Albisteak

Garraiolari bulgariarra da Oiartzunen labankadaz hil dutena

Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da bart Oiartzungo Lanbarren industrigunean labankadaz hil dutena. 40 urte zituen, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez Euskal Herriko garraio enpresa batentzat egiten zuen lan. Hilketan zerikusia due...

admin

Irungo Mendizaleak-en Astea, gaurtik

Mendiko argazkien 3. erakusketarekin abiatuko da gaur Irungo Mendizaleak elkarteak antolatutako Mendiaren Astea. Astelehenetik ostegunera elkarteko bazkideek prestatutako hainbat ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da, egunero, 20:00etatik aurrera. Igandean amaituko da Astea, Irungo inguruneetan egingo duten ibilaldiarekin, eta ondorengo bazkari eta dantzaldiarekin. Ibilbidea 08:00etan hasiko da, San Juan Harria plazan. Bazkarirako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Mendiko Asteko proiekzioak Gaur, astelehena: Cervinoren itzulia, Jesus Martinezen eskutik. Bihar, asteartea: Perura eginiko espedizioa, Jose Angel Berridiren eskutik. Etzi, asteazkena: Trekking-a Paineko Dorreetan, Jaime Esteveren eskutik. Etzidamu, osteguna: Trekking-a Dolomitetan, Alejandro Alvarezen eskutik.      

admin

Laguntzen jakiteko hitzaldia Argoiakeko asteazkenetan

Jose Ramon Treviñok laguntza erlaziorako lagungarria izan daitekeen hitzaldia eskainiko du asteazken arratsaldean Argoiak emakume elkartearen egoitzan. Hitzaldia gazteleraz izango da eta Saber ayudar (algunas claves para la relación de ayuda) goiburu...

admin

Gizon bat atxilotu dute emakume bat jotzea leporatuta

Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak 32 urteko emakume bat jo duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Martin Etxeberria kalean atzeman dute ertzainek gizona. Gaineratu duenez, momentu horretan erdi biluzik zegoen emakume...

admin

Komikirun bihar arte izango da Ficoban

Atzo hasi eta bihar arte, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute bihar arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik).

admin

Abenduaren 10 eta 11ko partidak

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Mirandes. Gaur, 16:00etan, Gal estadioan. Erregional Ohorezko Maila Behobia-Roteta. Gaur, 18:30ean, Gal estadioan. Mondragon-Real Union B. Gaur, 16:30ean, Arrasateko Mojategi futbol zelaian. Erregional Preferente...

admin

Gabonetako entzunaldiak izango dira Errenteria Musikalen eskutik

Datorren asteartetik aurrera, aste batez, Errenteria Musikalen eskutik Gabonetako musika entzunaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Astearteko lehen emanaldian musika eta mugimenduko ikasleek parte hartuko dute, eta ondoren, ...

admin

Oiartzunen laurogei odol emaile gehiago behar dira

Angel Mendizabalek jakinarazi duenez, Oiartzunen 80 odol emaile gehiago behar dira. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo ordezkaritzako arduraduna da Mendizabal. Aurretik emandako kopuruak zehaztu ditu: «Hitza-n urrian egin zenidaten elkarrizketan aipatu nuen 40 pertsona falta zirela herrian odola emateko, baina gehiago dira». Mendizabalek odol emaileen kalkuluak begiratu ditu, eta behar adina odol izateko honako formula erabiltzen dute: «Ehundik 3,5 pertsona inguruk eman beharko lukete odola». Urrian, ehundik hiru zirela esan zuen Mendizabalek, eta kalkulu haien arabera, 40 pertsona inguru falta ziren odola emateko herrian. Formula egokia aplikatuta, 80 dira: «Hamar mila biztanle inguru ditu Oiartzunek, eta 3,5eko kopurua aintzat hartuta, 350ek eman beharko lukete odola. Egun, 260-270 emaile ditugu, baina gazteek animatu behar dute». Asteartean, 18:00etatik 20:00etara eman dezakete, anbulatorioan.

admin

42 plaza eskainiko ditu Trintxerpeko Haur Eskola berriak

Abenduan zabalduko dute Trintxerpeko Haur Eskola berria. Karmengo Ama izenarekin 0-2 urte arteko haurrak hartuko ditu, eta izen bereko ikastetxearen lokal batean egongo da.  Pasaiako Udalak jarri du azpiegitura, eta eskola Jaurlaritzaren Haurreskolak ...

admin

Michel Marmier, Karmengo Ama ikastetxean

Haurtzaroan eta nerabezaroan bizkar hezurra nola zaindu azaltzeko hitzaldia emango du ostegunean (hilak 15) Karmengo Ama ikastetxean Michel Marmier doktoreak. 15:00tan da hitzaldia, eta sarrera librea da.

admin

Añarbeko baso erreserba gehiago ez atzeratzeko eskatu udalak

Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du gaur Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumena zaintzeko neurriak eskatuko dizkio, eta batik bat, Añarbeko baso erreserba sortzea gehiago ez atzeratzeko. Ingurumen Sailaren ar...

admin

Ahoarekin eta oinarekin margotzen duten artisten lanak, Xenpelar Etxean

Ahoa eta oinarekin margotzen duten artisten lanen erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean. Errenteriako Udalaren laguntzarekin ahoa eta oinarekin margotzen duten margolarien elkarteak antolatutako erakusketan 30 lan bildu ditu guztira, eta martxoaren 2ra bitarte ikus daiteke, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Elkartearen Espainiako Estatuko zuzendari Ricardo Charlofe izan zen herenegungo aurkezpen ekitaldian. Azken horrek azaldu zuenez, erakusketan diren 30 margolanak ez daude salgai: “Erakusketaren helburua ez da komertziala, gure elkarteko kide diren artisten lana erakustea da, ezagutzera ematea”. Elkartea osatzen duten kideek ahalmen urritasuna dute, “eskuak ezin dituzte erabili, kasu gehienetan istripuengatik”. Beren lanetik bizimodua atera Aho eta oinarekin margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen, adimen urriko artista talde batek elkarri laguntzeko erakunde bat sortu zuenean. Charlofek zehaztu zuenez, elkartearen helburu nagusia da artista horien lanak merkaturatzea, beraien lanekin Gabonetako txartelak edo egutegiak eginez. Azken hori da elkartearen diru iturri bakarra. “Jatorrizko obren erreprodukzioak egin eta produktu horiek saltzen ditugu. Horrekin elkarteko kide diren artistei soldatak eta bekak emateko beharrezko dirua biltzen dugu, eta beren lanetik bizimodua ateratzea lortzen dute”, esan zuen elkartearen presidenteak. Mundu mailako arte mugimendua sortzea izan da ekimenaren emaitza, Charlofen hitzetan. Egun, 74 herrialdetan dabil lanean elkartea, 850 artistarekin. Lehenengo aldiz Gipuzkoan Lehenengo aldia da elkarte [...]

admin

Eskaiolazko karetak egingo dituzte Abaraxkan

Abaraxka Udal Ludotekan eskaiolazko karetak egingo dituzte gaur arratsaldean, Ttirukik antolatuta (Ttiruki da ludotekaren arduraduna). 16:30etik 19:30era dago irekita Abaraxka, eta bertako bazkideek eskaiolarekin gozatzeko aukera izango dute. Ludotekar...

admin

2012rako ekintzak aurkeztu ditu Niessen elkarteak

Niessen elkarteak urtean zehar egingo dituen ekintzak aurkeztu ditu. Lehenengoa II. Mus Txapelketa izango da, martxoaren 5etik 30era. Gainontzeko ekitaldi nagusiei dagokienez, apirilean dagoeneko sendotu den III. Odolki Astea egingo dute, 11, 12 eta 13...

admin

23an Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei

Otsailari dagokion ipuin kontaketa hilaren 23an —datorren asteko ostegunean— izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urteko haurrei. Beti bezala, adin tarte hori errespetatzeko eskatu dute M...

admin

Mostros eta Humititate taldeak, gaur, Mogambon

Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu gaurko Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek muturreko punk rock eta thrash metal doinuak ekarriko ditu...

admin

Odola emateko aukera, gaur, Antxon

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die, gaur, antxotarrei: 18:15ean hasiko dute saioa Kultur Etxean. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.

admin

Txan magoa, etzi, Bixi-Bixiren ‘…ta ostirala jai’ ekimenaren barruan

Txan magoa izango da, etzi, 17:00etatik aurrera, Bixi-Bixi elkartearen …ta ostirala jai! ekimenaren barruko gonbidatu berezia. Barrutiko zineman egingo du trikimailuen erakustaldia mago ezagunak, eta antolatzaileek jakinarazi dute saioak iraun bi...

admin

Ttirrittak eta Ortzadarrak Uztaritzen izan dira

Joan den abenduaren 4an Hendaian iragan zen Euskal Kantu Txapelketan lehen sariak irabazi zituzten bi haur taldeek Uztaritzeko Hartzaro festibalean parte hartu zuten larunbatean. Hiri-barneko eskolako Ttirrittak eta Lizardiko Ortzadarra taldeak izan di...

admin

Akuarela ikastaroarekin hasiko du urte berria Emeki elkarteak

Hondarribiko Emeki emakumeen elkarteak urte berria martxan jarri, eta akuarela ikastaroa antolatu du. Bihar hasiko dituzte margoketa eskolak, honako ordutegiarekin: arratsaldeko bostetatik zazpietara. Elkartearen egoitzan emango dituzte eskolak. Irakaslea Lupe Amunarriz margolaria izango da, eta izena 943 64 34 02 telefono zenbakira deituta, edo emekielkartea@hotmail.com helbidera idatzita eman daiteke. Matrikulak hamabi euroko prezioa du, eta hiruhilero 90 euro ordaindu behar dira. Argazki lehiaketa Berdintasuna aldarrikatzeko ekimenen artean, argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz Emekik. Lanak urtarrilean eman zituzten, eta lehiaketaren irabazlea nor den aurki esango dute.

admin
Gehiago