2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


EPLEk zein Landarek galdu egin dituzte Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako asteburuko euren partidak: EPLEk (Aitor Odriozola-Antton Aranburu) 16-22 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra eskuz binaka, eta Landarek (Iñaki Elorza-Ruben Pichel), berriz,...

Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinego...

Josu Gil (Eibar, 1979) EHNE sindikatuko kidea 19:30etik aurrera egongo da gaur Gezala Auditoriumean. Txoriak galduta egozenian dokumentala ikusi ondoren, hitza hartuko du Gilek. Filmak Zumarragako Oraa baserriko bizimodua azaltzen du. Arratsaldeko ekitaldia Gipuzkoa desberdin baten alde, jendarte eredua aldatu: azpiegitura lan handiak gelditu izenburuko jardunaldien barruan egingo dute. Gaur solasaldia egongo da Gezala Auditoriumean. Zer aditzeko aukera izango dute bertaratzen direnek? Hitzaldia baino gehiago, Txoriak galduta egozenian dokumentalarekin dago lotuago saioa. Baserri tradizional baten bizimodua azaltzen du, eta gaur egun ikusteko zailak diren hainbat lanbide ikusteko aukera egongo da. Pasarte batzuk hartuko ditut, eta jendeak zer pentsatzen duen adierazi dezake. Ez dut ohiko hitzaldi bat emango, nahiago dut jendearen iritzia jaso; euren kezkak eta galderak jaso. Film horretan familia batek zalantzak ditu, baserrira aurrerapen teknologikoak eraman ala ez, batzuk aldekoak dira, beste batzuk kontrakoak… Ea jendeak zer pentsatzen duen horri buruz. Eztabaida modukoa izatea da helburua, interaktiboa. Arratsaldeko ekitaldia ‘beste Gipuzkoa baten aldeko’ jardunaldien barrukoa da. Baserriak oinarrizkoak dira aldarrikatzen den beste Gipuzkoa horretan? Bai, argi daukagu baietz. Dinamika horretan azpiegitura handiak kritikatzen dira: Abiadura Handiko Trena edo Jaizkibelgo kanpo kaia… Azpiegitura horiek, eta ia denek, nekazaritzan dute eragina. Nekazal lur asko ari dira zementuz betetzen. Nekazaritzak [...]

Gabierrotak Laguntasuna erretiratuen egoitzak jakinarazi duenez, Gabonetan Xenpelar Etxean jarrita egon den jaiotza CANen bulegora eraman dute (Nafarroa etorbidea, 69). Erakusketa hilaren 31 arte ikusteko aukera izango da bulegoa irekita dagoen orduetan.

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen aho batez iazko azken udalbatzarrean. Hala, ostiral goizean Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak, planaren helburuak azaldu zituen. «Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotuz», esan zuen Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontuan: familia transmisioa, euskalduntzea–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, hedabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan hemezortzi helburu hitzartu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzaren bidez. Asmo nagusien bilduma 2015era arteko ikuspegiarekin egin dute, eta horretarako euskararen zeharkakotasuna «oso kontuan» hartu dute. Aho batez onartuta Euskara zinegotzia pozik azaldu zen plana martxan jarriko dutelako. «Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, aho batez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda, helburu hau betetzeko ondorengo urteotan udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa da plana», esan zuen Sagarzazuk. Plana garatzeko, udalerrian euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin Hondarribiko Udalak burutzen dituen ekimenak kontuan hartu behar direla esan zuen Sagarzazuk. Plana osatzeko ekarpenak egin dituzte hezkuntzan, euskalduntzean, merkataritzan, [...]

Arte Txiro erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean, hilaren 29ra arte. 7 Emakume eta Cetaces en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, astelehenetik larunbatera izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

Cristina Laborda Irungo Mugikortasun arduradunak “linea berriek zerbitzu eraginkorragoa, iraunkorragoa eta zentzuzkoagoa” helburu dutela erantzun die Kateako bizilagunei. Hala, Irungo Udaletik adierazi dutenez, egun 2. lineak emandako zerbi...

Etzi arratsaldean Gizarte Zerbitzuen Batzordea bilduko da, hiru puntu aztertzeko. Bilera Kultura Aretoan egingo dute, 18:30etik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, hiru gai aztertuko dituzte. Alde batetik, etxeko laguntzaren araudia aldaketak onartzea j...

Burua altxatu ezinik jarraitzen du Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak. Herenegun 42-31 galdu zuen Oñatiko Aloña Mendiren zelaian, eta horrenbestez, sailkapenaren zuloan jarraitzen dute arrosek. Ligako hamaikagarren partida izan zen astebur...

Makutxo tabernako arduradunek jakinarazi dutenez, ez dira gaur hasiko I. Dardo Txapelketa jokatzen, espero baino jende gutxiagok eman duelako izena. Hala, jakinarazi dute aukera dagoela bakarrik izena emateko ere, eta gero bikoteak osatzeko. Horretarak...

Gaztetxeko lagunek morez jantzi dute Zizt aldizkariko erlea, martxoko zenbakian, Bertso ziztada, elkarrizketa, lehiaketa, agenda… denak bildu dituzte aldizkariko bigarren zenbakian. Martxoaren 8aren inguruan antolatutakoen berri ere ematen dute, ...

Eski irteera antolatu du Kamio tabernak hilaren 18rako. Gourette edo Luz Ardiden, bi eski estazio horien artean hautatuko dute izena ematen dutenek autobusa betez gero. Prezioa 60 euro ingurukoa izango da, materialaren alokairua barne. Hilaren 15era ar...

Irun Rugby Taldeak aukera ona izango du larunbatean Euskal Ligako bigarren faseko lehen postuetan sendotu eta, liderrak huts eginez gero, lehen postura hurbiltzeko. Beltzek Getxo Artea Bren aurka jokatuko dute Faduran, 16:00etatik aurrera. Sailkapeneko...

Oiartzungo Flauta Taldeko kideek kaldereroen, eta artzain eta inudeen ondoren, urteko lehenengo irteera egingo dute datorren asteburuan. Valladolidera joango dira (Gaztela Leon, Espainia). Hilaren 17an eta 18an kontzertuak emango dituzte han, Medina de...

Bixi Bixi elkarteak antolatuta, bihar, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia eta bideo emanaldia izango dira. Sergio Iribarrenek gidatuko du hitzaldia, 19:00etatik aurrera, Bixi Bixi elkartearen egoitzan.

Gizarte zerbitzuetarako laguntzak eska daitezke

Oiartzungo Emakume Taldeek martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenek aurreikusi bezela jarraitzen dute aurrera. Pasa den ostiralean hasi ziren, eta filma eta hitzaldia izan ziren. Asteartean, Lola Valverdek eman zuen beste hitzaldi bat: Emakumea II. Errepublikan. Donostian ere izan dira herriko emakumeak, pasa den igandean Lilaton lasterketan, eta gaur manifestaziora joango dira. Erakusketak ere jarrita daude udaletxean (Emakumeak II. Errepublikan) eta Manuel Lekuona Bibliotekan (Oiartzungo emakumeek egindako artelanen erakusketa). Egun handia, etzi Oiartzungo Emakume Taldeek antolatutako egitarauren barnean, etzi izango da egun handiena. Egun guztirako ekimenak antolatu dituzte: autodefentsa tailerra, bazkaria, antzerkia… Parte hartzeko deia egin diete herriko gainontzeko emakumeei.

Bekoz Beko elkarteak antolatuta, 16:30etik aurrera, kultur etxean, adineko emakumeek hartuko dute hitza, beraiek gazteagoak zirenean emakumearen egoera zien zen kontatzeko, eta egungo egoerarekin alderatzeko. Kafea eta pastekin lagunduko dute solasaldia. Ondoren, 18:00etan, Antxoko Gure Zumardian , dantza afrikarra ikusteko aukera izango da. Trintxerpera egingo dute jauzi ondoren emakumearen egunari lotutako ekitaldiak. El tren de las moscas film laburra emango dute, Alkateordetzan, 18:30ak inguruan, eta 19:00etan, xx. mendean zehar emakume pasaitarrek izan duten bizimodua aztertzeko hitzaldia izango da. Aipatu hitzaldian Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak eta Rosa Garcia Orellan antropologoak parte hartuko dute, besteak beste.

Hainbat emanaldi prestatu dituzte dagoeneko Oiartzungo Flauta Taldeko kideek. Aurten, ez dute bidaia luzerik egingo, baina emanaldi gehiago egiteko aukera izango dute, eta bizpahiru bidaia motz egitekoa. Hona euren emanaldien zerrenda: Martxoaren 17a ...