Garaipena poltsikoan bukatu du Hondarribia-Irunek denboraldia
Bukatu da Emakumezkoen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko txartela eskuratu dute eta gainera, ligako azkeneko jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozaren aurka. 68-58ko azken emaitzarekin, hamabigarren postuan bukatu dute bidasoarrek denboraldia. Larunbatean eguerdiko hamabietan Hondartza Kiroldegian jokatu zuen Hondarribia-Irunek. Teledeporte telebista kanalak partida zuzenean ematea aukeratu zuen, eta ordutegia beste behin telebistak markatu zuen. Bostgarren sailkatua zen Mann Filter Zaragoza garaitzeko nahia nabari zen Hondarribiko kantxan, eta hala izan zen. Zaragozako taldeak garaipena behar zuen titulua eskuratzeko play offetan sartzeko, baina porrotarekin etxeratu ziren horiak, eta bostgarren bukatu dute. Hondarribiarrek, datorren denboraldiko kategoria konfirmatuta, garaipenarekin bukatu nahi zuten denboraldia, eta hala izan zen, partiduaz gozatu zuten, eta erakustaldi polita eman zuten, bertaratu ziren zaletuentzat. Lehenengo buletan Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen. Mailan jarraituko dute Ligako azken aurreko jardunaldian konfirmatu zen Hondarribia-Irunek, beste urte batez, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean jokatzen jarraituko duela. Baina ligan jarraitzeko eragile nagusia ez zen Hondarribia-Irun izan, 81-70 galdu baitzuten Ibizaren aurka. Obenasak ere galdu egin zuelako sailkatu ziren bidasoarrak. Obenasak, Ibizarekin batera bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Hondarribia-Irun pozik zen mailan jarraitzeko [...]
Bukatu da Emakumezkoen Saskibaloi Liga. Denboraldi gogorra izan da Hondarribia-Irunentzat, baina taldeak helburua bete du. Datorren denboraldian lehen mailan jokatzeko txartela eskuratu dute eta gainera, ligako azkeneko jardunaldiko partida irabazi zuten larunbatean Zaragozaren aurka. 68-58ko azken emaitzarekin, hamabigarren postuan bukatu dute bidasoarrek denboraldia.
Larunbatean eguerdiko hamabietan Hondartza Kiroldegian jokatu zuen Hondarribia-Irunek. Teledeporte telebista kanalak partida zuzenean ematea aukeratu zuen, eta ordutegia beste behin telebistak markatu zuen. Bostgarren sailkatua zen Mann Filter Zaragoza garaitzeko nahia nabari zen Hondarribiko kantxan, eta hala izan zen. Zaragozako taldeak garaipena behar zuen titulua eskuratzeko play offetan sartzeko, baina porrotarekin etxeratu ziren horiak, eta bostgarren bukatu dute.
Hondarribiarrek, datorren denboraldiko kategoria konfirmatuta, garaipenarekin bukatu nahi zuten denboraldia, eta hala izan zen, partiduaz gozatu zuten, eta erakustaldi polita eman zuten, bertaratu ziren zaletuentzat.
Lehenengo buletan Hondarribia-Irunek 74-63 galdu zuen Zaragozaren aurka, eta larunbateko partidan, buelta eman eta garaipena etxekoentzat izan zen.
Mailan jarraituko dute
Ligako azken aurreko jardunaldian konfirmatu zen Hondarribia-Irunek, beste urte batez, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean jokatzen jarraituko duela. Baina ligan jarraitzeko eragile nagusia ez zen Hondarribia-Irun izan, 81-70 galdu baitzuten Ibizaren aurka. Obenasak ere galdu egin zuelako sailkatu ziren bidasoarrak. Obenasak, Ibizarekin batera bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian.
Hondarribia-Irun pozik zen mailan jarraitzeko txartela eskuratuta, eta Zaragozaren aurkako partida irabazita, liga bukaera polita bizitu zuten larunbatean Hondartzan.

