Azabaratza txukundu dute Itsas Gelako lagunek
Hogeita hamar boluntarioek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza garbitu eta aztertu dute. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopurua handiagoa dela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du aurten Itsas Gelak. Lehengo azaroaren 27an egin zuten irteera, eta hogeita hamar boluntarioek eman zuten izena. Elkarteko arduradunek esan dutenez «landa irteerak goiz zoragarri batez gozatzeko aukera» eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Camping-ek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan «bi ezusteko eder» izan zituzten: «Batetik, itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra, eta bestetik, hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzako prestatuko hamaiketako goxoa». Garbitu ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu zituztenak: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… Zehaztu dutenez, ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren gehientsuenak. «Zonalde horretan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu horrek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka», ohartarazi dute.
Hogeita hamar boluntarioek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza garbitu eta aztertu dute.
Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopurua handiagoa dela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du aurten Itsas Gelak. Lehengo azaroaren 27an egin zuten irteera, eta hogeita hamar boluntarioek eman zuten izena.
Elkarteko arduradunek esan dutenez «landa irteerak goiz zoragarri batez gozatzeko aukera» eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Camping-ek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan «bi ezusteko eder» izan zituzten: «Batetik, itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra, eta bestetik, hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzako prestatuko hamaiketako goxoa». Garbitu ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan.
Kortxo zuria edo poliestirenoa
Plastikozko hondakinak dira gehien topatu zituztenak: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… Zehaztu dutenez, ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren gehientsuenak. «Zonalde horretan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu horrek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka», ohartarazi dute.


