Leka Eneako bi taldeek irabazi dute asteburuan
Leka Enea Irun mahai-teniseko bi taldeak Andaluziako taldeen aurka lehiatu ziren asteburuan, Hirubiden izandako partidetan, eta bi kasutan, garaile atera ziren irundarrak. Hala, larunbata arratsaldean lehiatu ziren lehenbizi gizonak. Partida ez zen ero...
Leka Enea Irun mahai-teniseko bi taldeak Andaluziako taldeen aurka lehiatu ziren asteburuan, Hirubiden izandako partidetan, eta bi kasutan, garaile atera ziren irundarrak.
Hala, larunbata arratsaldean lehiatu ziren lehenbizi gizonak. Partida ez zen eroso hasi Hispalis Sevillako taldeak lehen puntua lortu zuenean. Izan ere, Zhang Sining talde irundarreko jokalariak gripe batetik osatu gabe hasi zen jokatzen, eta Txinakoak ezin izan zuen asmatu zer egin. Edozein modutan, Zoltan Batorfi eta Endika Diezek osatutako bikoteak ondo aritu eta 3-1 markagailuarekin iritsi ziren bukaerara. Leka Enea, sailkapen orokorreko 4. postuan kokatua dago.
Bestalde, Leka Enea Irungo nesken taldea lehiatu zen igandean, Hirubiden. Cajasur Priego Cordobako taldearen aurka aritu ziren nesken taldekoak, Zhang Siningen kasuan bezala, Kelly Sibley jokalariak gripe batetik guztiz sendatu gabe jokatzea egokitu zitzaion. Edozein modutan, 4-3 garaitu ziren azkenean irundarrak. Zazpi dira dagoeneko taldeak lortutako garaipenak eta horri esker, Europako postuetan jokatzeko aukera izango dute, hilaren 19an.