Stade eskubaloi taldeko Senior Mailako taldeek lidergoan jarraitzen dute

Departamenduko Ligako zazpigarren jardunaldiaren ondoren, sailkapeneko lehen postuan daude Hendaiako Stade eskubaloi taldeko Senior Mailako gizon eta emazteak. Mutilek AS Madiranen kontra irabazi zuten, eta neskek Urruñan galdu. Stadeko mutilek kanpoa...

Departamenduko Ligako zazpigarren jardunaldiaren ondoren, sailkapeneko lehen postuan daude Hendaiako Stade eskubaloi taldeko Senior Mailako gizon eta emazteak. Mutilek AS Madiranen kontra irabazi zuten, eta neskek Urruñan galdu. Stadeko mutilek kanpoan lortu zuten garaipena. Erraz nagusitu ziren handaiarrak (25-38), eta beste astebetez sailkapeneko lehen postuan jarraituko dute, partida guztiak irabazi dituen talde bakarra izanik. Heldu den igandean Miarritzen jokatuko dute.

Emazteek, galdu
Emazteen taldeak, porrota jaso zuen Urruñan jokatutako eskualdeko derbian (20-16). Hala ere, lidergoan jarraitzen du Stadek, bost garaipen, eta berdinketa eta porrot banarekin. Urruñarrak taldea bigarren postuan jarri da, baina Urruñako taldeak partida bat gutxiago jokatu du. Igandean Lagunak-ek bisitatuko du Hendaiako taldea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.