Jaizkibelgo itsasertzetik ibilaldia antolatu du Itsas Mendik iganderako

Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia. Irteera 08:00etan  da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu  behar ezta izena eman beharrik.

Jaizkibel

Jaizkibel

Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia.

Irteera 08:00etan  da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu  behar ezta izena eman beharrik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.