Albisteak

Mendiexpo martxa antolatu du Irungo Mendizaleak taldeak astearterako

Mendiexpo azokarekin batera, Ficobarainoko martxa antolatu du Irungo Mendizaleak taldeak. San Juan Harria plazatik abiatuko dira, 08:30ean, Jaizubiko paduretarantz, eta handik Ficobaraino gerturatuko dira. Ibilbidea: San Juan Harria, Kale Nagusia, Mart...

admin

Martxan jarriko dute Bidasoako itsas ondarea berreskuratzeko ekimena

Branka Itsas Ondarea izena hartuko du Hendaia eta Hondarribiko herritarrek Bidasoa eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta konpartitzeko elkarrekin sortuko duten elkarteak. Andoni Etxarri hendaiarra elkartearen bultzatzaileetako bat da eta bere esane...

admin

Lifewave partxeei buruzko hitzaldia, asteazkenean

Lifewave partxeak zer diren eta zertarako balio duten jakin nahi dutenek, hitzaldia dute datorren asteazkenean —azaroak 2—, 19:00etatik 21:00etara Ana Alvarez Terapia Zentroan (Aialde kalea, 3). Joateko interesa dutenek edota informazio gehiago nah...

admin

Zerga eta tasa batzuk “gehiegi” igotzea salatu du EAJk

EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPIa baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuo...

admin

Berrio-Otxoaren kontra bihar jokatuko dute

Pasa den asteburuan atsedenaldia izan zuten Oiartzun taldeko neskek. Asteburu honetan, Berrio-Otxoa izango dute aurrean, etxean. Bihar jokatuko dute partida, 16:15ean, Karla Lekuonan. Ez dirudi oiartzuarrentzat partida zaila izango denik, sailkapenari ...

admin

Pasaiako EAJk Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza” salatu du

“Ulertezina” iritzi dio Pasaiako EAJk Bilduk azken udalbatzarrean hartutako jarrerari. Foru Aldundiari Pasaiako biziberritzean hartutako konpromisoei eusteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen lehengo asteazkeneko udalbatzarrena EAJk, baina ez zen aurrera atera, Bilduk hari erantzunez beste mozio bat aurkeztu eta azkena onartu zuelako plenoak. “Penagarria da Bilduk gure taldearen mozioa babestu ez izana. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen genion, Pasaiarekiko konpromisoa berresteko, eta, horretarako, hitzarmen berria sina zezan. Gainera, gure nahia honakoa zen: duela lau urte adostutako konpromisoak mantentzea”, azaldu du EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek. Jeltzaleen ustez, Bilduk ez dio Foru Aldundiari inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu nahi, eta horrek, beren ustez, agerian uzten du Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza”. Gaitasunik ez Oterminen arabera, “Pasaiak Gipuzkoako hainbat herrietako maila berreskura dezan, lana gelditzen zaigu oraindik”, baina, bere ustez, “ezker abertzalearen jarrerak ez du laguntzen “. Salatu duenez, ” herria erabat geldirik egotea lortzen ari dira “. Jeltzaleen bozeramaileen iritziz “udal gobernuak ez du gaitasunik, herriaren garapenarentzat ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko”. “Aitzakiak baino ez dituzte erabiltzen”, salatu du. EAJren arabera, Zirizarekin jazotako da horren adibide garbia: “Ziriza eraikina aukera izan daiteke, garapena eta enplegua sortuko duten jarduerak herrira ekartzeko. Aitzitik baina, hauteskundeetatik bost hilabete pasatu dira, eta ez dugu ez ekimenik, ez proposamenik ez erantzunik [...]

admin

El Espaziok enplegua bilatzeko bost tailer antolatuko ditu datorren astean

Datorren asterako bost tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirikek, enplegua bilatzen ari direnen formakuntzarako. Etorkizuna duten Lanbideen El Espazio bulegoan egingo dira, eta bi modu daude izena emateko: El Espaziora bertara joanez (Anaka kaleko 27. Zenbakian) edo 943 63 31 60 telefono zenbaki deituz. Ikastaro hauei edo El Espazioko jarduerari buruzko informazio gehiago nahi duenak elespazio.com webgunea bisitatu dezake. Datorren asteko ikastaroak: Langileak hautatzeko prozesua: Azaroaren 2an, 09:00etatik 12:00etara. Telefono bidezko elkarrizketa bat gainditzeko estrategiak eta hautatze-prozesu bati aurre egiteko komunikazio trebetasunak erakutsiko dituzte. Lana eta prestakuntza bilatzea interneten. Lanbide.net: Azaroaren 2an, 16:45etik 18:45era. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura dauden baliabideak ezagutzeko tailerra izango da. Europako Batasunean enplegua bilatzeko tresnak. Europass lana Frantzian. Aukera berriak: Azaroaren 3an, 11:00etatik 13:00etara. Tailer honetan, Europar Batasunean lan-eskaintzak zein kanaletatik dabiltzan eta haietan sartzeko zer tresna dauden eta horiek modu praktikoan nola erabili erakutsiko dute duzu. Frantziako enplegu sistema ezagutzeko aukera izango da. Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea: Azaroaren 3an, 15:45etik 18:45era. Zer da lan elkarrizketa bat? Zeratarako da? Zer baloratzen da? Holako galderen erantzunak jakin nahi dituztenei zuzenduta tailerra, lan elkarrizketa bati aurre egin aurretik teknikak eta kontuan hartu beharreko gomendio nagusiak ezagutzeko. Berrikuntzarako tailerrak. Enplegurako 2.0 Web-aren tresnak. Nola erabili RSS-ak eta alarmak: [...]

admin

Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak kontrolatzeko neurriak hartu dituzte

Errenteriako Udala eta Añarbeko Mankomunitatea “kezkatuta” azaldu dira Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak direla eta. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, urrian bilera bat egiteko elkartu dira irtenbideren bat bil...

admin

Gaztetxearen urteurreneko ekitaldi nagusia bihar

Zabalenea II gaztetxeak 11. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte hil osoan zehar, eta bihar, izango dira azkenekoak. Azken ekimenak izan arren, egun handiena ere biharkoa izango da. Goizetik aterako dira kalera. Urteurreneko ekitaldi ho...

admin

Musika eskolako kontzertua, Itsas Etxean

Hondarribiko musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Matxin Artzu kaleko Itsas Etxeko auditorium berrian. Hala, Eguberri galduaren bila ipuin musikala aurkeztuko dute hiriko ikasleek, bertan diren Eguberrie...

admin

Presoen manifestazioaren harira, gaur, bilera

Urtarrilaren 7an Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde egingo duten manifestazioari atxikimendua adierazteko agerraldia egingo dute gaur, 18:30etik aurrera, Hondarribiko Zuloaga Etxean. Hala, presoei atxikimendua azaltzeko, bertara hurbiltzeko...

admin

Hilaren 24an eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia zabalduko da

Bi egun horietan 20:00etatik 06:00etara utz daitezke hondakinak; Biblioteka, itxita 24an, 31n eta 6an Hilaren 24an eta 31n atez ateko hondakinen bilketako ordutegian aldaketak izango direla jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Hain zuzen ere, hondakinen bi...

admin

Merkealdirako euskarazko kartelak eskainiko dituzte berriro

Ttur-tturren eta udalaren arteko hitzarmenaren barruan egin ditzakete eskariak herriko dendariek Oiartzungo merkatariek euren kartelak euskaraz jartzeko eskaera egin dezakete. Izan ere, urtarrileko merkealdia ate joka dago. Kartel berriak Ttur-ttur elk...

admin

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek. Zazpi urte dira Lau Haizetara jaia antolatzen hasi zenetik, eta aurretik AEK-k jorratutako bideari heldu zion. Urtero, zazpi lagun biltzen dira lantaldearen bueltan, eta aldi bakoitzean egitarauan berritasunak txertatzen joan dira, “hobetzeko”. Horren harira, aurten zanpantzarrak izango dira Olentzero eta Mari Domingirekin. Ez da aldaketa bakarra izango; berria ez bada ere, estreinakoz, Gaztainerre Jaia ere antolatu dute euskara elkartekoek. Sua piztu eta danbolinetan 700 kilo gaztain erreko dituzte, “ilaran zain dauden haur eta gurasoen artean banatzeko”, esan du Maritxalarrek. Jaiak azken urteetan jaso duen erantzunarekin “pozik” daude: “500 haur hurbiltzen dira, eta guztira, 2.500 postal banatzen ditugu herriko ikastetxe eta haurtzaindegietan”. Hala ere, ez dutela “sabaia jo” argi dute antolatzaileek, eta hortaz, apurka egun hori handitu eta hobetzeko apustu garbia egin dutela gaineratu du Maritxalarrek. Horren harira, lantaldean parte hartzeko gogoa izan dezaketen gurasoei deia egin die: “Lanerako lekua dago bertan, batez ere haur txikiak dituzten gurasoentzat”. Maritxalarrek jasotzen duten [...]

admin

Aterkiarekin, baina festa giroan

San Tomas Eguna ospatzen ari dira gaur, Errenteria-Oreretan. Zumardia postuz beteta esnatu da gaur goizean, eta asko izan dira eguerdi artean txistorra jatera eta zerbait edatera animatu diren herritarrak. Garai horretan, aukera izan dute ere bertso sa...

admin

Kontsumoa jaisteko bost proiektu jarri ditu martxan udalak

Energiaren eraginkortasunera bideratutako bost proiektu jarriko ditu martxan Errenteriako Udalak, faktura eta energia kontsumoa jaisteko asmoz. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, 2010ean 800.000 euro gastatu zituen udalak ene...

admin

Herriko eraikin esanguratsuen maketak ikus daitezke Xenpelar etxean

Gabierrotako Laguntasuna elkarteak herriko eraikin esanguratsuen maketekin osatutako erakusketa prestatu du, eta hilabete osoan zehar ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Maketa horie...

admin

Agustinetako San Tomaseko zenbakia: 689

Igandean San Tomas Azoka antolatu zuten Agustinetan, eta bertan saskia zozkatu zuten. Saskia tokatu zaion zenbakia 689 izan da. Zenbaki hori daukanak auzo elkartearen tabernatik pasatu beharko du saskia jasotzera. Auzo elkarteak jakinarazi du eguna eur...

admin
Gehiago