Albisteak

Xabier Leteren omenezko kontzertua egingo dute hilaren 28an Amaia KZn

Hilaren 28n Xabier Lete artista oiartzuarra gogoan izango dute Irunen, Amaia Kultur Zentroan antolatu duten omenaldi kontzertuan. Arratseko zazpietan hasiko da (eta ez 20:00etan orain arte iragarri duten bezala). Sarrerak dagoeneko salgai daude, ohiko lekuetan. Irungo saioan hainbat artista ezagunek hartuko dute parte. Ken Zazpi taldeko abeslari Eñaut Elorrieta izan da, oraingoz, baiezkoa eman duen azkena. Berarekin batera Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Pier Paul Berzaitz, Arantza Irazusta eta Petti ariko dira abesten. Musikari bikainak Horiek ahotsa jarriko dutenak, baina kontzertuko erakargarritasunetako bat bildutako musikari taldea da, maila handikoa. Karlos Gimenez pianoarekin ariko da, Joxan Goikoetxea eskusoinuarekin, Xanet Arozena gitarran, Txema Garces baxuan, Luis Fernandez txeloan eta Miren Zeberiok biolina joko du.

admin

Euskarazko ipuinak haurrentzat, asteazkenean, liburutegian

Bihar, asteazkenean, Maider Galarza ipuin kontalariak Koloretako ipuinak kontatuko dizkie Ikust Alaia udal liburutegira arratsaldeko bostak eta erdietan hurbiltzen direnei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da, euskaraz izango da, eta denentzat irekia. Hil honetan beste saio bat egingo dute euskaraz, hilaren 18an. Amaia Arriaranek Ipuin Zaparrada botako du. 25ean, berriz, Rakel Imaz ariko da, gazteleraz; Brunilda sorginarenren istorioa kontatuko du Imazek. Saio guztiak 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, eta ez da sarrerarik ordaindu behar.

admin

Hiruhileko zeramika ikastarorako leku libreak daude

Udal Zeramika tailerretik jakinarazi dute hiruhilabeteko ikastarorako leku libreak geratu direla, bai Lehen mailan (hasiberrientzat) eta baita bigarren mailan ere. Izena emateko, ordutegien berri izateko edo edozein informaziorako deitu telefono zenbak...

admin

2012 denboraldiko lehenengo titulua irabazi du Hondarribiko zortzikoak

Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Gipuzkoako txapeldun izan zen larunbat arratsaldean Hondarribiako Senior Mailako zortzikoa, Bidasoa ibaian. Hiriko arraun elkarteak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu zuten lehenengoz lehia, arrakastarekin gainera. Gipuzkoan aulki mugikorra lantzen duten arraun elkarte guztiek parte hartu zuten: Hondarribiak, San Juanek, Donostia-Arraun Lagunak-ek, Ur-Kirolak-ek, Santiagotarrak-ek eta Oriok. B ontzia, hirugarrena Guztira 260 arraunlarik eta 48 ontzik parte hartu zuten larunbateko proban. Proba nagusian, Hondarribiko zortzikoaren atzetik —hamazazpi minutu eta 13 segundoko denbora egin zuten etxekoek— Orio sailkatu zen, hamalau segundora. Hondarribia B izan zen hirugarrena, Santiagotarrak laugarrena, Donostia-Arraun Lagunak bosgarrena, eta Ur-Kirolak kanporatu egin zuten. Irabazleen zortzikoa honakoa zen: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Gorka Vertiz, Manex Aldai, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza (lemazaina). Bestalde, Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Euskadiko Txapelketa ere Hondarribian jokatuko dute. Hilaren 21ean izango da proba hori, Bidasoa ibaitik zehar.

admin

Hondarribiko Matxin Artzu kaleko bigarren faseko obrak hasi dituzte

Atzo hasi zituzten Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak berritzeko bigarren faseko lanak. Lehen fasea 2011ko irailean hasi zuten eta hirugarrena, eta azkena, ekainean bukatzea espero dute. «Orain hasi eta Aste Santua bitarte, Portuko elizaren aurr...

admin

Hamabigarren jarraitzen du Hondarribia-Irunek

Urteko bigarren partida jokatu zuen larunbat arratsaldean Hondarribia-Irunek. Lehenengoa irabazi bazuen ere, bigarrena ez zuen irabazterik lortu. 74-63 galdu zuen Zaragozan Mann Filter taldearen kontra. Hortaz, hamabigarren jarraitzen dute sailkapen na...

admin

Banaketa baten istorioa, aste honetako Zinema Paradison

Zinema Paradiso zine klubak Nader y Simin, historia de una separación film luzea programatu du aste honetarako. Asghar Farhadi zuzendari iraniarrak 2011n estreinatutako lana da. Ostiralean izango da, hilaren 13an, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Zin...

admin

Lezoko ikastolako lehenengo eskolaguna izan da gaur

Pasaia-Lezo Lizeoarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, Lezoko ikastolaren estreinako eskolak eman dituzte gaur. Ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoak izan dira estreinatzeko ohorea izan dutenak. Bi autobusetan, auto...

admin

Allerru futbol taldeak garaipenarekin bukatu du lehenengo itzulia

Lehiaketen itzuleran (areto futbolarena izan ezik), emaitza gazi-gozoak lortu dituzte Lezoko talde nagusiek. Bina garaipen eskuratu eta bina porrot jasan dituzte Allerruko taldeek.   Erregional Preferenteko futbol taldeak lehenengo itzulia bukatu du. Garaipenarekin, gainera. Eskualdeko derbia jokatu zuten Plazetan eta sailkapenean gorago dagoen Beti Onari 3-1eko emaitzaz irabazi zieten. Zuri-berdeak 11. postua mantentzen dute, hamasei punturekin.   Emakumeek, berriz, ligaxkako fasea bukatu zuten lehengo asteburuan. Eurek ere derbia jokatu zuten etxean, Arrobi Berriren kontra. Emaitza berbera izan zen. Garaipen horrekin, sailkapenean koska bat igo eta laugarren bukatu dute lezoarrek. Hamabost puntu eskuratu dituzte guztira. Mariño izan da nagusi ligaxkan, eta sailkapenaren erdialdean geratu diren bost taldeen artean (zazpi dira guztira) berdintasun handia egon da.     Allerru Bren porrota Arratsaldean Plazetan jokatu zuten hirugarren partidan, Allerru Bk ezin izan zuen Hondarribia B garaitu. Gol bakarreko aldeagatik galdu zuten lezoarrek. Erregional Preferente Mailara igotzeko fasearen lehenengo partida izan zen larunbatekoa. Datorren partida Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra.   Saskibaloi taldeak ere etxean jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Bekoerrotako kantxan, baina, Hernani Teklan taldea izan zen nagusi: 52-74 irabazi zuten. Denboraldiko zazpigarren porrota izan zen. Sei garaipenekin bederatzigarren postuan daude berdeak. Datorren asteburuan Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute berriro, Leihoak Zast taldearen kontra. Sailkapenaren [...]

admin

Igor Fuentes eta Lurdes Oiartzabal izan dira azkarrenak Mitxintxolan

Igor Fuentes gizonetan eta Lurdes Oiartzabal emakumeetan izan ziren larunbatean Mitxintxolako II. Igoeran azkarrenak. 25 parte hartzaile izan ziren proban, eta antolatzaileek nabarmendu dute “aparteko giroa” izan zela, jende asko joan zelako Jaizkibelgo maldetara korrikalariak animatzera. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ikusleen martxa egin zuten Donibaneko plazatik Mitxintxolaraino. Hamazazpi minutu eta 50 segundoko denbora egin zuen helmugan Fuentesek. Hala, Itsas Menditik esan dute “denbora harrigarria” izan zela Fuentesena, besteak beste, iazko lehenengo ekitaldian Iñaki Lopetegi irabazleak egin zuen marka segundo batean hobetu zuelako. Helmugan bigarrena Iñaki Lopetegi bera izan zen, irabazletik 25 segundora; hirugarrena, berriz, Xabier Lasaga, hemeretzi minutu eta 31 segundoko denborarekin. Parte hartu zuen emakume bakarra Lurdes Oiartzabal izan zen. Hori horrela izanik, ez zaio inolako meriturik kendu behar egin zuen lanari, 25 partaideen artean zazpigarren denbora onena egin zuelako (20:37). Lasterketaren ondoren sariak eman zizkieten markarik onenak egin zituztenei, eta hainbat pintxo eta salda beroa dastatzeko aukera izan zuten partaideek. Itsaski otarra ere zozkatu zuen txartela erosi zutenen artean: Migel Novoak eraman zuen etxera otarra. Sailkapena Igor Fuentes 17:50 Iñaki Lopetegi 18:15 Xabier Lasaga 19:31 Richard Rivera 19:41 Ibon Intxaurrandieta 20:12 Joseba Ulazia 20:34 Lurdes Oiartzabal 20:37 (emakumeetan lehena) Oskar Novoa 21:34 Sergio Bengoetxea 22:09 J. Carlos [...]

admin

Stock azokako La Perlako zozketak baditu irabazleak

Joan den asteburuan egin zuten Stock azoka Merkatuzarren, Errenteriako Errenkoalde eta Pasaiako Laurak Bat merkataritza elkarteek antolatuta. Parte hartu zuten guztien artean La Perlara joateko hiru sarrera bikoitz zozkatu zituzten: Maria Angeles Gil R...

admin

Mus txapelketa eta derbia, Kamio tabernan

Kamio tabernan bi ekimen antolatu ditu astebururako. Lehena, bihar: 16:00etatik aurrera mus txapelketa egingo dute tabernan. Lehen hiru bikoteek sariak jasoko dituzte. Etzi, bestalde, Athleticek eta Realak derbia jokatuko dutelako barrikotea antolatu d...

admin

Armonia elkartearen barrikotea, gaur

Armonia elkarteko bazkideek barrikotea egingo dute gaur gauean. Bazkide bakoitzak lagun bat eraman dezake afaltzera. Oraindik barrikoterako izena emateko aukera dago, eta elkartean bertan eman behar da (Blas de Lezo kalean dago).

admin

Bigarren saihesbiderako sarrera itxiko dute etzi

Bigarren saihesbidean, Urumeako zubian, egin behar dituzten lanak direla eta, Errenteria-Oreretan bigarren saihesbiderako sarrera itxi egingo dute etzi, 07:00etatik 10:00etara, auto pilaketak saihesteko. Autoek GI-20 errepidea erabili beharko dutela ja...

admin

EAJk kritikatu du atez atekoa aztertzeko alkateak bozeramaileen batzordea deitu ez izana

Atez atekoari buruz argipenak emateko aurreko astean Pasaiako EAJren udal taldeak bozeramaileen batzordea biltzeko eginiko eskaerari alkateak ezezkoaerkin erantzun izana kritikatu dute jeltzaleek. Nahikari Oterminek azaldu duenez “eskaera horretan, gure herrian atez atekoa ezartzeko eta honen bideragarritasuna aztertzeko egin ziren txostenak, gainontzeko taldeei zuzenean azaltzea eskatzen” zuten. Alkatearen erantzuna “zentzugabea” dela uste du Oterminek: “Erantzuna guztiz zentzugabea izan da. Onartzen du ez duela inongo azterketarik, eta behin maiatzeko udalbatzan erabakia hartuta, orduan hasiko direla atez atekoaren bideragarritasuna aztertzen. Ikuspuntu logiko baten aldetik, erabakiak honen ondorioak zeintzuk izango diren jakinda hartu behar dira, kasu honetan, ondorio praktiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren jakinda”. Gainera, alkateak emandako erantzunean gezurretan ari dela uste dute jeltzaleek, hauteskunde programan Bilduk atez atekoaren apustu garbia egin zuela esaten duenean. “Bilduren programan ez da gai honi buruzko inongo aipamenik egiten”, argitu du EAJk.

admin

Emakumeak eta enplegua landuko dituzte tailer batean

Mujer y empleo: nuevos retos (Emakumea eta enplegua: erronka berriak) tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak, martxoaren 8aren harira. Tailerra, martxoaren 5ean eta 6an garatuko da, ordutegi berean.

admin

Kantu eta dantza, igandea alaitzeko

Irunen kantu eta dantza izango da igandean, Meakako Adixkideak taldearen eskutik.

admin

‘Javierada’ egingo du Erlaitzek asteburuan

Javierada antolatu du Erlaitz Mendi elkarteak asteburu honetan. Informazio gehiagorako elkartera deitu (943635838) edota Irusta Kiroletara (943611739)

admin

Gazteek batzarra egingo dute gaur, gaztetxean

Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera jo...

admin
Gehiago