2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


Inauteriei agur esateko, Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek Lantz (Nafarroa) bisitatu zuten pasa den asteartean. Hala nola, Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak ezagutu zituzten.

Joseba Agudo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dutela salatzeko, Eleak Mugimenduak deituta elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean. Jarduera juridikoak libre eta legala izan behar duela aldarrikatu zuten Xabier Olaskoaga plazara bildu zi...

Angel Blanco Egoskozabal errenteriarrak Ermuako Udalak martxoaren 8ari begira antolatu duen kartel lehiaketa irabazi du. Guztira 24 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, baina Blancoren Sin límites (Mugarik Gabe) lana aukeratu du epaimahaiak. Ez da Bla...

Bi asteburuko atsedena izan du helduen taldeak, eta asteburu honetan hirugarrenaren kontra jokatuko du. Alde Zaharra-Saskilagunak partida bihar da, 18:00etan, Altzako kiroldegian. Oiartzuarrak azkenaurrenak dira. Gazteen A taldeak Easo Ekaitzaren kontr...

Ereintza eskubaloiko lehenengo taldeko jokalariak, Bigara Pulpo taldekoen aurka ariko dira bihar, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Lubaki kiroldegian. Ereintza taldekoak bigarrenak dira sailkapen taulan 30 punturekin, Zarauzko Amenabarren atzetik. Azken h...

Gaur eguerdian inauguratu dute Martin Etxeberria kaleko Garagunea, adimen urritasuna daukatenei zuzendutako zentroa. Hain zuzen, bi erabiltzailek hartu dute hitza, eta zentro berriaren abantailak nabarmendu dituzte. Erabiltzaileen gurasoek ere eskerrak...

Touringek etxean jokatuko du bihar Mariñoren kontra, 16:30ean. Touring bigarrena da sailkapenean 44 punturekin, eta Mariño bosgarrena da taulan. Beti Onak, berriz, Martutenen kontra jokatu du etzi, 12:30ean, azken horren zelaian. Beti Onakoak zazpiga...

Bidasoa Bizirik Garapenerako Agentziak hiru tailer antolatu ditu heldu den astean, lana nola aurkitu laguntzeko helburuarekin. Astelehenetik asteazkenera bitartean garatuko dira tailerrak. Otsailak 27: kurrikuluma eta aurkezpen gutunak egiteko erramintak emango dira (09:00-12:00). Otsailak 28: enpresen sorrerarako tailerra izango da. Crea tu propio trabajo (Zure lan propioa sortu) izenbururpean, enpresa bat eratzeko eta negozio plan bat segitzeko eman beharreko urratsak azalduko dituzte bertan (09:00-11:00). Otsailak 29: ¿Sabes de que quieres trabajar? (Zertan lan egin nahi duzun ba al dakizu?) eta Busqueda de empleo en Internet (Lan bilaketa Interneten) tailerrak emango dira. Lehena, 12:00etik 14:00era eta bigarrena, 13:45-18:45 ordutegietan aurrera eramango dira. Informazio gehiagorako 943 633 160 telefono zenbakira deitu, edota El Espazio (Anaka kalea, 27) bisitatu dezakete interesatuek.

M15 Bidasoa mugimenduak, Kabigorri Ateneoarekin elkarlanean, hiru dokumental labur emango dituzte igandean, hilaren 26an (19:00). Hiru ikusentzunekoak hezkuntzaren inguruan jardungo dute, eta ondoren, mahai-ingurua izango da. Lehen dokumnetala Finlandi...

Hondarribia Blues Jaialdia egiteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren edizioaren programaren aurrerapena eskaini dute jaialdiko antolatzaileek. Oraingoan ere, bluesaren nazio eta nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Txingudi b...

Asteazkenean ospatuko den San Markos eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragilerekin elkarlanean. “Opila eguna, familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da” dio Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. “Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da. Gogoz itxaroten duten eguna, gozatzeko eguna. Gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea, eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da, horien artean edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzio arloko zinegotziak. Zentzu honetan, Opila eguna aitzakia gisa harturik Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Hala, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dituzte, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu… Aldi berean, gurasoei gutun bat zabaldu diete honen berri emateko eta Prebentzio Komunitarioko Udal zerbitzuko errekurtsoak, hau da, informazioa, orientazioa edo aholkularitza azaltzeko. Merkatariei gutun informatiboak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzeari dagokionean euren errespontsabilitate legala gogoraraziz. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekingo dio aurreko egunetan eta San Marko egunean bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere dispositiboak prest [...]

Ligako 29. jardunaldia da asteburu honetakoa, eta Oiartzungo Ohorezko Erregional Mailako mutilek Behobiaren kontra jokatuko dute. Bihar dute partida, 17:00etan, Irungo Gal zelaian. Sailkapenari erreparatuta, badirudi partida erraza izango dela oiartzua...

Bihar da Saskilagunak-en partida, 16:30ean, Eibarren. Oiartzuarrak jaitsiera postuetan daude. Gazteen A taldeak Soraluzeren kontra jokatuko du. Sailkapeneko bigarren postuan daude oiartzuarrak. Eta nesken Kadete Mailako taldeak, Aldapeta-Txirritaren au...

Oiartzunek, Gure Txokoa liderraren kontra jokatuko du gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian; bigarrenak dira etxekoak. Power Rangersek Zarautz izango du aurrean, bihar, 17:00etan, Aritzbatalde kiroldegian. Oiartzuarrak laugarrenak dira, eta zarauztarrak...

Herriko jaiak prestatzeko bigarren bilera astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Dagoeneko Jai Batzordea erabakiak hartzen hasi da. Adibidez, lehen bi bileretan parte hartzen ez duten talde eta elkarteek xanistebanetako ekintz...

Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Oporrak udalekuetarako, zehazki, 2000tik 2008ra jaiotako haurren tartean. Parte hartzeko Gazte Informazio Bulegotik pasatu behar da astelehenetik hilaren 27ra. 11:00etatik 14:...

Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, ...

4fluxion festa egingo dute gaur Pagoan, bigarrenez. Lolitta, Furonia, Paolo Solo eta Thomas Totton ariko dira musika jartzen. Sarrerak 10 euro balio du kontsumizio batekin, eta horrez gain, opariak, dekorazio berezia eta makillajea izango direla iragar...

Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz. Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan. Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.