Albisteak

Taxibus zerbitzu egokitua astelehenean hasiko da martxan

Londresko taxien itxurako auto batek lotuko ditu garraiorik ez duten auzoak hirigunearekin Garraio publikorik ez duten Oiartzungo auzoak hirigunearekin lotzen dituen Taxibus zerbitzuak berritasunak izango ditu astelehenetik aurrera. Nabarmenena, ibilga...

admin

Hondarribiko sukaldaritzari buruzko liburua argitaratu du Juan Jose Lapitzek

Juan Jose Lapitz Hondarribiako  idazleak Hondarribiko sukaldaritza. Atzokoa eta gaurkoa liburua argitaratu berri du. Aurkezpen ofiziala iragan ostiralean udaletxeko areto nagusian egin zuten, eta hitzaurrea Javier Aranburu kazetari hondarribiarrak egi...

admin

Olentzeroren eskutitzak jasoko ditu Mari Domingik Azeri elkarte parean

Mari Domingi Hondarribira bueltatuko da Gabonetako jaiak direla eta. Hala, Olentzerori idatzitako eskutitzak jasoko ditu etzi, Azeri elkartearen pareko plazatxoan, 18:00etatik aurrera. Haur guztiak daude festara gonbidatuta. Higer hondarribiko merkatar...

admin

Akuarela ikastaroa antolatu du Emekik

Emeki elkarteak akuarela ikastaroa antolatu du. Urtarrilean hasiko dira, eta ostegunetan izango dira saioak arratsaldeko bostetatik zazpietara. Irakaslea Lupe Amunarriz izango da, eta izena emateko 943 64 34 02ra deitu edo emekielkartea[a bildua] hotma...

admin

Hondarribiak galdu egin du Berioren aurka

Bidea aurkitu ezinik dabil Hondarribiko futbol taldea. Urteko azkeneko partida jokatu zuten iragan larunbatean, eta 4-0 galdu zuten Berioren aurka. Hala, hamalaugarren dira sailkapen nagusian, eta urtarrilaren 7an jokatuko dute datorren jardunaldiko pa...

admin

Bertan behera geratu da Jesus Egigurenen hitzaldia

Batera Baik biharko hitzaldia antolatua zuen Jesus Egiguren PSE-EEko idazkari nagusiarekin, baina antolatzaileek zehaztu dutenez, bertan behera geratu da biharko saioa, eta beste egun batean egitea ari dira pentsatzen. Hala ere, aurrerago zehaztuko dut...

admin

Hondarribia-Irunek gaur jokatuko du Zamoran

Urteko azkeneko partida gaur jokatuko du Hondarribia-Irunek Zamoran. Hala, hamargarren den Caja Rural Tintos de Toro taldea izango du aurrez aurre, 20:30etik aurrera. Hondarribia-Irunek azkeneko jardunaldiko partida 75-86 galdu zuen Gironaren aurka, et...

admin

San Tomas Eguna, San Pedro kalean

Gaur, San Tomas Eguna dela eta, 09:00etatik aurrera, barazki eta produktu azoka, animalia erakusketa eta txistorra jateko aukera egongo da San Pedro kalean. Gainera, herri kirolak, haur jolasak, Zesuma musika taldea, Meakako Adixkideak dantza taldea et...

admin

Angel Medicis podiumera igo zen Ikasberrik krosean

Igandean XIV. Ikasberriko krosa jokatu zuten Azpeitian, eta EAT Errenteria Atletismo Taldeko ordezkari ugarik parte hartu zuen. Horietan lanik onena Angel Medicisek egin zuen, podiumera igotzea lortu baitzuen. Emakumeei dagokionez, Esther Estefania iza...

admin

Hilaren 23ko animazioen egitaraua

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Mige...

admin

Lolas clubek kontzertua emango du gaur Laket tabernan

Gaur gaueko hamaiketatik aurrera, Lolas club taldea entzuteko aukera izango da Gamon Zumardiko Laket tabernan. Uno diskoa aurkeztuko du talde donostiarrak, eta 60 eta 70eko hamarkadako rock & roll doinuak joko ditu.

admin

Apirileko ikastaroak aurkeztu ditu KZguneak

Apirilean ere doako ikastaroak egiteko aukera izango da Errenteria-Oreretako KZgunean. Batetik, 20 orduko Internet ikastaroa egin ahal izango da apirilaren 16tik 27ra, astelehenetik ostiralera goizez (11:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (16:00etati...

admin

Sorospen eta lehen laguntza ikastaroak, Gurutze Gorriaren eskutik

Apirilaren 12tik 27ra sorospen eta lehen laguntza ikastaroak antolatu ditu Irungo Gurutze Gorriak. Hamabostaldi horietan astegunetan emango dituzte eskolak, 18:00etatik 21:20ak arte. Irunen erakundeak duen egoitzan egingo dute. Hala, gaiaren gaineko in...

admin

Indartsu hasi dira Trintxerpeko inauteriak

Atzo hasi ziren Trintxerpeko inauteriak. Eguraldia lagun, Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleak arduratu ziren barrutiari inauteri kolorea emateaz, eta arratsaldean egin zuten desfileak herritarren ikusmina sortu zuen, Tintxerpeko kaleetan zehar musika eta dantza zabalduz: 2 urtetik hasi eta 14 urte bitarterainoko ikasleek parte hartu zuten ikuskizunean. Ikastetxeak aurtengo mozorroen festarako aukeratu duen gaia Eta zu nongoa zara? da, hortaz, munduko hainbat kulturatako pertsonaiak ikusi ziren atzo barrutian zehar: 2 urtekoak indioz, 3 urtekoak mexikarrez, 4 urtekoak tiroldarrez, 5 urtekoak txinatarrez, lehen ziklokoak Bantuez, bigarren ziklokoak Inuitez eta hirugarren ziklokoak arabiarrez jantzi ziren. Bertakoak dira ondoko hiru irudiak. Gaur eta bihar, desfileak nagusi Trintxerpeko inauterien berezitasunetakoa konpartsen desfileak dira. Hala, gaur arratsaldean egingo dute desfile handia, 16:30ean hasita, Carbones eremutik. Honako konpartsek parte hartuko dute: Zuhaitzak, Lagun Artea, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Aitor ikastola, Tantai Loiola, Thamessis, Fama, Mystic, Txingor, Alaia, Odissey, Eureka, Kaos, APA Telleri, Furius, Bosko Zuhaitz, Intxaur Txiki, Show Time, Boveda eta Txassis. Ondoko zerrendan daude gaurko eta biharko egitarauak: Gaur (larunbata) 11:30ean. Haurrentzako tailerrak Euskadi etorbidean. Ondoren, mozorro lehiaketa. Eguraldi txarra egingo balu elizaren etxabean egingo lituzkete ekimen horiek. 16:30ean. Konpartsen eta karrozen desfilea. 21:30ean. Haurrentzako eta gazteentzako afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan. 23:00etatik 00:30era. [...]

admin

Udaberri Txapelketa, gaur Fanderiako pilotalekuan

Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute gaur gauean Fanderiako Udal Pilotalekuan. Helduen Bigarren Mailako Javier eta Ignacio Martinez, Usurbilgo pilotarien kontra ariko dira, 21:15etik aurrera, gomazko paletan. Bihar, bestalde, eskuz binakako part...

admin

Inauteriak abiatzeko dena prest dute Hendaian

Inauteriek segida izango dute asteburu honetan, eta hortaz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hendaia aldean. Horiek horrela, txikienek eta ez hain txikiek festaz edota mozorroetaz gozatzeko beste aukera bat edukiko dute biharkoan. Gainera, goizeko 04:00ak arte idekiko dute tabernek, Herriko Etxearen baimenaz. Egitaraua: 18:30ean, haurrentzako krakada eta sari banaketa 19:30ean, zintzur-bustitzea txarangarekin batera, ogitartekoak, taloak eta patata frijituak emango dituzte eta mozorro lehiaketa hasiko da 21:00etan, kontzertua CEL 3 taldearen eskutik 23:30ean, mozorro lehiaketaren emaitzak ezagutuko dira 00:00etan, dantzaldia Patxamamarekin. Ekitaldi guztiak Merkatu Zaharrean egingo dituzte.  

admin

Etxetik kanpo ariko da igandean Real Union

Real Union futbol taldea Gimnastica Segoviana (Gaztela eta Leon, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, otsailaren 26an, La Albuera estadioan (17:00). Talde irundarrak azken jardunaldietako joerarekin hautsi beharko du jaitsiera postuetik urruntz...

admin

Beherago dauden taldeen kontra, areto futbolean

Oiartzunek Allerruren kontra jokatuko du bihar, 17:30ean, Elorsoron. Power Rangersek Denak Tabernaren kontra jokatuko du, gaur, 20:30ean, Ibarrako Belabieta kiroldegian. Eta DPO Baobabek Gure Txokoaren kontra, ordu berean, Berako Toki Ona kiroldegian. ...

admin

Astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko

Udararekin baterra, udako oporrak hasten dira txikienentzat, eta horretan pentsatzen hastea tokatzen zaie gurasoei. Hain zuzen, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du udako oporrei dagokienean, udaleku ireki eta itxietan (Beire eta Lousada), eta astelehenean irekiko da epea aurrez izena emateko. Aurten berritasun batzuk izango dira, ordea. Nagusienak dira abuztuan ez dela txandarik izango, eta txandetako plazen gehienezko kopurua desagertu egingo dela. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaintzaren arabera indartuko dituzte begiraleak. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute udalekuetako txandarik ez dutenek. Ohi bezala, Gizarte Zerbitzuek ere plazak eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere parte hartu ahal izango dute. Horiek ere zozketan sartuko dira. Beste berritasunetako bat aurretiazko izen emateak eta izen emateak Gazteria Departamentuak kudeatuko dituela da. Lehen azpikontratatuko enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori beregain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko ditu. Dirua ere aurreztuko du triptikoen banaketatik. Izan ere, lehen etxez etxe banatzen zuten, eta aurten bakarrik ikastetxeetan, eta ohiko bulegoan utziko dituzte: udal liburutegian, Gazte Informazio Bulegoan eta  Gazteria Departamentuan.  

admin
Gehiago