Udalak 2012ko aurrekontuen berri emango die herritarrei
Hondarribiko udal gobernu taldea datozen asteetan Hondarribiko bizilagunekin bilduko da. Bilerak datorren astelehenean hasiko dituzte, Jaitzubian, eta herritarrei 2012ko aurrekontuaren azalpenak emango dizkiete. Auzo bakoitzeko bizilagunek dituzten iradokizunak jasoko dituzte udaleko ordezkariek. «Bilerara gobernu taldea osatzen dugun zinegotziak joango gara», esan du Aitor Kerejeta alkateak, «eta guztion artean sail bakoitzeko xehetasunak azalduko ditugu. Ondoren, datorren astelehenetik martxora bitarte bisitatuko dugun auzo bakoitzean, egin ditzakegun hobekuntzak eta aldaketak entzun eta jasoko ditugu, baita iradokizunak eta kexak ere». Auzo guztietan bilera Lehen bilera datorren astelehenean egingo dute, Jaitzubian 19:00etan, bertako bizilagunen lokalean. Hurrengo asteetan udal gobernuko ordezkariak Amute, Puntala, Alde Zaharra, Mendelu, Portua, Soroeta eta Kanpiñako bizilagunekin bilduko dira. Iaz hasi ziren bizilagunekin bilerak egiten. «Herritarrek interes handia erakusten dute hiriko proiektuen inguruan, eta nola ez, beraiekin lotura duten kontuetan ere. Pozik egoteko moduko bilerak dira horiek, ez bakarrik erakusten dizkiegun proiektuengatik, baita hiritarrei entzunda sortzen diren ideia berriengatik ere», azaldu du alkateak.
Hondarribiko udal gobernu taldea datozen asteetan Hondarribiko bizilagunekin bilduko da. Bilerak datorren astelehenean hasiko dituzte, Jaitzubian, eta herritarrei 2012ko aurrekontuaren azalpenak emango dizkiete. Auzo bakoitzeko bizilagunek dituzten iradokizunak jasoko dituzte udaleko ordezkariek.
«Bilerara gobernu taldea osatzen dugun zinegotziak joango gara», esan du Aitor Kerejeta alkateak, «eta guztion artean sail bakoitzeko xehetasunak azalduko ditugu. Ondoren, datorren astelehenetik martxora bitarte bisitatuko dugun auzo bakoitzean, egin ditzakegun hobekuntzak eta aldaketak entzun eta jasoko ditugu, baita iradokizunak eta kexak ere».
Auzo guztietan bilera
Lehen bilera datorren astelehenean egingo dute, Jaitzubian 19:00etan, bertako bizilagunen lokalean. Hurrengo asteetan udal gobernuko ordezkariak Amute, Puntala, Alde Zaharra, Mendelu, Portua, Soroeta eta Kanpiñako bizilagunekin bilduko dira.
Iaz hasi ziren bizilagunekin bilerak egiten. «Herritarrek interes handia erakusten dute hiriko proiektuen inguruan, eta nola ez, beraiekin lotura duten kontuetan ere. Pozik egoteko moduko bilerak dira horiek, ez bakarrik erakusten dizkiegun proiektuengatik, baita hiritarrei entzunda sortzen diren ideia berriengatik ere», azaldu du alkateak.


