Barakaldon berdinketa lortu du Bidasoa Irunek, baina garaipena merezi zuen
Bidasoa Irunek berdinketa lortu zuen Barakaldoren kontra, larunbat arratsean Lasesarreko kiroldegian jokatutako partidan (24-24). Irundarrek gogor kritikatu zituzten epaileek azken minutuetan hartutako hainbat erabaki. Nolanahi ere, lortutako puntuari esker sailkapenean postu bat gora egin dute irundarrek, Alcobendasek Teucrorekin galdu zuelako. Orain Bidasoa eta Alcobendas hemeretzina punturekin daude, Teucrok hemezortzi ditu eta Torrelavegak hamazazpi. Beherago, Badajozek garaipen garrantzitsua lortu zuen eta jaitsiera postuetatik bost puntura urrundu da; ezustekorik ezean, Pozoblanco eta Macalia izango dira datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duten taldeak. Irundarrek goitik Angel Ximenez-Puente Genil taldea dute gertuen, hiru puntura (baina partida bat gutxiago dute andaluziarrek). Datorren asteburuan Pozoblancoren kontra jokatuko du Bidasoa Irunek. Multzoko azkenaurreko postuan daude kordobarrak.
Bidasoa Irunek berdinketa lortu zuen Barakaldoren kontra, larunbat arratsean Lasesarreko kiroldegian jokatutako partidan (24-24). Irundarrek gogor kritikatu zituzten epaileek azken minutuetan hartutako hainbat erabaki. Nolanahi ere, lortutako puntuari esker sailkapenean postu bat gora egin dute irundarrek, Alcobendasek Teucrorekin galdu zuelako. Orain Bidasoa eta Alcobendas hemeretzina punturekin daude, Teucrok hemezortzi ditu eta Torrelavegak hamazazpi. Beherago, Badajozek garaipen garrantzitsua lortu zuen eta jaitsiera postuetatik bost puntura urrundu da; ezustekorik ezean, Pozoblanco eta Macalia izango dira datorren urtean Lehen Mailan jokatuko duten taldeak.
Irundarrek goitik Angel Ximenez-Puente Genil taldea dute gertuen, hiru puntura (baina partida bat gutxiago dute andaluziarrek). Datorren asteburuan Pozoblancoren kontra jokatuko du Bidasoa Irunek. Multzoko azkenaurreko postuan daude kordobarrak.

