2025eko abenduan onartutako mozioaren berririk ez dutela jaso salatu dute; elkartea azaroko udal osoko bilkurara aurkeztuko da.


E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso ind...

Otsailaren 15ean aurkeztu zuten Lezon herri baratzeak egiteko egitasmoa. Gezalan egin zuten bilerara 50 lagun inguru agertu ziren eta udalak nabarmendu du “egitasmoak oso harrera ona” izan duela. Baratze bat eduki nahi duten lezoarrek martx...

Matxitxakoko lurmuturreko gudaren 75. urteurrena beteko da datorren astelehenean, hilaren 5ean. Horren harira, Itsas Gela elkartearen Mater itsasontzi musoan omenaldia egingo diote Euzkadiko Gudaontzidiari. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta Matxitxako elkarteak eta Untzi Museoaren laguntzarekin egingo dute Itsas Gelakoek omenaldia. Pasaiako hainbat erakundetako ordezkariak ere izango dira omenaldian. 1937ko martxoaren 5ean izan zen Matxitxakoko guda. Bertan, frankisten Canarias izeneko ontziak (10.000 tona eta 1.000 soldaduko eskifaia zuen), Euzko Gudontzidia erasotu zuen: Galdames ontzia babesten ari ziren euskal ontziak, Baionatik Bilbora bidean. Bertan, besteak beste, Nabarra boua gogor erasotu, eta hondoratu zuten. Euzko Gudontzidiko ontziak arrantza ontzi izandakoak ziren, gerrarako prestatuak. Egun, ez dago guda horretan parte hartu eta bizi denik. Bizirik zegoen gudari bakarra, Juan Telletxea ibarrangeluarra, iazko abenduan hil zen, 94 urte zituela. Armadaren muina, Pasaiakoa Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1936an Euzkadiko Gudontzidia. Errepublikarren armadari itsas trafikoa eta arrantza lanak babesten laguntzeko, eta euskal portuen sarrera-irteerak urpeko minetatik libre izateko sortu zuten gerra ontzi taldea. Itsas armada hori osatzeko 50 arrantza ontzi, gerra ontzi bihurtu zituzten. Pasaiakoak, Donostiakoak, Mutrikukoak Bilbokoak eta Ondarroakoak ziren batez ere ontzi horiek. Horrela, armada horretako ontzi nagusienek Pasaiakoa zuten jatorria. Donibaneko PYSBE enpresarenak izandako lau bakailao ontzi ziren armadaren ontzi nagusienak: Gipuzkoa (gerraontzi bihurtu [...]

Erregional Preferenteko Sanpedrotarrak bihar jokatuko du, 17:45etik aurrera, Lasarteko Ostadarren zelaian (MIchelinen). Touring liderraren atzetik bigarren dira sailkapen nagusian lasartearrak, hortaz, jaitsiera postuetatik ihes egiteko bidean moreek p...

Txost 1-Urnieta 1 partida izango da gaur Madalensoron, 21:00etan. Udaberri Txapelketaren barneko partida da, pala motzekoa.

Partida zailak dituzte Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpek eta Pasaiak asteburuan. Trintxerpetarrek Oiartzun sailkapen nagusiko bigarrena jasoko du bihar, 16:00etan, Don Boscon. Pasaiak, berriz, Tolosaren hirugarrenaren etxean jokatuko du bihar ere...

Donibane Eskubaloia elkarteko Lurraldeko Lehen Mailako taldeak Legazpiko Hegialde Auto taldearen kontra jokatuko du bihar, 19:15etik aurrera, etxetik kanpo. Jaitsiera postuetatik ateratzeko ezinbestekoa dute garaipena arrosek. Lurraldeko Bigarren Maila...

Gaurko eta biharko musika emanaldiak antolatu ditu Nafarroa etorbideko Prost! tabernak. Los Stompers taldearen zelta erako musika entzun ahal izango dute nahi dutenek gaur 23:30etik aurrera eta bihar 17:00etan eta 23:30ean.

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko kale hezitzaileek antolatuta, zinema emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Antxoko gazteek bihar, 16:30etik aurrera, Kultur Etxean. Surfak zoratuta izeneko lana ikusteko aukera izango dute.

Trintxerperen kontrako derbia jokatuko du Oiartzunek bihar, 16:30ean, Don Boscon. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 42 punturekin. Liderra Anaitasuna da, 47 punturekin.

Ordu erdi barru zabalduko dute Eskulangintza azoka

Donboscoko ikasleak Granabot 2012 lehiaketan izan dira

bederatzi urteko zigorra eskatu dute emaztea hiltzen saiatu zen gizon batentzat

Gaur zen ospatzekoa Sagardo Eguna, baina eguraldi euritsua dela medio, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Eguna zehaztu ez badute ere, beste egun batean izango da Sagardo Eguna.

Dena prest dago, herriko elkarteek egindako lanari esker, bihar Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia ospatzeko. Aurten, 59 sagardogileren uzta dastatu ahal izango dute Zumardira eta Agirre Lehendakariaren plazara 18:00etan biltzen direnek. Sagardoaren festa handia,baina, ez da arratsaldera bakarrik mugatuko, antolaketa lanean aritu diren hemezortzi elkarteei esker, egun osoz zipriztinduko baititu sagardoak herriko txokoak. Horretarako, eguerditik aurrera, euskal jokoak, irrintzilariak, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak eta txistulariak ibiliko dira eguna girotzen herriko kaleetan barrena. Gainera, sagardoaren eguna izanik, eguerdi partean ere izango da hura dastatzeko aukera, antolatzaileek azaldu dutenez: “Gorena izendapena duten sagardoen dastaketa antolatu dugu, goizean”. Jatekoak ere ez dira faltako, eta egun osoan zehar baserritarrak, gazta saltzaileak eta talogileak izango dira Zumardian. Sagardotegiek onena eskaini Arratsaldeko jaiari 18:00etan ekingo diote. Aurkezpena egin eta txalaparta hotsek nahiz irrintzilariek hasiera ofiziala egiten duten unetik, sagardoa bihurtuko da nagusi. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko partaide diren sagardotegiek “duten onena” eskainiko dutela zehaztu dute antolatzaileek, “Eusko Label izendapena duen sagardoa barne”. Hala ere, Gipuzkoako elkartean ez dauden sagardotegiak ere ariko dira biharkoan. Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiete Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia egi bihurtzeko lanean aritu diren elkarte eta norbanakoei, eta baita parte hartuko duten sagardotegiei ere: “Herritarrei onena eskaintzeko saiakera egin dugulako, eta baita lortu [...]

Gaur goizean Pasaiako alkatea Amaia Agirregabiriak 2daiden parte hartzen duten Anunziata ikastetxeko ikasleei diplomak banatu dizkie Antxoko ikastetxeko areto nagusian. Ikasteko eta elkartasunezko zerbitzua emateko metodologia erabiliz, Urtxintxa elkarteak 2daide udal proiektua kudeatzen du Pasaian. 2daide proiektua Pasaiako udaleko haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal Planaren barruan kokatzen da. Aurten bi lan talde eratu dituzte herriko gazteekin, eta komunitatea zerbitzatzeko asmoz, ikasle gazteek bi egitasmo landu dituzte. Hortaz, maiatzaren 26an, elkarteen egunean, gazteei zuzenduak izango diren tailerrak antolatuko dituzte eta maiatzaren hasieran, oraindik zehazteko dagoen datan, 3. adinekoen eguna antolatuko dute, aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskainiz. Hiru jarduera nagusi izango ditu 3. adinekoan jaiak: karaokea, pintxo txapelketa eta toka txapelketa.

Lesakarra da aurtengo Sagardo Eguneko protagonista. Urtero omentzen dute sagardogile bat, eta aurten Lesakako (Nafarroa) Linddurren Bordako Juan Mari Lopez (Oiartzun, 1972) izan da. Zer esanahi dauka zuretzat omenaldi hori jaso izanak? Hamar urte inguru dira Oreretako Sagardo Egunera eramaten dudala sagardoa, eta egindako lanaren sari bat bezala hartu dut. Ilusioa ematen du aurrera jarraitzeko. Nolatan hasi zinen Sagardo Egunera zure uzta ekartzen? Tartean, Nafarroako sagardogileak ere nahi zituzten, gipuzkoarrak zein bizkaitarrak dituzten bezala. Deitu ninduten eta bai ni eta baita Lekarozko beste bat ere joaten hasi ginen, nahiz eta aurten ez dudan uste joango denik. Zuk Linddurren Borda sagardotegia daukazu. Zer aurki daiteke bertan? Duela hamabi urtetik dago irekita. Urte guztian zabalik edukitzen dugu sagardotegia, eta maiatzera arte betiko menua izaten da. Sagardotegi txikia da, eta bertako sagarrarekin egiten dugu sagardoa: Oiartzun, Bortziriak eta inguru horretako sagarrarekin. Guk ere baditugu geure sagarrondoak, baina geu hornitzeko beste ez dugu. Produkzio txikiko sagardotegia da gurea. Aurten zuek egindako sagardoa zer moduzkoa izan da? Aurten ona; gustura geratu naiz aurtengo sagardoarekin. Nik uste dut aspaldiko urtetan atera den sagardorik onena atera dela gure etxean. Errenteria-Oreretan izango zara Sagardo Egunean? Ez. Sagardotegia irekia daukagu, eta txuletak erretzen ibiltzen naizenez, ez dut joaterik izango, [...]

Aurten Langileen Egunaren tokatu da Dantzari Txiki Eguna. Ereintza dantza taldeak antolatzen duen ekimenak 24. aldia du, eta aurtengoan Euskal Herri osotik etorriko diren 400 dantzari batuko zaizkie Ereintza dantza taldekoei. Ekintza guztiak kalean izango dira, baina zerura begira egongo dira antolatzaileak, egunotan gainean izan diren lainoek euririk utzi ez dezaten. Txarrenean ere, euria eginez gero, Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte guztiak. Ekitaldi nagusia eguerdian Zumardian egingo dutena izango da. Hain zuzen, hamabi dantzetako egitaraua prestatu dute: agurra eta San Juan; Getaria; Iruñea; Abaltzisketako txantxoak; zapatagin dantza; Txulalai; Makil txiki berria; jorrai dantza (mutilak); boastitzea (neskak); uztai txiki (mutilak) eta fandago eta arin-arina. Honakoak dira parte hartuko duten talde guztiak desfilean aterako diren ordenaren arabera: Errenteria Musikal (Errenteria-Orereta), Getaria (Getaria, Lapurdi), Amaiur (Iruñea), Lurra (Urretxu, Gipuzkoa), Ttarla (Hernani, Gipuzkoa), Udaberri (Tolosa, Gipuzkoa), Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa) eta Erketz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa). Egitaraua 10:30: Taldeen kontzentrazioa Koldo Mitxelena plazan. 10:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan. 11:30: Desfilea. 10 minutuko bi geldialdi egingo dira. 12:30: Emanaldia Gamon Zumardian. 14:00: Bazkaria. Haurrek herriko elkarteetan bazkalduko dute, eta arduradunek Landare elkartean. 16:30: Dantzaldia Modestoren eskutik.

Fato Cultural Galego elkarteak antolatuta, maiatzean kaleko zinema izango da San Pedron. Maiatzaren 11n Telmo Esnalek zuzendutako Urte Berri On Amona emango dute, eta maiatzaren 12an Asier Altunaren Bertsolari. Bi emanaldiak 22:00etan izango dira, fron...