Albisteak

Oraindik eros daitezke pailazoen saiorako sarrerak

Hilaren 29an, Zazpikoloroa ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elorsoro kiroldegian. Sarrerak, baina, pasa den larunbatean jarri zituzten salgai. 1.500 sarrera jarri zituzten Elorsoro kiroldegian Ugaldetxoko Kultur Taldeko kideek, ekimenaren antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, 1.200 saldu zituzten. Hala, oraindik 300 sarrera dituzte saltzeko. Horiek ikuskizunaren egun berean, hilaren 29an, jarriko dituzte salgai, Elorsoroko lehiatilan bertan. Pailazoen saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 16:00etatik aurrera erosi hal izango dira. Ohi bezala, antolatzaileek oharra luzatu diete gurasoei: «Bi gurasoak joan ordez, bakarra joan dadila haurrekin, haur gehiagok izateko ikuskizunaz gozatzeko aukera». Bost eta zortzi euro Bi urtetik gorako haur guztiek ordaindu beharko dute bost euroko sarrera, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute. Pertsona bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosi ahal izango ditu.

admin

183 kontsulta, 2011n, Kontsumo Bulegoan

2011n, 183 kontsultari eman zitzaien arreta Hondarribiko Kontsumo Bulegoan. Iaz baino 23 kontsulta gutxiago izan dira. Hala ere, Kasino Zaharrean jaso diren erreklamazioen kopurua handitu egin da. Kontsulten gaiak aurreko urteetakoen antzekoak izan dir...

admin

“Aupa Aritz, aupa Mirandes!”

Pasaitar talde bat Espanyol eta Mirandes taldeen arteko Espainiako Kopako partida ikusteko bildu zen atzo Antxoko Mimos tabernan. Izan ere, Aritz Mujika antxotarrak Mirandesen jokatzen du, eta haren Kopako bidea tentuz jarraitzen ari dira Mujikaren lagunak, senideak, eta antxotarrak oro har. Ondo hasi zuen lehia Burgosko (Espainia) taldeak, 0-2 aurreratu baitzen markagailuan. Partida bukatzear zela, ordea, Espanyol taldeak hiru gol sartu zituen eta 3-2ko emaitzarekin itzuli ziren etxera Mirandesekoak. Itzuliko partidan ikusi beharko da nork egingo duen aurrera kanporaketan. Hala ere, giro onean izan ziren Mujikaren jarraitzaileak.

admin

Harrera egingo diete bihar Herbeheretako ikasleei

Herbeheretatik etorritako ikasle taldeari harrera egingo diete bihar goizean, Irungo Udaletxean. Ikasleak Pio Baroja institutuko ikasleekin trukea egingo dute, eta martxoan abiatuko dira irundarrak hara. Trukearen xedeetako bat, ingelesa pratikatzea da.

admin

Txoko mitikoa arriskuan

Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan. Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez. 2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri. Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako. Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak. Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten. Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea [...]

admin

“Nire argazkietan azaltzen direnekin harremana lantzen saiatzen naiz beti”

Imanol Pachecok (Oiartzun, 1979) bere loradendan egiten du lan, baina duela hiru urtetik argazkilaritza du zaletasun. Super Foto Digital aldizkariak antolatutako lehiaketan bigarren saria eskuratu berri du, eta azken horrek ekarri duenaz eta bere zaletasunaz hitz egin du Hitza-rekin Errenteria-Oreretan bizi den oiartzuarrak. Zer da Book Super Foto Digital lehiaketa? Super Foto Digital aldizkari espezializatuak antolatzen du lehiaketa hori. Aldizkaria Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan banatzen dute, eta lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra hilabetean bi argazki baino gehiago ez bidaltzea da. Otsailean hasi eta azaroan amaitzen da lehiaketa, eta ia urte osokoa izanik, argazki ikaragarri pila jasotzen dituzte.  Ematen dituzten sariak, berriz, interesgarriak dira oso: lehenengo hirurek, 3.000, 1.800 eta 1.200 euroko saria jasotzen dute, hurrenez hurren. Nik bigarrena jaso dut. Horrekin batera akzesitak ere badituzte. Zerk eraman zintuen bertan parte hartzera? Bertan parte hartzen nuen lehenengo aldia izan da, eta bi argazki bidali nituen lehiaketarako. Joan den urte hasieran bidaia egin nuen Senegalera gobernuz kanpoko erakunde batekin, eta bertan egindako argazkiak asko gustatu zitzaizkidan. Lehiaketa horretan parte hartzea, bidaiari nolabaiteko jarraipena emateko modua iruditu zitzaidan. Nolakoa da saritutako argazkia? Senegalen egindako txango batean Dindefelo ur-jauziaren azpian, bertako  mutil pare batekin egin genuen topo. Oso atseginak ziren, eta naturaltasun [...]

admin

Nekane Lasarteren margolanak, Gaztelun

Nekane Lasarte artistaren margolanak ikusteko aukera izango da datozen asteotan Gaztelu ostatuan. Otsailaren 15era arte egongo dira lanak zintzilikatuta, eta jangela irekita dagoenean ikus ahal izango dira. Lasarte musika munduan ezagunagoa den arren, ...

admin

Oiarsoko mutilek irabazi eta neskek galdu egin dute

Oiarso saskibaloiko Senior Mailako mutilek garaipena lortu zuten; neskek, ordea, ezin izan zuten Internacionalen aurrean ezer egin. Mutilek 85-58 irabazi zioten Ordiziari, eta zazpigarren daude, 21 punturekin. Neskek, berriz, porrot latza jaso zuten et...

admin

Udal gobernu taldea: “Epaiak ez dio normalizazio politikoari laguntzen”

Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko sei gazte espetxeratzen hartutako erabakiaren gainean, udal gobernu taldeak “kezka eta atsekabea” azaltzeaz gain, normalizazio politikoari ez diola laguntzen adierazi du: “Erabakia gazte hauek Se...

admin

Bixerako geltokia lekuz aldatuko dute, obrengatik

Bixeraren ingurunean obrak egiten ari direnez gero, leku horretan dagoen autobus-geltokia, 1. lineakoa (Zaisa-Ospitalea), Nafarroa ibilbidera mugituko dute, Arbelaitz Jauregiaren ondora, gaur egun 3.lineak bere geltokia duen toki berera. Aldaketa hau d...

admin

Irunbuseko hiru lineek aldageltokia izango dute Bixeran, bi norabideetan

Hilaren 1ean Ekialdebusek linea berriak ezarri zituenetik, autobusen gaia etengabeko eztabaidagai bilakatu da Irunen. Aldundiak Irundik igarotzen diren lineetan aldaketak abiatu zituen data horretan, lehenago Irungo eta Hondarribiko udalekin negoziatu ondoren, baina ez biekin elkarrekin. Ekialdebuseko aldaketekin batera, batzuetan behartuta eta beste batzuetan probestuta, Irunbusek ere bere hiru lineak moldatu zituen, baina Mugikortasun arloak ezarritako aldaketak ez ziren izan denen gustokoak. Asteartean Mugikortasun Mahaia elkartu zen Ficoban eta, udalean ordezkaritza duten alderdiez gain, beste hainbat talde egon zen bertan ordezkatuta, autobusen aldaketengatik kaltetuak sentitzen ziren lau auzo elkarte haien artean. Herenegun goizeko prentsa agerraldian “oso pozik” agertu ziren Jose Antonio Santano alkatea eta Cristina Laborda Mugikortasun zizegotzia astearteko bilkuran lortutako adostasunarengatik: “azken asteetan egindako lan handiaren fruitua izan da”, esan zuen Santanok. Gobernuko ordezkariek aurreratu zuten hilaren 13an aurkeztuko duten proposamen berriak auzo elkarteen eskakizunak aintzat hartuko dituela: “Lineak eraginkorragoak eta azkarragoak izango dira, eta auzoak eta erdigunea oso ondo konektatuko dituzte”. Bukatzeko, alkateak esan zuen “intermodalidadea, eta hiri eta hiriarteko autobus sarean osagarritasuna bermatzen direla”, eta eskerrak eman zien alderdiei eta auzo elkarteei eztabaidan egindako ekarpenengatik. Linea-aldatzea, ibili gabe Astearteko bileraren aurretik udalaren proposamenak Bixeran geltoki partekatu bat egotea planteatzen zuen; L1 eta L2ko autobusek bertan geratuko lirateke bi [...]

admin

Euskaraz Bizi Egunerako deia egingo du EHEk

Agerraldia egingo du gaur, hilaren 17rako deia zabaltzeko; Euskaraz Bizi Eguna Donostian izango da Oiartzun Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek agerraldia egingo du gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteko. 19:00etan izango da, Kont...

admin

105 urte bete ditu Maria Iriarte hondarribiarrak

Herenegun, Maria Iriarte Etxebeste hondarribiarrak 105 urte bete zituen. Iriarte San Gabriel egoitzan bizi da, eta lanbidez irakaslea izan zen. Asko bidaiatu zuen gainera. Haur asko hezi zituen Hondarribira itzuli eta bertan bizitzen jarri zen arte.

admin

Grebaren harira, batzarra deitu du ezker abertzaleak

Astelehenean izango da, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian; batzar irekia dela nabarmendu dute Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egiteko asmoa dauka. «Grebaren inguruko arrazoiez informat...

admin

Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena, abiatzear

Gaur goizean aurkeztuko dute Enbata tabernan Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena. Asteazkenero eta ostegunero, bi euroren truke, edaria eta pintxoa erosteko aukera izango dute nahi duten herritarrek hiriko 11 tabernetan —horietatik hamar Portu auzokoak d...

admin

Berdintasunari buruzko hitzaldiak Gamonen

Hezkidetza gaiari heldu diote Cristobal Gamon ikastetxean, eta Errenteriako Berdintasun Batzordearekin batera, bi hitzaldi antolatu dituzte genero berdintasunaren gainean. Garbiñe Arrizabalaga psikologoak emango ditu. Lehenengoa atzo izan zen, baina j...

admin

“Denok sortzen ditugu hondakinak eta denok bukatu behar dugu arazoarekin”

Agerraldia egin dute Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo alkate eta zinegotzi ohiek Donostian (Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan da bertan). Atez atekoaren aldeko apustua berretsi dute. Bestalde, laster martxan jarri nahi duten h...

admin

Elorsoroko rokodromoaren gaineko bilera antolatu du udalak

Astelehenean izango da, 18:30ean, kiroldegiko bilera aretoan; bilera irekia da interesdun guztientzat Oiartzun Elorsoro kiroldegiko rokodromoaren inguruan bilera irekia deitu du Oiartzungo Udalak astelehenerako, hilaren 12a, 18:30ean. Deialdia Oiartzun...

admin

Muxikoak dantzatuko dituzte igandean

Hilabeteko bigarren igandeetan egiten duten bezala, igande honetan ere muxikoak dantzatuko dituzte, Beti Prest Dantza taldeko kideek eta dantzatzera animatzen den herritar orok. 12:00etan bilduko dira Herriko Plazan.

admin
Gehiago