
Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak 15.000 euroko taloi bat eman dio Haurralde Fundazioari, honek Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan. Ostiral goizean eman zuten taloia eta bertan izan ziren Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Javier Inchausti, Pablo Lacasta eta Manu Amunarriz Sport Mundiko ordezkariak eta Edurne Irazusta, Haurralde Fundazioko ordezkaria. 2010eko urtarrilaren 12an, Haitin lurrikara batek 316.000 hildako eragin zituen eta 1’5 milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Ondoren, kolerak Amerikako herrialderik txiroena okerrago utzi zuen. “Sport Munditik pentsatzen dugu ezinbestekoa dela une hauetan Haurralde Fundazioa laguntzea eta era berean, Haitiri merezi duen laguntza eskaitzea. Horrelako gauzetan, 15 egunetan ahaztu egiten dira herrialde hauek bizi duten egoerak, eta gure aldetik, 2011. urtean lortu genuen laguntza bideratu nahi diegu, eta oso kontutan hartu beraien egoera” esan zuen Manu Amunarrizek.

19:00etan hasiko da bihar, San Pedroko udal aretoan, hilabeteko ohiko udalbatzarra. Gai zerrendan, mozioak dira nagusi. Zazpi eztabaidatuko dituzte, horietako hiru hondakinen kudeaketari buruzkoak, Pasaiako Ezkerrak, EAJk eta PSE-EE-k aurkeztutakoak. Pasaiako ezkerrak eta EAJk mozio bana aurkeztu dute, “hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian, herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak”. PSE-EEren mozioa, berriz, atez ateko zabor-bilketari buruzkoa da. Bilduk bi mozio eramango ditu biharko plenora: Ulia-Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzeari buruzkoa bata, eta lan-merkatuaren erreformari buruzko bigarrena. Pasaiako ezkerrak ere, lan erreformaren gaineko mozioa eramango du udalbatzarrera. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren ugaritzearen gaineko mozioa eramango du eztabaidara.

Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak 2-1 galdu zuen larunbatean Donostian Rotetaren aurka. Azkenaren aurka jokatzen bazuten ere, ez zuten partidu fina egin eta hogeitazazpigarren jardunaldia galduta, hamalaugarren dira berdeak hogeit...

Bukatu da Emakumezkoen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko txartela eskuratu dute eta gainera, ligako azkeneko jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozaren aurka. 68-58ko azken emaitzarekin, hamabigarren postuan bukatu dute bidasoarrek denboraldia. Larunbatean eguerdiko hamabietan Hondartza Kiroldegian jokatu zuen Hondarribia-Irunek. Teledeporte telebista kanalak partida zuzenean ematea aukeratu zuen, eta ordutegia beste behin telebistak markatu zuen. Bostgarren sailkatua zen Mann Filter Zaragoza garaitzeko nahia nabari zen Hondarribiko kantxan, eta hala izan zen. Zaragozako taldeak garaipena behar zuen titulua eskuratzeko play offetan sartzeko, baina porrotarekin etxeratu ziren horiak, eta bostgarren bukatu dute. Hondarribiarrek, datorren denboraldiko kategoria konfirmatuta, garaipenarekin bukatu nahi zuten denboraldia, eta hala izan zen, partiduaz gozatu zuten, eta erakustaldi polita eman zuten, bertaratu ziren zaletuentzat. Lehenengo buletan Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen. Mailan jarraituko dute Ligako azken aurreko jardunaldian konfirmatu zen Hondarribia-Irunek, beste urte batez, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean jokatzen jarraituko duela. Baina ligan jarraitzeko eragile nagusia ez zen Hondarribia-Irun izan, 81-70 galdu baitzuten Ibizaren aurka. Obenasak ere galdu egin zuelako sailkatu ziren bidasoarrak. Obenasak, Ibizarekin batera bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Hondarribia-Irun pozik zen mailan jarraitzeko [...]

Oarsoaldeko udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertu dute martxoan zehar eta orain udal horien instalazioetan egitekoa zen proba maiatzaren 31 arte luzatuko dutela iragarri dute. Beraz, guztira 3 hilabete iraungo du probak, “azterketa zehatzagoa” izan dadin eta “emaitza esanguratsuagoak”. Beraz, maiatza bitartean Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Arduradunek gogorarazi dutenez sarbidea igerilekuetarako da bakarrik; ez du baliorik instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere. Instalazioetara sartzeko, noski, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea. Patronatuetako arduradunek azaldu dutenez “proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea” da, “haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko”. Horretarako, hiru hilabete hauetan jasoko dituzten datuak uda partean aztertuko dituzte.

16:00etan izango da, Kultur Etxean. Deitzaileek azaldu dutenez, “bilgunea osatzeko beste urrats bat” eman nahi dute. Orain arte proiektuari forma ematen ibili direnek “martxa hartu baino lehen, modu batera edo bestera Herrira mugimend...

Ondarroako Aurrerak Trintxerperi aurreratu dio sailkapenean, lehengo larunbatean nagusitasun osoz irabazita. Kontrario zuzenak dira bi taldeak, baina larunbatean, ondarrutarrak askoz ere joko hobea egin eta 5-0 irabazi zieten zuri urdinei. Honenbestez,...

Bidasoa Irunek berdinketa lortu zuen Barakaldoren kontra, larunbat arratsean Lasesarreko kiroldegian jokatutako partidan (24-24). Irundarrek gogor kritikatu zituzten epaileek azken minutuetan hartutako hainbat erabaki. Nolanahi ere, lortutako puntuari esker sailkapenean postu bat gora egin dute irundarrek, Alcobendasek Teucrorekin galdu zuelako. Orain Bidasoa eta Alcobendas hemeretzina punturekin daude, Teucrok hemezortzi ditu eta Torrelavegak hamazazpi. Beherago, Badajozek garaipen garrantzitsua lortu zuen eta jaitsiera postuetatik bost puntura urrundu da; ezustekorik ezean, Pozoblanco eta Macalia izango dira datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duten taldeak. Irundarrek goitik Angel Ximenez-Puente Genil taldea dute gertuen, hiru puntura (baina partida bat gutxiago dute andaluziarrek). Datorren asteburuan Pozoblancoren kontra jokatuko du Bidasoa Irunek. Multzoko azkenaurreko postuan daude kordobarrak.

3-1 irabazi dio Pasaia Mondragoni, eta honenbestez sailkapeneko bigarren postuan dira zuri gorriak, 51 punturekin. Txus Duartek sartu zituen bi gol eta Asier Agirrek 1. Mondragonen gola Jonanek sartu zuen, 81. minutuan.

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Trintxerpera iritsiko da bihar (hilak 23) eta bertan izango da ostegunera bitartean. Goizetan eskoletako haurrek bisitatuko dute belaontzia eta arratsaldean, aldiz, edonork izango du bisitatzeko aukera. Ekimen h...

Federico Kurtz de Grinó klarinete jotzaileak kontzertua emango du ostegunean (hilaren 24ean) Trintxerpeko alkateordetzan. Kontzertua 19:30ean da, alkateordetzan. Espainiako eta nazioarteko klarinete-jotzaile garrantzitsuen maisu-eskolak jaso ditu Fede...

Datorren sasoian Espainiako Lehen Mailan jokatuko du Zaisa Irun errugbi taldeak, igoera faseko finalean Bilboko Universitario taldea kanporatu eta gero. Aurreko igandean Bilbon puntu batez irabazi eta gero (17-18), larunbatean irundarrak Plaiaundin bilbotarren gainetik pasatu ziren (19-3). Partida jokatu aurretik Irungo taldeko entrenatzaile Patxi Artolak esan zuen euren arma hoberena irmotasuna dela, emaitzak partida osoan zehar lan egitearen poderioz lortzen ari zirela. Finalerdietan markagailuari buelta emanda menderatu zuten Zaragozako Fenix, eta finaleko joaneko partidan ere atsedenaldian Universitario taldea aurretik zen. Aurten, irundarrak osoago iritsi dira partiden azken minutuetara, eta indartsuago heldu dira denboraldi luzearen azken partidetara ere. Larunbatean Plaiaundiko berdegune irristakorrean aritu zen Universitario taldea, Ligako lehen fasean partida bakarra galdu zuen taldearen karikatura bat izan zen. Eskura oso ondo jokatzen duen taldea da, baina larunbatean Zaisa Irunek ez zion utzi joko hori egiten; defentsan erne eta bizkor aritu ziren beltzak, eta erasoan kementsu. Kanporaketa aurrera ateratzeko bilbotarrek bi punturengatik irabaztea nahikoa zuten, baina urduri irten ziren zelaira. Lehen ordu erdian markagailua mugitu ez bazen ere, baloia bilbotarren zelaian zegoen ia beti, eta minutu asko 22ko lerroaren atzean. Hala, Zaisaren lehen hiru puntuak iritsi ziren, zigor kolpe baten ondorioz. Yoan Anthian ziburuarrak maisuki jaurti zuen baloia. Entsegua garesti zela ikusirik, [...]

Hiru urteko lanen ondoren inauguratu dute San Juan-Etxeandia eremu berria. Eguraldiak bat ere lagundu ez duen arren, dozenaka elkartek parte hartu dute plaza berriaren ongietorri ekitaldian Kristauen liburu sakratuak dio San Juan hasi zela basamortuan bataioak egiten 28. urtean; Kristoren jarraitzaile izan nahi zuten judutarrak Jordan ibaiaren uretan murgiltzen zituen. Horregatik Juan bataiatzailea esaten zioten, eta Nazareteko Jesus bera ere baiatatu zuela dio Itun Berriak. Mundu osoan zientoka dira santuari eskainitako tenplu, monumentu eta abarrak. Irunen ere plaza handi bat dago San Juanen izenarekin. Hiru urteko lanen ostean eraldatuta dago, eta Etxeandiakoarekin elkartuta hiri eremu zabal bat osatzen du. Lanak bukatuta, asteburuan San Juan plaza berriaren bataiatze herrikoia egin zuten. Palestinako Jesusena bezala, bataiatze handia behar zuen izan astebururako Irunen iragarrita zegoena. Epe luzeko lanen ondoren, San Juan eta Etxeandia plazen bateratzeak utzi duen hiri eremu berriari ongietorria emateko, hiriko dozenaka elkartek egiten dakitena erakutsi nahi zuten bertan. Hura bezala, uretan murgildutakoa izan zen Irungo plaza berriaren bataioa, baina ez euriak, ezta haizeak ere, ezerk ere ez zuen San Juan plaza berriko inaugurazio festa zapuztu. Bota eta bota aritu da asteburu osoan, zeruko ur hodiak lehertu izan balira bezala. Une batzuetan, larunbat arratsean eta igande eguerdian batez ere, irundarrei Sodoma [...]

Datozen asteetan Euskal Herritik kanpo ibiliko da Kukai dantza konpainia. Ostiralean, Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian parte hartuko du, eta Karrikan ikuskizuna aurkeztuko du bertan. Ekainaren 1ean, berriz, Annemassera (Fran...

500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Erakusketan, Cesar Oroz-en koadroak ikusi ahal dira,eta “Por qué lo llaman anexión cuand...

Datozen urteetarako “egitasmo estrategikoak” partekatuko ditu herritarrekin. 19:00etan hasiko da ekitaldia Trintxerpeko Ziriza Etxean. Martin Garitano ahaldun nagusia eta gainontzeko foru diputatuak Pasaian izango dira gaur. Gipuzkoako udaletako ordezkariekin eta beste hainbat elkarte, erakunde, eta enpresetako kideekin bilduko dira, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.gipuzkoaberri.net helbidean. Aldundiko iturrietatik adierazi dutenez, “gaurko ekitaldia Pasaian egitea Diputazioaren egiteko moduaren eta lehentasunen erakusle ere bada”. Pasaiaren biziberritzea erronka nagusietako bat dutela esan dute, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar duela gaineratu. “Ziriza etxea pasaitarrek eurentzat nahi duten etxea da, eta pasaiatarrekin batera gauzatu beharrekoa da etxearen eta biziberritzearen inguruko proiektua”, adierazi dute. Udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasatu da, eta gaurko ekitaldia urteurrenarekin lotu nahi izan dute: “Urtebetetzearen ospakizunean herritarrekin partekatuko ditugu gure hausnarketa eta etorkizunerako asmoak”. Beste hainbat udalerritan ere Gaur Pasaian egingo den bilera, Gipuzkoako beste hainbat herritan egingo dute epe hurbilean, baina formatu txikiagoan. Hilaren 30ean Irunen egingo dute, Bidasoa Lanbide Eskolan, eta ekainaren 4ean, Errenteria-Oreretan, Niessen aretoan.

Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...

Amaia Gastaminzak, Hondarribia-Iruneko jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatuko du. Murtzian bilduko dira hilaren 28an, eta ekainaren 6an emango diote hasiera Nazioarteko Lituaniako txapelketari.

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak egindako proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute, etzi, 19:00etan, Reina aretoan: Irtenbidea badago. Krisi eraldaketa soziala eta burujabetza dira proposamen horren oinarri nagusiak, eta “kris...