Sailkapenaren zuloan jarraitzen du Donibane Eskubaloia taldeak

Burua altxatu ezinik jarraitzen du Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak. Herenegun 42-31 galdu zuen Oñatiko Aloña Mendiren zelaian, eta horrenbestez, sailkapenaren zuloan jarraitzen dute arrosek. Ligako hamaikagarren partida izan zen astebur...

Burua altxatu ezinik jarraitzen du Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak. Herenegun 42-31 galdu zuen Oñatiko Aloña Mendiren zelaian, eta horrenbestez, sailkapenaren zuloan jarraitzen dute arrosek. Ligako hamaikagarren partida izan zen asteburukoa, hau da, lehen itzuliko azkena: lehen itzulian jokoan zeuden 22 puntuetatik bi bakarrik irabazi dituzte arrosek.

Horrenbestez, bigarren itzuliari begira, aldaketa nabarmena egin behar du taldeak maila mantendu nahi badu. Hasteko, etxean sendotasuna erakutsi behar dute, eta kanpoan ahal dutena egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.