Albisteak

Angel Mendizabal: “Odola ezin da sortu laborategietan, gizakiok eman behar dugu”

Angel Mendizabalek (oiartzun, 1953) 11 urte daramatza Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo ordezkaritzaren arduradun. Emaile kopuruak behera egin duela eta, arduratuta dago. Zenbat emaile daude Oiartzunen? Gaur egun, 260 inguru. Zenbat beharko lirateke? Badago kalkulu bat esaten duena 100 pertsonatik 3k izan beharko lukeela, gutxienez, emaile. Oiartzunen kasuan, ia 10.000 pertsona izanda, gutxienez 300 izan beharko ginateke emaile. Beraz, batzuk falta dira? Bai, falta dira batzuk. Eta garrantzitsua da odola ematea. Azken urteetako joera ikusita, behera egin du emaile kopuruak, ezta? Bai, behera egin du. Nik 2000. urtean hartu nuen Oiartzungo ordezkaritzaren ardura, eta ordutik sumatzen ari naiz beherakada. Hasieran asko kezkatu nintzen, niregatik ote zen ere pentsatu nuen. Ondoren, Oarsoaldeko delegaritzetako arduradunekin biltzen joan naiz, eta gauza bera gertatzen da beste herrietan ere. Arazoa bera da, eta denak gaude kezkatuta. Zure ustez, zergatik egin du bera emaile kopuruak? Nik uste borondate falta dela gakoa. Borondate falta dugu odola emateko ere, eta geurekoiagoak gara. Baina oso garrantzitsua da odola ematea… Jendea, berez, informatuta dago, baina badirudi ez garela ohartzen odola ematearen benetako garrantziaz. Kontzientziatuta egon gaitezke, baina beti da errazagoa ondokoak ematea eta ez nik. Aitzakiak jartzen ditugu. Baina ohartu behar dugu, odola ez dela inon sortzen, ezin da artifizialki sortu [...]

admin

Hilaren 20an zozkatuko dituzte Luzuriagako etxeak

Luzuriaga zenaren orubean etxebizitzak altxatzeko lanak martxan dira Antxon, eta Etxebidek dagoeneko iragarri du noiz eta non egingo duten lanen lehen fasean eraikiko dituzte etxebizitzen zozketa publikoa: hilaren 20ean, Kultur Etxean. Pasaiako hirigintza zinegotzi Lexuri Telletxeak zehaztu duenez, lanen lehen fasean babes ofizialeko 212 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 144 jabetza erregimenean zozkatuko dituzte eta 68 alokairuan. Etxeak eraikitzeko 25,3 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak. Jabetza erregimenean zozketatuko dituzten 144 horietatik etxebizitza bat Azkueneko familia bati ostatu emateko gorde du udalak. Beste sei etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 101.200 eta 142.600 euro artean balioko dute guztiek, B.E.Za gabe, eta trastaleku eta garajea izango dute. 82 hiru logeletakoak izango dira eta 62 bi logeletakoak. 51 eta 80 metro koadro arteko azalera izango dute. Alokairuzko 68 etxebizitzek, aldiz, 38 eta 86 metro koadro arteko azalera izango dute eta 43.300 eta 89.900 euro arteko prezioa. Hiru logeletako 11, bi logeletako 35 eta logela bakarreko 22 izango dira. Alokairuzkoen artean hiru etxebizitza urritasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutakoak izango dira. 830 aparkaleku Luzuriaga eremuko lanak, baina,  ez dira operazio honekin bukatzen. Hiru urte barru, bigarren fase batean, etxe eta aparkaleku gehiago eraikiko dituzte eta guztira, 285 etxebizitza eta 830 aparkaleku berri [...]

admin

Touringen emakumeen txapelketa jokatzen ari dira Fanderian

10:30etan hasita, Touringek antolatutako emakumeen txapelketa jokatzen ari dira Fanderiako futbol zelaian. Hiru talde ari dira aurrez aurre: Touring bera, Oiartzun eta Allerru. Orain Oiartzun eta Allerru ari dira lehian, aurretik Touring eta Oiartzun i...

admin

Lau pilota partida etzi, Madalensoro frontoian

Etzi, Gipuzkoako Txapelketako bost partida izango dira Madalensoron, 19:15etik aurrera: Oiarpe-Intza 2; Oiarpe 2-Zazpi Iturri; Oiarpe 1-Txapagain; Oiarpe-Aurrera Saiaz, eta Oiarpe Gazteleku.

admin

Garikoiz Mendizabalen eta Xabier Zabalaren kontzertua Donibanen

Itsas Mendi Txistu Taldeak antolatuta, Garikoitz Mendizabalen eta Xabier Zabalaren kontzertua izango da Donibaneko Victor Hugo etxean. Hilaren 28an izango da kontzertua, 20:00etan. Txistua jotzen du Garikoitz Mendizabalek, eta esku soinua, teklatua Xab...

admin

Palestinaren errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera, Mikelazulon

Palestinak bizi duen egoera politiko-soziala lehenengo eskutik ezagutzeko aukera izango da etzi Mikelazulo elkartean. Horretarako, hitzaldia antolatu dute Bilal A.A. Jadou gazte palestinarrarekin. Jadou, 1984. urtean Belengo Aida errefuxiatu eremuan ja...

admin

Transhumantziaren Ibilbidetik irteera igandean

Itsastarrak-ek eta Mendi Zaleak taldeek antolatuta, igandean Transhumantziaren Ibilbidetik mendi buelta egiteko aukera dago. Barrendiolako zingiratik abiatuko dira eta Arantzazuko Monasterioraino joango dira. Autobusa 07:00etan irtengo da Trintxerpeko azokatik.

admin

Gertuko itsasertza aztertzeko irteerak antolatu ditu Itsas Gelak

Uliako eta Jaizkibelgo itsasertza ezagutzera emateko helburuz Itsas Gela elkarteak doako  irteerak antolatu ditu. Interesdunek aldez eman behar dute izena, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta. Irteeretarako izena ematen dutenei mendiko botak eta ura eramateko eskatu diete. Ondoren,  irteeren egutegia: Hilak 15: Aztertuko den zonaldea: Uliako Murgita Kala. : Herri Ametsa ikastolaren ondoan. Ordua: 09:30ean. Azaroak 12: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo Turria, Biosnar eta inguruak. Biltzeko tokia: Guadalupeko aparkalekua. Ordua: 10:00etan. Azaroak 13: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo mendebaldeko itsasertza (errota, fraileen hondartza…) Biltzeko tokia: Higerreko Farolaren ondoko aparkalekua, kanpinaren ondoan. Ordua: 09:30ean. Azaroak 27: Aztertuko den gunea: Jaizkibelgo mendebaldeko itsasertza. Azabaratza. Biltzeko tokia: Tiro eremuaren aparkalekua. Ordua: 09:30ean.

admin

Arraunaz eta pilotaz, ‘Kirolez blai!’ saioan

Gaur, Kirolez blai! saioan, arraun denboraldia eta Lau T´erdiko Pilota Txapelketa aztertuko dituzte, 13:15ean, FM107an. Iñaki Mikeo, Juan Mari Etxabe eta Abel Barriola izango dira gonbidatuak. Mikeo San Migel Ligako arduraduna da; Etxabe, arraun entr...

admin

Lizeagak irabazi du Astigarragako Kizkia Sagardo Lehiaketa

Urtero, Kizkia elkarteak Sagardo Lehiaketa egiten du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurten hemeretzi parte hartzaile izan dira, tartean Oiartzungo sagardotegietako sagardoa. Oiartzuarrek, ordea, ez zuten finalerako txartelik lortu. Epaimahaiaren ...

admin

Kale ekintza Arraguan, mahai jolasekin

Biharko Kale ekintza Arraguako Aldegunan egingo dute, 16:30etik aurrera. Mahai jolasetan jolastuko dira haurrak. Norberak bere mahai jolasa eraman dezake.

admin

Urdaburura martxa antolatu du Egin Dezagun Bideak

1986tik dago espetxean Jokin Urain oreretarra. 26 urte beteko ditu kartzelan datorren hilean. Egin Dezagun Bidea ekimenak hori salatzeko Urdaburura mendi martxa antolatu du etzirako. Bizi osorako zigorrik ez, Kixkur etxera lelopean irtengo dira, 08:00e...

admin

Finala izango dute jokoan EPLE 2ko pilotariek

Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukera dauka gaur EPLE 2k. Horretarako, baina, Intxurre 1 garaitu beharko du. Lehia 19:00etan izango da Alegiako pilotalekuan. EPLEtik adierazi dutenez, euren pilotariek partida ona jokatzea...

admin

24an kantari ateratzeko entsegua, bihar, Karrikan

Hilaren 24an, Gabon bezperako goizean, auzoan zehar kantari ateratzeko lehen entsegua egingo dute bihar Karrikan. 18:30ean izango da, Artaso elkartean. Auzotarrei entsegura agertzeko deia egin diete.

admin

2012an “gutxiagorekin hobeto kudeatzeko erronka” du Gobernu Taldeak

“Gutxiagorekin hobeto kudeatzeko erronkari aurre egin” nahi dioten aurrekontuak aurkeztu zituen atzo Gobernu Taldeak 2012 urteari begira. Zerbitzuen kalitatea mantentzearen aldeko apustua egitearekin batera, inbertsioen zati handi bat udalerriaren bizitza kalitatea hobetze aldera bideratu dutela adierazi du Gobernu Taldeak: “Horretarako, jarduera ekonomikoa eta herri partaidetza sustatzea da oinarria”. Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasuneko zinegotziak eta Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ezkerrako ordezkariak, datozen lau urteak “obra handien garaia baino, ideien legegintzaldia izatea” dutela helburu zehaztu zuten atzo goizean 2012 udal aurrekontuak aurkezteko egin zuten agerraldian. “Krisi sakonak” aurrekontuetan eragin handia izan duela zehaztu zuen Mendozak, eta hori horrela, gastuak murrizteko “ariketa gogorra” egin behar izan dutela azaldu. Hala ere, hasieratik jarritako “marra gorria” errespetatu eta Gizarte Zerbitzuetako gastua bere horretan mantenduko dutela zehaztu zuen. 45.264.000 euro guztira Aurrekontuarekin batera, 2012 eta 2015 urte arteko Ekonomia eta Finantza Plana aurkeztu ditu Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerrak osatzen duten Gobernu Taldeak. “Ez da derrigorrezko txostena, datozen lau urteetan sarrerak, inbertsioak eta gastuak nondik nora joango diren azaltzeko baizik, eta gure ikuspegia eta lan ildoen berri emateko”. Guztira, 45.264.000 euroko aurrekontua aurkeztu du Gobernu Taldeak: iazkoa baino 700.000 euro gutxiagokoa izango da, beraz, aurtengo aurrekontua. Jon Txaskok emandako datuen arabera, guztira 480.000 euro [...]

admin

Euskalduna, Aretxabaleta eta Laskorain kontrario

Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du, etxean, Euskaldunaren kontra. 18:30ean da partida, Elorsoron. Sailkapeneko liderrak dira oiartzuarrak. Bigarren Mailako Power Rangersek ere bihar jokatuko du, baina etxetik kanpo. A...

admin

Lan aholkularitza zerbitzua, ostiralero

Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, gaur aurrera ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin ...

admin

Udalari Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko eskatu dio EAJk

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalari egun horrekin bat egiteko eskatu dio EAJk. Adierazpen instituzionala aurkeztu du udal taldeak, eta egunarekin bat egiteaz gain, “neurri malguak eta politika egokiak sustatzeko konpromisoa” har ditzala eskatu dio udalari. Aurreko legegintzaldian, hala nola, Euskararen Aholku Kontseiluarekin, hizkuntza normalizaziorako “aurrerapauso garrantzitsuak” eman zirela gogorarazi du EAJk. Horrez gain, hizkuntza ofizialetako irizpideak eta euskararen biziberritze plana onartu zirela adierazi du, eta euskarak Errenteria-Oreretan duen egoera errealaren diagnostikoa egin zutela: “Duela gutxi onartu zen Euskararen Erabilera Biziberritzeko Plan Nagusia”. Horren helburua “guztiek konpartitutako diagnostikoa egitea da, gizarte eragileek, euskararen munduan lan egiten duten elkarte eta erakundeek nahiz udalak eta aholku kontseiluak”, azaldu du. Guztiek norabide berean, “Errenterian euskaraz bizitzea lortuko dugu”. Hala ere, egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu du, eta EAJk horretan lan egingo duela adierazi du.    

admin

Datorren astelehenean jarriko dituzte salgai Pirritx eta Porrotxen emanaldirako sarrerak

Urtarrilaren 5ean Pirritx eta Porrotx pailazoek Zazpikoloroa emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian. Bertara joan nahi duenak datorren astelehenetik, hilaren 12tik, aurrera eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Honako toki hauetan eskura ...

admin
Gehiago