Albisteak

Zimbabwe, zure abenturaren bilaren hurrengoa

Zure abenturaren bila ekimenak beste ikusentzuneko bat aurkeztuko du ostegunean, Amaia KZn. Oraingoan, Fernando Odriozola izango da protagonista eta hark ekoiztutako Zimbabwe lana emango du. Hala, Odriozolak,bizitza basatiaren erresumara egiten du bida...

admin

Sukaldean ikasteko beste saio bat Argoiaken eskutik

Sukaldean trebatzen ikasteko beste saio bat antolatu du bihar Argoiak elkarteak, Mikel Cuevasen eskutik.

admin

Leka Eneako bi taldeek irabazi dute asteburuan

Leka Enea Irun mahai-teniseko bi taldeak Andaluziako taldeen aurka lehiatu ziren asteburuan, Hirubiden izandako partidetan, eta bi kasutan, garaile atera ziren irundarrak. Hala, larunbata arratsaldean lehiatu ziren lehenbizi gizonak. Partida ez zen ero...

admin

Foru funtsa nola itzuli erabakitzeko bozeramaileen bilera eskatu du PSE-EEk

Joan den astean udalaren eta aldundiaren arduradunek foru funtsaren inguruan eginiko bileraren ostean, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak propo...

admin

Minervaren Foroa izango da larunbatean Oiasson

Oiasso Erromatar Museoak Minervaren Foroa antolatu du larunbaterako. Baskoien meatzaritza hitzaldia emango du Mertxe Urteaga museoko zuzendari eta arkeologoak, 18:00etatik aurrera. Ondotik, Arditurri: itzal eta argi hizketaldia izango da, Itxaro Borda ...

admin

Stop Deshaucios-ek hitzaldia emango du bihar

Stop Deshaucios taldeko kideek hitzaldia emango dute bihar udalerrian. Reina Aretoan izango da solasaldia, 19:30etik aurrera. Stop Deshaucios taldetik herritar guztiak deitu dituzte hitzaldian parte hartzera.

admin

Elurra eta hotz handia iragarri dute datozen egunetarako, gauetik hasita

Gaur gauean elurra egin dezake Oarso Bidasoan, eta antzerako iragarpena egin dute biharko ere, mendietan zein itsas mailan. Ez omen du asko zurituko, baina elur maila kostalderaino jaitsiko da. Tenperaturak zero azpitik kokatuko dira eta gauero izoztu dezake, baita bihar egunez ere. Larunbata arte ez dute termometroek goranzko joera hartuko. Ostegun goizean elur malutak botatzen hasi zenetik, denboraleak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu han eta hemen. Hala, Oarsoaldean batez ere, larunbat eguerdian hasi zen elurteak errepideak kolapsatu egin zituen Trintxerpe eta Oiartzun bitartean. Antxon, N-1 errepidea itxita egon zen hainbat orduz, eta barrutiaren saihesbide berria ez zuten zabaldu elurra kentzeko makinak agertu ziren arte. Errenteria-Orereta ere ederki zuritu zen, eta goialdeko auzoetako maldetan —Beraunen batez ere— arazoak izan zituzten herritarrek. Oiartzunen eta Lezon ere ederki asko zuritu zituen bazterrak elurrak. Larunbat goizean elur dezente bota zuen ere Hondarribian, eta eguerdirako hiriko auzo guztiak zurituta zeuden, baita hondartza ere. Horregatik, ezin izan zuten abiatu Euskal Herriko Arrantza Txapelketa. Musika Eskolako ikasleek ere ezin izan zuten santa eskean atera. Irunen ere elurra egin zuen, baina ez zuen arazo gehiegirik sortu. Iragarpenak betetzen ari zirela ikusita, aldez aurretik bertan behera utzi zituzten, esaterako, asteburuko eskola kirol ekitaldi guztiak. Gainera, izotzak afizionatuen kirol gehienetako [...]

admin

Sanferminetako egitaraua prestatzen hasteko bilera

Bihar arratsaldean Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du, Azokan, San Fermin jaiei begira egiten ari diren eztabaida prozesuarekin jarraitu eta 2012ko egitaraua prestatzen hasteko. Herritarrei dei egin diete eztabaidan parte har dezaten. 20:00etan ha...

admin

Bixi-Bixik bertso eskola sortu du, gaztetxoentzat

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak gaztetxoentzako bertso eskola osatzea lortu du. Ostiralero elkartuko dira, 17:00etan; elkartetik esan dutenez dagoeneko sei neska-mutilek eman dute izena bertso eskoletan. Irakaslea Arkaitz Oiartzabal Xamoa da, eta Bixi-Bixik...

admin

Pedro Etxeberria eta Naiara Casi izan dira Oiartzungo proban azkarrenak

I. Txakurkros Txapelketan 63 korrikalari iritsi dira helmugara; Gipuzkoako Ligarako balio izan die Igandean jokatu zuten herrian lehen aldiz txakurkros proba bat: Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa. Arritxulo inguruan izan zen, eta sei kilometroko proba bukatzen lehenak Pedro Etxeberria (Zura txakurrarekin) eta Naiara Casi (Ruka txakurarekin) izan ziren. Etxeberria zumaiarrak 24 minutu eta 29 segundotan bukatu zuen ibilbidea, eta Casi donostiarrak 29 minutu eta 34 segundotan. Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, eta guztira 63 lagun iritsi ziren helmugara. Horietatik, bik parte hartu zuten Txakurkros Txiki proban: Jon Perez errenteriarrak eta Aitor Agirre donostiarrak. Oarso Bidasokoak parte hartzaileak 23 izan ziren. Horiei dagokienez, korrikalari azkarrena Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen, beteranoetan. Bosgarren postuan iritzen zen helmugara Txopo txakurrarekin. 00:25:34ko denbora egin zuen. Gipuzkoako Liga Igandean herrian jokatutako proba puntuagarria zen Gipuzkoako Ligarako. Oiartzungo irabazleak, bai Etxeberria eta baita Casi ere, hirugarren postuan daude Gipuzkoako Ligako sailkapenean. Gipuzkoako lehen postuan, mutiletan, Iskander Rodriguez arratzuarra dago. Nesketan, Zumarragako Larraitz Sorron. Eskualdeko korrikalariei dagokienez, lehenengo hiru postuetan lau txakurkroslari daude: beteranoetan Patxi Azpiazu oreretarra lehena da eta Lujanbio bigarrena; Leire Fernandez errenteriarra nesketan lehena da, eta herri bereko Jon Perez, gazteetan. SAILKAPENAK Oiartzun Mutilen podiuma. Pedro Etxeberria (00:24:29), Mikel Etxeberria (00:24:32) eta Jon [...]

admin

Lartaun Abesbatza eta Flauta Taldea, elkarrekin

Lartaun Abesbatzak eta Oiartzungo Flauta Taldeak, kontzertua emango dute lehen aldiz etzi, Maddalen Dorronsororen eta Iñaki Gurrutxagaren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Udaletxean izango da, 20:00etan. Talde bakoitzak emanaldi txiki bat eskainiko ...

admin

Irratian, dantza kirola den eztabaidatuko dute

Oiartzun Irratiko gaurko Kirolez blai! saioan, dantzaz ariko dira, eta honako galderak erantzuten ahalegindko dira: Dantza beste kirol mota bat da? Euskal dantza kirola da? Hiru gonbidatu izango dira irratian: Izar Aizpuru, Ane Badiola eta Imanol Etxeb...

admin

‘Biladi Hadi’ liburuaren aurkezpen musikatua gaur

Israeli Boikot ekimenaren eskutik, Biladi Hadi liburuaren aurkezpen musikatua izango da gaur Makutxo tabernan, 20:00etan. Palestinan ikusi eta ikasitakoa abiapuntu, liburua eta diskoa sortu dituzte. Liburua Makutxon eros daiteke 10 euroren truke. Horre...

admin

Edukiontziak nork erre dituen jakin nahi du PPk

Pasaiako Udaleko PPren bozeramaile David Hernandezek Trintxerpen edukiontziak nork erre dituen iker dezan eskatu dio Bilduren gobernuari. “Kale borrokaren berragertze bat” ez izatea espero du zinegotzi popularrak. Gertaerak nork eta zergati...

admin

Atzeratu dute Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakundearteko mahaiaren bilera

Bihar egitekoa zen bilera, baina dokumentua osorik amaitu ez dutenez bilkura apirilaren 30era arte atzeratzea erabaki du mahai politikoak. Urtarrilaren 9an egin zen Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakunde arteko mahaiaren lehen bilera, Pasaia, L...

admin

Grebaren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak

Etzi greba orokorraren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak, eta horretarako programazio berezia prestatu du: grebaren datuak, mobilizazioen jarraipena, elkarrizketak, musika antikapitalista… Goizeko hamarretan hasiko da saio berezia, eta arr...

admin

Fiskaltzak ‘Bateraguneko’ bost auzipetuen zigorrak berresteko eskatuko du bihar

Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak jakinarazi du bihar Auzitegi Goreneko saioan Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziko auzipetuen aurkako zigorrak berresteko eskatuko dutela. &#822...

admin

Joseba Agudori harrera egin diote

Hamarnaka herritarrek harrera egin zioten Joseba Agudo abokatu eta preso ohiari joan den ostiralean Herriko Plazan. Aurreko egunean irten zen Agudo, arratsaldeko zortzietan, Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxetik. Behin-behinean utzi dute ...

admin
Gehiago