Haitiren aldeko antzerki emanaldia eta erakusketa ostegunean

Secours Populaire laguntza elkartearen Hendaiako taldeak Haitiren aldeko nazioarteko ekintza burutuko du ostegunean Varietes aretoan, 20:30etik hasita. Antzerki emanaldi bat prestatu dute, eta, bitartean, erakusketa bat ikusi ahalko da. Haitiko lurrika...

Secours Populaire laguntza elkartearen Hendaiako taldeak Haitiren aldeko nazioarteko ekintza burutuko du ostegunean Varietes aretoan, 20:30etik hasita. Antzerki emanaldi bat prestatu dute, eta, bitartean, erakusketa bat ikusi ahalko da. Haitiko lurrikarak kaltetuentzako diru bilketa ere eginen dute, eta horretarako hainbat materiale jarriko dituzte salgai.

Secours Populaire irabazirik gabeko erakundea da, Jateko ez dutenentzako janaria biltzen egiten du lan, besteak beste, Gurutze Gorriarekin eta Intzurako Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean. Hendaiako Champion saltokiarekin hitzarmena dute, data jakin batzuetan janari bilketak antolatzeko.

Secours Populaireko Hendaiako taldeak Aizpurdi karrikako 1. zenbakian egoitza du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.