako herrikoei, neurri zabalagoetar...


Irungo Eraiki Dantza Taldeak 2011-2012 ikasturterako izen emate epea ireki du, euskal dantzak ikasi nahi duten 5 urtetik gorako mutiko eta neskatoentzat. Ikasturtea hilaren 16an hasiko da. Informazio gehiago lortzeko interesa dutenek 685705383 telefonora dei dezakete edo e-posta mezu bat bidali. Eraikiko harremanetarako pertsona Oscar Lucas da.

Hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Albaola elkartearekin biltzera. Atzo iritsi ziren eta igandera bitartean izango dira bertan Bretainiako Defi du Traict elkarteko lagunak. Itsas kultur erakunde bretoia da Defi du Traict, Albaola elkartearekin harreman luzea duena. Elkarteak gazteekin aurrera daraman Motiv’action programaren barruan kokatzen da oraingo bisita eta hamabi ikasle, bi irakasle eta elkarteko zuzendaritza kideak etorri dira Pasaiara, hango ikasle-irakasleek Euskal Herriko ontzigintza teknikak ezagutu ditzaten. Ontzigintza eskola Itsas teknologiaren trukaketa ere egingo dute bi elkarteetako kideek. Izan ere, Bretainako Mesker herrian dagoen Skol Ar Mor ontzigintza tradizionalaren eskolaren antzekoa laster martxan jarriko du Albaolak Pasaian. Udalak gaur arratsaldean hartuko du bretoi delegazioa, eta Mesker herriko alkateak Pasaiara bidalitako oroigarria emateko baliatuko du aukera bretoi espedizioak.

Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute. Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek. Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.

Desafioa bota eta hartu. Eneko Sein (Donibane, 1992) sanjuandarrak, Braulio eta Txufas astoak eramango ditu etzi Hernialdera, baina ez ohiko jardunetara. Hango plazan Anoetako Joakin Garmendiaren idi parea izango dute zain. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin. Horixe apustua. Herrestan 450 kiloko harria eraman beharko dute Seinen astoek, eta 750 kiloko harria Garmendiaren idiek. Jokoan 1.500 euro. Euskal astoak hazi eta zaintzen dituelako Euskal Herriko hamaika bazterretan da ezaguna Eneko Sein sanjuandarra. Hara eta hona ibiltzen da, jairik jai, bere astoekin; lasterketak direla, erakustaldiak direla, azokak, jaiak … Baina oraingoan egiteko berria izango dute Seinen astoek. Desafioa. Orain baino lehen izan du apusturako tentazioa, baina sekula gauzatu ez. “Lezon egitekotan izan ginen. Gizon proba orain Hernialdera eramango ditudan asto pare honen kontra, baina azkenean bertan behara geratu zen”, gogoratu du Seinek. Sanmartinetan Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez, mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta hangoek hartu eta data jarri zuten. “Larunbatean Hernialden zerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria dago”, zehaztu du Seinek. Izan ere, bihar da San Martin eguna eta desafioa ere sanmartinetan antolatutakoen barruan kokatu dute. 22:00etan jarri dute hasiera ordua. Sarrera libre da, doan [...]

Etzi, eskualdeko Eskolarren Igeriketa Jardunaldia izango da Elorsoro kiroldegian 09:00etatik 13:00etara, eta ondorioz, igerilekuen erabileran aldaketak izango dira. Igerileku handian, kale bakarra egongo da libre kiroldegiko erabiltzaileentzako eta ige...

URTZI URKIZU / BERRIA XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko. Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar. Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila [...]

Nazioarteko Bela Federazioaren arabera Iker Martinez Lizardui hondarribiarra eta Xabi Fernandez ibarrarra dira munduko regatista onenak. Herenegun gauean egin zuten Puerto Ricon ISAF Rolex World Sailor of the Year Awards 2011 sarien banaketa ekitaldia, eta bi itsas gizonek itsasoan jaso zuten albistea. World Sailor of the Year sariak urtero ematen dituzte eta, kasu honetan, 2010eko irailaren 1etik eta 2011ko abuztuaren 31 arte gehien nabarmendu diren nabigatzaileak saritu dituzte. Nazioarteko Federazioak gipuzkoarren aldakortasuna nabarmendu du, hainbat mailetan lehiatu baitziren, baita emaitza onak lortu ere. Batetik, Imoca ontzietan, bigarren geratu ziren Barcelona World Race geldialdirik gabeko munduko itzulian; bestetik, urtebetez ontzi arinetan sartu gabe ibili eta gero, 49er Mailako ontzientzako Weymouth-Portland estropadan bigarren postua lortu zuten; eta azkenik, Volvo Open 70 ontzietan munduko itzuliaren prestaketa lanetan jardun ziren. Munduko itzulian sartuta Bi nabigatzaile gipuzkoarrek itsasoan jaso zuten berria. Volvo Ocean Race munduko itzulian parte hartzen ari dira, Telefonica Team ontzian. Lehen etapa egiten ari dira egunotan, Alacant (Herrialde Katalanak) eta Lurmutur Hiriaren (Hegoafrika) artean, eta lider dira, gainera. «Oso pozik gaude, baina pixka bat nekatuta ere. Mediterraneotik ateratzeko egunak gogorrak izaten ari dira», esan zuen Martinez Lizarduik. Bozkak eman dizkietenei eskerrak eman zizkien hondarribiarrak Telefonica Team taldearen webgunearen bitartez. Volvo Ocean Race [...]

Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak. Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoilariak. Musikariek zita egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak. Musikalean eta banda Hilaren 17an, Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean. Eguerdian izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.

Josebe Iragorrik postu berezia jarri zuen larunbatean azokan: birziklatutako baserritar jantziekin osatutakoa. Batzuk, etxeko jantzietatik sortutakoa ziren. Besteak, etxeko trajeak, baina osagarri berriekin. Jantzi guztiz berriak ere egiten ditu, eta baita enkarguak jaso ere. Pozik dago Iragorri jendeak emandako erantzunarekin.

Ohi baino astebete lehenago egingo dute aurten AMA Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloa: hilaren 12tik 20ra. Gaur aurkeztu dute 29. en ekitaldia Mari Carmen Garmendia AMAko presidenteak, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Jose Manuel Tife AMAko zuzendariak. Horrez gain, aurtengo beste berritasunak kantu herrikoiak eta hogeigarren urteurrena dela eta, Landarbasori egingo dioten omenaldia izango dira. Hona hemen programazio osoa: Hilaren 12a, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Txistulariekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik. Hilaren 13a, igandea. Muxikoak, 12:00etan, Herriko plazan. Hilaren 15a, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 16a, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 18a, ostirala. Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 19a, larunbata. Landarbaso Abesbatzaren 20. urteurrenaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 20a, igandea. Errenteriako udal txistulari taldearen diana, 10:00etan, Erdialdetik Amulleta Danborraren Kofradian bukatzeko; 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa udaletxeko arkupeetan; 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.