Javier Mitxelena da Alarde Tradizionaleko komandante berria

Joan zen ostegunean Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordea bildu zen eta Iñaki Arruabarrena Jeneralak Komandante berriaren eta bere laguntzaileen izen abizenak eman zien bertan bildutako kapitain eta unitate buruzagiei. Javier Mitxelena izango da aurrerantzean Komandantea; Anakako konpainian desfilatu du beti, eta bertan kaboa eta alferiza izan da. Bere laguntzaileak honako hauek izango dira: Montxo Amantegi buruzagi nagusien laguntzailea, Asier Etxepare infanteriakoa, Iñaki Camara zalditeriakoa, Juan Ignacio Serrano artilleriakoa, eta Eneko Navarro aginduen turutaria edo kornetina. Arruabarrena uztailan aukeratu zuten Uztailaren 28an Agintarien Batzordeak eginiko bileran Iñaki Arruabarrena hautatu zuten Irungo Alarde Tradizionaleko Jeneral izateko, Satur Ibargoienen ordez. Arrabarrena Anaka konpainian desfilatu du 18 urte zituenetik; 1992tik 2002ra alferez izan zen, eta 2003tik 2010era kapitain bezela aritu da. 2008tik 2010era, gainera, Agintarien Batzordeko idazkaria izan da Iñaki Arruabarrena.  

Javier Mitxelena

Javier Mitxelena da komandante berria

Joan zen ostegunean Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordea bildu zen eta Iñaki Arruabarrena Jeneralak Komandante berriaren eta bere laguntzaileen izen abizenak eman zien bertan bildutako kapitain eta unitate buruzagiei. Javier Mitxelena izango da aurrerantzean Komandantea; Anakako konpainian desfilatu du beti, eta bertan kaboa eta alferiza izan da.

Bere laguntzaileak honako hauek izango dira: Montxo Amantegi buruzagi nagusien laguntzailea, Asier Etxepare infanteriakoa, Iñaki Camara zalditeriakoa, Juan Ignacio Serrano artilleriakoa, eta Eneko Navarro aginduen turutaria edo kornetina.

Iñaki Arruabarrena

Iñaki Arruabarrena Jenerala

Arruabarrena uztailan aukeratu zuten
Uztailaren 28an Agintarien Batzordeak eginiko bileran Iñaki Arruabarrena hautatu zuten Irungo Alarde Tradizionaleko Jeneral izateko, Satur Ibargoienen ordez. Arrabarrena Anaka konpainian desfilatu du 18 urte zituenetik; 1992tik 2002ra alferez izan zen, eta 2003tik 2010era kapitain bezela aritu da. 2008tik 2010era, gainera, Agintarien Batzordeko idazkaria izan da Iñaki Arruabarrena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.