Pinturas Iztietak margolan lehiaketan parte hartzera animatu ditu herritarrak
Hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, haur, gazte eta helduen mailetan. Dagoeneko hamaseigarrenez, margolan lehiaketa antolatu du Pinturas Iztietak. Urtetik urtera sona hartzen ari da lehiaketa, eta aurten ere herriko eta inguruko margolariek ez dute hutsik egingo. Hala ere, herritarrak parte hartzera animatu dituzte Pinturas Iztietatik. Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak margolariek. Margolanik onenak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak, eta horren berri hilaren 26an emango du. Ohi bezala, ekitaldia egingo dute Pinturas Iztietaren dendan (Diputazio plaza 1). Hiru mailatako egileentzat izango dira sariak. Helduen Mailan lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta irabazlearekin batera, bigarren saridunak ere Titan olio maleta handia eramango du. Gazteen (14 eta 18 urte bitartekoak) eta Haurren (13 urte arte) mailetan ere Titan olio maleta handia emango diote irabazleari. Horrez gain, 10 urtetik beherako artisten lanik aipagarriena ere sarituko dute Titan olio maletarekin. Irabazleez gain, saririk gabe geratzen direnek ere eramango dute zerbait etxera. Izan ere, Donosti sagardotegian bi pertsonentzako afari bat eta arte ederretako hainbat material zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Lehengo urtean, Helduen Mailan, Anabel Irasuegi Lopetegi izan zen lehen saritua, eta bigarren saria, berriz, Joaquin Arregi Bacailoak irabazi zuen. Gazteen Mailan, [...]
Hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, haur, gazte eta helduen mailetan.
Dagoeneko hamaseigarrenez, margolan lehiaketa antolatu du Pinturas Iztietak. Urtetik urtera sona hartzen ari da lehiaketa, eta aurten ere herriko eta inguruko margolariek ez dute hutsik egingo. Hala ere, herritarrak parte hartzera animatu dituzte Pinturas Iztietatik.
Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak margolariek. Margolanik onenak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak, eta horren berri hilaren 26an emango du. Ohi bezala, ekitaldia egingo dute Pinturas Iztietaren dendan (Diputazio plaza 1).
Hiru mailatako egileentzat izango dira sariak. Helduen Mailan lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta irabazlearekin batera, bigarren saridunak ere Titan olio maleta handia eramango du. Gazteen (14 eta 18 urte bitartekoak) eta Haurren (13 urte arte) mailetan ere Titan olio maleta handia emango diote irabazleari. Horrez gain, 10 urtetik beherako artisten lanik aipagarriena ere sarituko dute Titan olio maletarekin.
Irabazleez gain, saririk gabe geratzen direnek ere eramango dute zerbait etxera. Izan ere, Donosti sagardotegian bi pertsonentzako afari bat eta arte ederretako hainbat material zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Lehengo urtean, Helduen Mailan, Anabel Irasuegi Lopetegi izan zen lehen saritua, eta bigarren saria, berriz, Joaquin Arregi Bacailoak irabazi zuen. Gazteen Mailan, berriz, Enara Pombar Hospitaler izan zen lanik onena egin zuena, eta Haurren Mailan, Aroa Tarragona Martinezen eta Lorena Hernandez Vicenteren lanak izan ziren epaimahaiarentzat onenak.
Entrega
Margolan orijinalak Pinturas Iztietan bertan entregatu beharko dituzte egileek, eta lanaren fitxa bat eta NANaren kopia bat ere eraman beharko dute.
Gaia eta teknika libreak izango dira, eta oinarri bezala mihisea edo antzeko materiala erabili beharko dituzte. Gehienezko tamaina 81×65 zentimetrokoa izango da. Lanak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta antolatzaileek ezarritako zenbaki batez identifikatuko dituzte. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, epaimahaiak lan ezagunen kopien aurretik, jatorrizko lanei emango die lehentasuna.
Horrez gain, Almacenes Iztieta S.Ak jasotako lanak «ahalik eta ondoen» zainduko ditu, baina inolako kalterik, lapurretarik edo beste zerbait gertatuz gero, ez dela beraien ardura ohartarazi dute.
Sariak
Helduen maila
- Lehen saria. 500 euro.
- Bigarren saria. Titan olio maleta handia.
Gazteen maila
- Lehen saria. Titan olio maleta handia.
Haurren maila
- Lehen saria. Titan olio maleta handia.
- 13 urtetik beherako lan aipagarrienarentzat1. Titan olio maleta.


