Albisteak

Kale Ekintzan, fruituak eta landareak ezagutu

Biharko Kale Ekintzan udazkena izango da protagonista. 6-12 urteko haurrek ibilaldia egingo dute. Ibilaldian, fruituak bilduko dituzte eta landareak ezagutuko dituzte. 16:30ean jarri dute hitzordua Doneztebe plazan. Ondoren, jolasak egingo dituzte eta ...

admin

Brankaren batzarra, hilaren 22an

“Gure historia itsasoak bustia dela badakigu, eta gure memoriak baditu halako akordu zipriztinak, baina bare-bare ondare hori hondora doakigu. Putzura doaz hitzok ere, euskaldunak itsasoak egin gaitu; gure kultura itsasotik dakargu”. Modu horretara aurkeztu dute Branka Itsas Ondarea elkarteko kideek euren asmoa. Finean, itsas ondarea berreskuratzeko ahalegina egingo dute Brankakoek Bidasoa aldean, eta bide horretan lagun izan nahi dutenentzako hitzordua jarri dute, “nola zahar, hala batez ere gazte”: hilaren 22an, 17:00etan, elkartearen lehen batzar nagusia egingo dute, Hendaiako hondartzan dagoen zentro nautikoan. Hondarribitik hasi eta Hendaiaraino, itsasoa eta itsas ondarea maite dutenei deia egin diete Brankakoek biharko batzarrera agertzeko, “Hondarribitik eta Irunera, Biriatutik eta Urruñara, Hendaiara iritsi arte”. Hala, Bidasoa aldeko herriek itsas ondare komuna dutela adierazi dute Branka indartu nahi dutenek: “Nola Hondarribitik hala Hendaiatik, hasi XVI. mendetik eta XVIII. menderaino, belaunaldiak eta belaunaldiak itsasoratu ziren Ternuarako eta Groenlandiarako bidean, auskalo zenbat itsas gizon eta emakume; 300 bat urteko arrantza aroa, 300 kanpaina ur urrunetan”. Hasi dira lanean Brankatik jakinarazi dute biharkoa ez dela elkartearen lehen urratsa izango, aurretik lanean hasiak direla. Hala, ontzi zaharrak berritzen hasi direla jakinarazi dute, «eta artxibo zaharrei hautsak kentzen hasi direnak» ere badaudela aitortu dute. Besteak beste, Maribeltz izena duen batel zaharra eraberritzen [...]

admin

Bioaniztasuna “hobetu” du udalak Bakarraiztegin, Jaizkibelen eta Altamiran

Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela. Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak. Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak. Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa. Zuhaitzak landatu dituzte Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan. Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko [...]

admin

Azpeitikoren kontra jokatuko du areto futboleko Oiartzunek

Azpeitikoren kontra jokatuko du areto futboleko Oiartzunek etzi, 18:30ean, kiroldegian. Sailkapenean liderrak dira oiartzuarrak, jokatutako bi partidak irabazi ondoren.

admin

Oarsoaldearen Igeriketa Jaia, etzi Elorsoron

Elorsoroko igerilekua ezin izango da erabili 10:00etatik 14:00etara etzi, Oarsoaldea Igeriketa Elkartearen Igeriketa Jaia egingo baitute bertan. Igerilekuko erabiltzaileei sortutako eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu dizkiete. Horrez gain, ...

admin

Kaleen norabideetan aldaketak, obrengatik

Itsas etorbidearen berrantolaketa lanak direla eta, hilaren 11tik aurrera, Heriotzorri, Gurbitz, Olibondo eta Murugatze karriketako zirkulazio noranzkoak alderantziz izango dira. Herriko Etxeak seinaleak jarriko ditu, gidarien ohiturak aldatzen laguntz...

admin

Taha Azeez irakiarraren hitzaldia astelehenean Mikelazulon

Taha Azeez Samir Irakiarrak hitzaldia emango du datorren astelehenean, 19:30ean Mikelazulo elkartean. Biblioteka diplomatua, Komunikazioen Arabiar Batasuneko idazkari orokorra izandakoa da Azeez. Sektore pribatuan lanean aritu zen ondoren. 2003. urtean...

admin

‘Zaharren kontserbategia’, Mendi Zolanen heldu den astean

Zer da zaharra izatea? Galdera horri erantzuteko Zaharren kontserbategia antzezlana sortu zuten Alice Fahrenkrug eta Cecile Delhommeau artista gazteek, hainbat zahar etxe eta erietxe ezagutu ondoren: hilaren 19an eta 20an ikus daiteke lan hori, Mendi Zolanen, 20:30etik aurrera.  

admin

Lehen sagar zukuez gozatzeko

Irailetik azarora bitartean, sagarra biltzeko garaia da, eta horregatik hainbat herritan festak antolatzen dituzte garai horretan fruituaren bueltan. Igande honetan Hendaiaren (Lapurdi) txanda izango da, Sagarraren Festa egingo dute goizean hasi eta arratsaldera bitartean (09:30etik 17:00etara). Ekitaldiak Gaztelu Zahar pilotalekuan izango dira, baina euria eginez gero Merkatu Zaharrera eramango dute festa. Sagar mota ezberdinak ezagutu eta sagardoaren mundura biltzeko aukera eskainiko diete bisitariei, eta horretarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Sagar erakustazokarekin hasiko dira Sagarraren Festaren ekitaldiak. 09:30ean zabalduko dute, eta bertako sagarrak jarriko dituzte ikusgai eta salgai. Gainera, sagardoa egiteko materiala ere izango da. 10:30ean sagardoa nola egiten den erakutsiko dute. Sagardoa egiteko sagarrak gurdian eramango dituzte Gaztelu Zaharrera. Idiek tiratutako gurdia Abadia eremuko sagarrez beteta joango da. 10:15ean aterako da Beltzeniatik, eta Zarpai Bandak lagunduta kalejiran joango dira pilotalekuraino. Txalapartariak izango dituzte han zain. Eta ondoren hasiko da sagardoa egiteko erakustaldia. Eskualdeko sagardoa Sagar lehertzea ohitura zaharrei jarraituz egingo dute, Azkaingo Txopinondo sagardotegiko Dominik Ladagadecek emango ditu azalpenak. Igandean egindako sagar zukua 2012ko Bixintxo bestak arte ezingo da dastatu, upeleratu eta ordura arte jasoko baitute.  Hala ere, sagardoa dastatzeko aukerarik ez da faltako igandeko festan. Behe Bidasoan 2010ean egindako sagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute hainbat sagardogilek. Gainera, goiz guztian [...]

admin

Azabaratza txukundu dute Itsas Gelako lagunek

Hogeita hamar boluntarioek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza garbitu eta aztertu dute. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopurua handiagoa dela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du aurten Itsas Gelak. Lehengo azaroaren 27an egin zuten irteera, eta hogeita hamar boluntarioek eman zuten izena. Elkarteko arduradunek esan dutenez «landa irteerak goiz zoragarri batez gozatzeko aukera» eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Camping-ek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan «bi ezusteko eder» izan zituzten: «Batetik, itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra, eta bestetik, hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzako prestatuko hamaiketako goxoa». Garbitu ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu zituztenak: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… Zehaztu dutenez, ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren gehientsuenak. «Zonalde horretan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu horrek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka», ohartarazi dute.

admin

Herrera Herrira: «Pasaian bada biziberritzeko proposamena»

Herritarren batzordeak kargu hartu die beren proposamena kontuan hartu gabe biziberritzea hizpide dutenei. Gipuzkoako erakundeei eskutitz irekia. Hor bada norbait? izenburupean, azken asteotan Pasaiako biziberritzeaz han eta hemen antolatu dituzten foroetan egin dituzten adierazpenei erantzun die Herrera Herrira herritarren batzordeak. «Paradoxikoki, auzi honetan benetako protagonistak, herritarrak eta udalak, ez dute izan inongo eztabaida eta foroetan aukera berdintasunean parte hartzerik», salatu dute. Horren aurrean, herritarrek landutako proposamena mahai gainean dagoela eta udalak bere egin duela gogorarazi dute: «Zoritxarrez, argi eta garbi gogorarazi behar diegu Pasaian badela biziberritzeko proposamena, herritarrek sortutakoa». 2009an ekin zion lanari Herrera Herrirak eta bi urteko epean, 165 lagun baino gehiagok parte hartu dute kaiko Herrera ordenatzeko landu duten  proposamena eraikitzen. Egoera iraultzeko giltza Herritarren proposamena bere egin zuen udalak lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean. Horrez gain, Pasaiako eragile sozial, politiko eta kulturalen artean  6.000tik gora atxikimendu lortu dituzte proposamena plazaratu zutenetik. Herrera Herrira batzordearen arabera, herritarrek biziberritzerako landutako proposamena «era egokian kudeatuta herriaren egungo errealitatea iraultzeko» baliagarria litzateke. Gogorarazi dutenez, herritarren proposamenak azpiegiturak ez ezik, biziberritze ekonomiko, sozial zein kulturalerako lan lerroak jasotzen ditu. Udalaren babesarekin, proposamenak kalean ez ezik, erakundeetan ere bide bat egina duela ohartarazi dute. Deiak Herrera Herrira batzordearen arabera, erakundeek eta bestelako eragile ekonomikoek [...]

admin

Santa Barbaran, Arditurrira

Santa Barbara meatzarien zaindaria da, eta horren harira, eskaintza berezia prestatu zuten Arditurrin herenegun. Horrela, meazuloa ireki zuten 10:00etatik 14:00etara, prezio merkeagoan. Garai batean Pasaiako Porturaino joaten zen trenaren bidetik ere i...

admin

Mendira, ikastolarekin

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak antolatuta, neguaren etorrera ospatzeko martxa egin zuten Bianditzera eta Artikutzara herenegun. Ondoren, Karrikako Artaso elkartean bazkaldu zuten.  

admin

Mojei omenaldia

Larunbatean omenaldi beroa egin zieten orain arte Petra Lekuona zaharren egoitzan lanean aritu izan diren mojei. Egoitzan gelditzen diren lau mojei omenaldi erlijiosoa —meza— egin zieten lehenik, eta ondoren zibila —omenaldia eta luntxa—.  

admin

Hilaren 18an ospatuko dute San Tomas Antxon

Antxoko hainbat elkartek antolatuta, San Tomas feria ospatuko dute antxotarrek hilaren 18an. Urtero legez,  baserriko produktuak eta  artisauen lanak erosteko aukera izango da Gure Zumardian atonduko duten azokan. Horrez gain, eta txikienen gozamenerako, inguruko baserrietako animaliak ikustea izango da. Feria girotzeko, kantaldiak eta dantzaldiak iragarri dituzte antolatzaileek, eta nola ez, txistorra  eta taloak ez dira faltako. Urtero legez, 14:00etan, otarrea zozketatuko dute.

admin

Donibane Eskubaloiak 34-29 galdu du

Garaipena behar du, baino ezin du lortu. Donibane Eskubaloiak 34-29 galdu zuen herenegun Leizaran Ernio Inmobilia taldearen kontra jokatutako partida. Denboraldia hasiz geroztik bi puntu besterik ez dituzte gehitu arrosek. Sailkapenaren zuloan daude.

admin

2-0 galdu du Trintxerpek Anaitasunaren kontra

Liderraren kontra zuen partida Trintxerpek, Anaitasunaren kontra, eta ezin izan zuen gainditu. 0-2 galdu zuten zuri-urdinek, eta horrenbestez, sailkapeneko hamabigarren postura jaitsi dira. Hamasei puntu ditu Trintxerpek, Bergara eta Hondarribia taldea...

admin

Bina berdindu dute Bergarak eta Pasaiak

Pasaia izan zen lehengo larunbatean Don Boscon markagailuan aurreratzen lehena, baina partida bukatzear zela bi gol sartu zituen Bergarak. Horrenbestez, hiru partida jarraian berdindu dituzte zuri-gorriek. 23 punturekin laugarrena da Pasaia sailkapenean.

admin
Gehiago