Albisteak

La Herrera Herrira: “Ez da eztabaidatzeko unea”

Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaid...

admin

Inauteriak prestatzen hasiko da Telleri IGE

Oraindik denbora asko falta da Inauterietarako, baina dagoeneko Telleri IGE ari da pixkanaka prestatzen. Etzi arratsaldean, bilera egingo dute ikastatxeko aniztasun gelan. Entsegurako orduak ere zehaztu dituzte: larunbatetan, 18:30etik 20:00etara izang...

admin

Zintzilik irratiko proiektuan parte hartzeko deialdia egin dute

Taldea handitzeko kide berrien bila dabil Zintzilik irrati librea: “Jendartea modu aske, osasuntsu eta maitekor batean eraldatu” nahi duten guztiei jakinarazi diete tokia daukatela proiektu horretan. Horregatik, bihar, 19:30etik aurrera egi...

admin

Jaizkibelgo itsasertzetik ibilaldia antolatu du Itsas Mendik iganderako

Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia. Irteera 08:00etan  da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu  behar ezta izena eman beharrik.

admin

Ana Meaberen ipuinak udal liburutegietan

Datoren astean ipuin kontaketa saioak izango dira Pasaiako liburutegietan. Ana Meabe kontalariak Bazan Kalabazan izeneko emanaldia eskainiko du, ipuin kontalaritza eta antzerkia uztartzen dituen 40 minutuko ikuskizunean. Emanaldia  5 eta 8 urte bitart...

admin

Oraindik EATan izena emateko aukera daukate zortzi urtetik gorakoek

Pasa den irailaren 27an hasi zuen Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT) 2011-2012 denboraldia. Aurretik, irailaren 23an egin zuten aurkezpena. Hala ere, oraindik badago aukera taldea handitzeko. Beraz, EATi batzeko asmoa duten 8 urtetik gorako edozein h...

admin

Vigilantes taldeak joko du bihar Mogambon

Rock and rollaren maitaleek zita dute bihar Mogambon. Europatik biran dabilen Puerto Ricoko Vigilantes taldeak joko du Azkuene kaleko artetoan, 20:30etik aurrera. Kontzerturako sarrerak 8 euro balio du eta aurrez eros daiteke ondorengo webgunean: www.redribbonmusic.com.

admin

Kaiko Herreran aurki bukatuko dituzte eraiste lanak

Kaiko Herreran, iparraldeko eremuan, bukatzear dira eraiste lanak. Hala iragarri du Jaizkibiak. Zehaztu dutenez, hilaren bukaerarako bukatuko dute pabilioi zaharrak botatzen, eta ondoren, aparkalekua eta jolas parkea eraikitzeari ekingo diote. Aparkalekurako eta jolas parkerako proiektuak bukatuta daudela esan dute. Eraikiko duten  aparkalekuak 176 plaza izango ditu, eta jolas parkeak 1.500 metro koadro. Euskadi Etorbidea, Gomistegiko biribilgunea eta Ziriza arteko eremuan eraikiko dituzte biak. Udal zerbitzuak, Donibanera Hilaren 14ra bitartean, hondakinak jasotzen ariko dira, eta hilaren 17ko astean orain arte udalak erabiltzen zuen pabilioi botatzeari ekingo diote. Bertan zeuden zerbitzuak Nabalaldean kokatu ditu udalak, Donibanen. Azken pabilioi hau botata, lau eraikin baino ez dira geratuko Kaiko Herreraren iparraldeko eremuan: Ziriza, Postetxea, Azoka eta Alkateordetza. Horiez gain Portu Agintaritzaren hiru pabilioi mantenduko dituzte.

admin

Kontserbatorioko ikasleek entzunaldi bikoitza egingo dute ostiralean

Ostiralean bi entzunaldi antolatu dituzte Udal Kontserbatorioan, auditorioan biak. 17:30ean ertain mailako 1. mailako ikasleak arituko dira, eta 19:00etan 2. mailakoak. Borja Rubiños irakaslea arituko da piano laguntzaile bezala.

admin

Etxebizitzaz ariko dira gaurko udalbatzarrean

EBk hutsik dauden etxebizitzen gaineko mozioa aurkeztu du; EAJk babes ofizialeko etxebizitzen gainekoa. Hiru mozio eztabaidatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan egingo duten udalbatzarrean. Hiru mozioetatik bi etxebizitza...

admin

Salamancari irabazi eta bigarren postuari eutsi dio Real Unionek

Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren kontra (3-1), herenegun arratsaldean Gal estadioan jokatutako Bigarren B Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia, izan ere, atsedenaldira 1-1eko em...

admin

Errenteriarrak nagusi Euskadiko Doinu Zahar eta Aurresku txapelketetan

Mutiletan Aitor Arrietak dantzatu du hoberen; Doinu Zahar txapelketa Nagore Indakoetxeak irabazi du. Tomas Muruaren bi garaikurrek Oreretan emango dute urtebete. Aitor Arrietak irabazi zuen herenegun XXXI. Aurresku Txapelketa, eta Nagore Indakoetxeak V. Doinu Zahar Txapelketa. Bi dantzariak errenteriarrak izanik, beren jaioterrira eraman dute Muruak sortutako arrantzalea, datorren urteko txapelketa bitarte. Atarrabiako Iker Larunbe bigarrena izan zen Aurresku Txapelketan, eta azken bi urteetako txapelduna izanda, oso gutxigatik ez zuen eraman garaikurra bere jaioterrira behin betiko. Arrieta eta Larunberen arteko lehia estua izan zen oso. Tarte handiagoarekin, hirugarren postuan, Elgoibarko Aitor Asenjo sailkatu zen. Berritasuna, nesken esku V. Doinu Zahar Txapelketa zen herenegun Donibaneko kiroldegian neskek jokatu zutena, baina Pasaian jokatu den lehendabizikoa izan zen. Nesken eskutik etorri zen, beraz, aurtengo berritasun nagusia. Nagore Indakoetxea izan zen dantzan trebeena, bigarrena Izar Etxeberria oiartzuarra izan zen, eta hirugarrena, Idoia Besada antxotarra. Ereintzako harrobitik Aurtengo bi Euskadiko txapeldunak, Errenteria-Oreretako Ereintza Dantza Taldean hazitakoak dira. Nagore Indakoetxea, Ereintzako dantzaria izateaz gain, Kukai Dantza Konpainiarekin Hostoak ikuskizunean parte hartzen ari da. Hnuy Illa eta Tttakun Ttan Ttakun ikuskizunetan ere aritu da. Aitor Arrieta, berriz, Madrilen ari da dantza klasikoko ikasketak egiten. Ereintzako dantzari ohia, Kukaik dantzari gazteentzako antolatutako formazio ikastaroan ikasle izan da bi urtez. [...]

admin

Herritarrak elkartearen besta iraganen da ostiralean

Herritarrak elkarteak besta eginen du heldu den ostiralean, abenduaren 2arekin, Pausun. Arratsaldean 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko ordezkari batek Konkistaren 500. urteurrena goiburuko hitzaldia emanen du, Posta gelan. Seiak eta erdietan hasiko da solasaldia. Eta gauean afaria izanen da Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Imuntzok eta Belokik animatuko dute afalostea musikarekin. Antolatzaileek esan dute komeni dela aldez aurretik telefonoz erreserba egitea.

admin

Heldu den asteburuan egingo dute IrunBreak

VI. IrunBreak Break Txapelketarako sarrerak salgai jarri dituzte. Heldu den asteburuan egingo dute, Amaia KZn. Sarrerek 3,30 euro balio dute, eta honako lekuetan eros daitezke: Telekutxa eta Servikutxa zerbitzuetan; irun.org eta kutxa.net webguneetan; ...

admin

Bideo foruma egingo dute etzi Nabartenean ‘Te doy mis ojos’ filmarekin

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak bideo foruma antolatu du Nabartenean ostegunerako, abenduaren 1erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan. Te doy mis ojos filma ikusiko dute, eta ondoren solasald...

admin

‘Estu-pilulak’ antzerki foruma euskaraz, ostegunean

Estu-pilulak antzerki foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Hilaren 25an egin zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldia da, emakume eta gizonen arteko berdintasuna...

admin

Kantu-dantza ekitaldia Zabaltza plazan, igandean

Nafarroa izango dute gogoan heldu den igandeko Irunen Kantu-dantza ekimenera hurbiltzen direnek. Meakako Adixkideak dantza taldeak antolatutako ekintza da, denei irekia. Abestuko dituzten kantak: Agur jaunak, Nafarroako gorteen ereserikia, Navarra tiene cadenas, Baldorba, Herribehera, Nafarroa Arragoa, Orhiko txoria eta Azuri beltza. Dantzatuko dituzten dantzak: Lizarrako martxa, Mutxikoak, Tafallako jota, Baztango zortzikoa, Lizarrako Larrain dantza, etabar.  

admin

‘Nagore’ filma abenduaren 2an eta 16an Zinema Paradison

Helena Taberna zuzendari iruñearraren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 2an, Zinema Paradiso zine klubean. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.   Abenduaren 16an emango dute berriz Nagore filma.

admin

Irungo ikasleek Tolosako Txotxongilo Jaialdiko bi obra ikusiko dituzte

Aurten ere, XXXIX. Titirijai Txotxongilo Jaialdiko obra batzuk ikusi ahalko dira Irungo Amaia KZn, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren (TO.PIC) eta udalaren elkarlanari esker. Irungo Udala Jaialdiaren hasierako urteetatik izan da laguntzailea, ...

admin
Gehiago