2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Monfrague elkarteak antolatuta, Extremadurako ogi mamien eguna egingo dute etzidamu Gamon Zumardian. Monfragueko presidente Angel Mateosek zehaztu duenez, “orain 21 urte sortu zen Monfrague, eta ordutik urtero-urtero egin izan dugun ekimena da ho...

Joko garbiko Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatzen, joko garbi modalitatean. Txosteko pilotariek hiru mailetan hartu dute parte. Zazpi talde izango ...

Ipuin kontalaria izango da gaur Xenpelar Etxean. Urte berrirako ipuinak kontatuko dituzte gaurko saioan, bost urtetik gorako haurrei zuzendutako egitasmoaren barruan. Arratsaldeko seietan hasiko da haurrentzako ipuin kontaketa, eta sarrera doakoa da. P...

Bi autobus alokatu dituzte eta betetzen dituztenean izen-emate zerrenda itxiko dutela jakinarazi dute Herria Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak Abadiñora (Bizkaia) lehenengo irteera antolatu du otsailaren 3rako. Egun horretan 08:30ean aterako dira ik...

Ohiko batzarra egingo du Beti Bizkor elkarteak hilaren 25ean, eta gai zerrendan, hala nola, 2011ko memoria eta 2012ko aurrekontuak jarri ditu. Horrez gain, 2011ko balantzea eta kontuen egoera aztertuko dituzte, eta zuzendaritza berrituko dute. Bilera E...

San Jose Langilea futbol zelaiaren inguruko berriritartze lanengatik bertako hainbat landare eta zuhaitz kendu beharko dituzte, Txikillo kalekoak hain zuen ere. Hala, egunotan landareak hori kimatzen ari dira, eta ondoren lurretik atera eta Osinbiribil eremuara eraman, bidegorriaren alboetan aldatuko dituzte. Zuhaitzak, berriz, Dolores Salis kaleko jolas parke ingurura mugituko dituzte. Udaletik esan dute “hau bezalako ekimenekin dauden landareak aprobetxatu nahi dituztela, hiri barruko iraunkortasunaren adibide izateko”.

Amaia KZk 2012ko antzerki denboraldiari irekiera emango dio Caramala konpainiaren Caramelo (Gozoki) antzezlanarekin, etzi. Urteko lehen antzerkia umore gazi-gozoz betetako interpretazio lana izango da. Izan ere, hainbat urtean harremanik eduki ez duten hiru ahizpen istorioa modu barregarrian lantzen saiatzen da konpainia. Sergio Rubio dramaturgo eta gidoigilearen zuzendaritzapean, Noemi Ruiz, Virginia Muñoz eta Carmen Baquero antzezleak protagonista moduan oholtza gainean ariko dira, ahizpen paperak betetzen. Hala, horietako batek giltzurrun bat behar duelako elkar ikusi beharko dute berriz ere hirurek, eta urteek markatutako distantziari aurre egin beharko diote gazteek. Pixkanaka, umetako oroitzapenak gailentzen joango dira nesken artean, Errege Magoen gaua iritsi arte. Izan ere, gau horretan hartutako gozokiak oroitzapenak bezala dira: horien benetako zaporea zein den jakiteko, irekitzeko, begiratzeko eta dastatzeko denbora hartu behar da. 2008tik umorea landuz Caramala konpainiaren ibilbidea luzea ez bada ere, 2008. urtean Malagan (Andaluzia, Espainia) sortu zenetik ekoiztutako bigarren antzezlana da Caramelo. Hala ere, eta umorea ardatz hartuta, La hora feliz (Ordu pozgarria) antzezlanarekin 60 emanaldi baino gehiago egin zituen konpainiak Andaluzian zehar. Horiek horrela, antzezlan horri esker Andaluziako hainbat lehiaketetan eta antzerki mostretan parte hartu zuten, eta Desencaja 09 izeneko lehiaketa irabazi zuten.

Stop Desahucios mugimenduaren hitzaldia izango da igandean, 17:00etan, Lakaxitan. Gaztetxekideen arabera, “kanporaketen aurkako eta etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendu bat osatzeko lehen urratsa izan behar du” hitzaldiak. Bestalde, au...

Alzukaitz eremuko salmenta libreko, babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitza gehienak dagoeneko prest direla jakinarazi dute Irungo Udaletik. Hala, babes ofizialeko 74 etxebizitetatik 71 banatu dituzte dagoeneko, eta tasatutako 37etatik, 35. Juan An...

Irun Dastatu egitasmoak, hiriko gastronomia eskaintza sustatzeko helburuarekin, saboreairundastatu.com webgunea abiatu du. Webguneak, Irungo jatetxeen kokagunea jakinarazteaz gain, eskaintzen dituzten menuen berri ere ematen du. Halaber, egitasmoak hai...

Atzerritik etorritako nahiz bertako adingabeak gizartean integratzeko boluntario bila ari da Izeba proiektua, eta etzi, Errenteria-Oreretan egingo dute Oarsoaldea eta Bidasoko aurkezpena. 19:00etan jarri dute ordua, Reina aretoan. Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Izeba proiektua “egoera zaurgarrian dauden adingabekoentzako osaba-izebak” bilatzen ari da 2009tik. Gipuzkoa osoan zehar pauso hori emateko prest daudenekin boluntarioen sare bat osatzea da asmoa. Horren bidez, gazteak gizartean integratu nahi dituzte “erreferentziak, maitasuna, babesa eta gertuko harreman soziala zabaltzeko” aukera emanez. Erreferentziazko familia Harremanak nola bideratuko dituzten ere aurreratu du Baketik-ek. Gazteak bizi diren harrera zentrotik aparte, adingabeei erreferentziazko familia bat ematea bilatzen dute, “iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko prest”. Horretarako, ekintza zehatz batzuk markatu dituzte: astean behin etxera bazkaltzera edo txango batera gonbidatzea; aldiro telefonoz deitzea; arazo pertsonalak edo ikasketekin lotura dutenak konpontzen laguntzea; hizkuntza ikasten laguntzea; erosketak egiten laguntzea; adin bereko gazteeekin kirol, kultur eta aisia ekintzen bidez harremanetan jartzea… Gizartean adingabe horienganako “begirada humanizatuagoa” lantzea ere sustatu nahi du Baketik-ek egitasmo horren bidez. 30 familia batu dira Baketik-ek jakinarazi duenez, 30 familia eta adingabek bat egin dute proiektuarekin 2009tik. “Balantzea hain positiboa da, esperientzia bertako adingabeengana ere zabalduko dela”, azaldu du. Horrenbestez, helburua datozen urteotan beste 30 familia [...]

Gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak pasa den ostiralean, ustez hiru autotan lapurtu eta atxilotzera joandako udaltzainei jotzeagatik. Pasa den ostiraleko 06:00ak aldera izan ziren gertakariak. Bizilagun batek Udaltzaingoari deitu zion, Parke kalean pertsona bat auto baten barruan lapurreta egiten ari zela salatzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat patruila bertaratu ziren orduan, eta kaltetutako autoaren bila zenbiltzala, lagun bat ikusi zuten auto baten azpian uzkurtuta. Gizon hori, auto azpitik atera eta ihes egiten saiatu zela gaineratu dute udaltzainek, eta harrapatzerakoan agenteak jotzen hasi zela. Atxilotutakoa Udaltzaingora eraman zuten, eta hala nola, zulagailu bat, berokiak eta bestelako arropak atzeman dizkiotela jakinarazi du Udaltzaingoak: “Horietatik asko estreinatu gabe zeuden, eta etiketak zituzten oraindik”. Atxilotua epailearen esku utzi du Udaltzaingoak, jabetzaren kontrako delituak eta agintearen agenteen kontrako erasoa egotzita. Adineko pertsonei lapurretak Bestalde, banketxe inguruetan gertatzen diren lapurretak saihesteko kanpaina berria abian jarri duela jakinarazi du Udaltzaingoak. Hilabete hasieran izaten dira lapurretak, eta erretiro pentsioa jasotzera joaten diren adineko pertsonak izaten dira biktimak gehienetan. Udaltzaingotik bakarrik ez joateko, diru kopuru handiak ez ateratzeko, eta diru zorroa agerian ez eramateko aholkatu diete adinekoei. Bestalde, azken asteburuetan Erdialdeko komertzio eta tabernetan hainbat lapurreta izan direla jakinarazi du Udaltzaingoak: “Lapurreta horiek, gauez gertatu dira, batez ere, jendeak jarrera [...]

ELA sindikatuko Oarso Bidasoko afiliatuek batzar orokorra egin zuten joan den ostiralean Errenteria Hiria Kulturgunean. Batzarra amaituta, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, Ez da krisia, lapurreta baizik. Erreformari ez! lelopean. Azke...

Herritar talde batek proposatuta, Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean. Hitzordua 19:00etan izango da, Oroitzene euskaltegian. Pasa den asteazkenean Gipuzkoa Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten Gezala Audit...

Gaur eta bihar odola emateko aukera izango da Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren, 18:30etik 20:30era arte. Odol emaile direnei zein herritarrei oro har egin die odola ematera joateko deia Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. 18 et...

Krisi ekonomikoari buruz ariko da gaur Joseba Garmendia ekonomialaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldia emango du Reina aretoan, 19:30etik aurrera. Baterabai herri ekimenak antolatu du hitzaldi hori, eta herritar guztiak animatu ditu gaur arra...

Hondarribiako Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, “Hondarribiako erabiltzaileak san Juan plazara autobusez jo...

Mari Carmen Marquez eta bere gurasoak dira hipoteka ordaindu ezinda dauden kasuetako bat. Kutxabankek etxetik kaleratzeko agindua noiz emango duen zain daude. Pasa den astean udalbatzarrak kaleratze hori bertan behera uzteko eskatu zion finantza erakun...

Martxorako, besteak beste, Nafarroaren konkistaren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte Donibanen Donibaneko Bixi Bixi Kultur Elkarteko kideek martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte. Horietan nabarmenena Nafarroaren konkistaren gaineko jardunaldiak dira. Aurten 500 beteko dira Gaztela eta Aragoiko armadek Nafarroako Erresuma osoa konkistatu zutela. Hilaren 9an hasi eta 23an bukatuko dira jardunaldiak: 1512-2012 500 urte askatasun egarriz izena jarri diete jardunaldiei. Hala, Nafarroako Erresumaren konkistaz, eta Gipuzkoak eta Nafarroak izan dituzten lotura historikoez hitz egingo dute, besteak beste, topaketen barruan. Ibilaldia ere egingo dute, Hondarribitik Donostiara. Txalaparta ikastaroa Aldi berean, Donibaneko elkartean hiru hilabeteko txalaparta ikastaroa antolatu nahi dute. Bertan parte hartzeko gaur eta etzi deitu behar dute interesdunek elkartearen telefono zenbakira: 943 52 58 93. 19:00ak aldera deitzeko eskatu dute Bixi Bixiko kideek. 30 euroko prezioa du ikastaroak. Egitaraua Hilak 9, ostirala. 19:00etan, Bixi Bixin, hitzaldia. Gaia: Nafarroako konkista. Hilak 18, igandea. Mendi zeharkaldia egingo dute, Hondarribia-Donibane-Donostia (Urgull). Hilak 23, ostirala. 19:00etan, Bixi Bixin, hitzaldia. Gaia: Gipuzkoako sorreraren eta Nafarroaren arteko harreman historikoa. Oharra. Meipin, Lezo Bide kalean dago Bixi Bixiren egoitza.