Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Atzora arte Anduvan jokatutako hamazazpi partidetatik hamabi irabazi, lau berdindu eta bakarra galduta zituen Mirandes liderrak. Atzo arratsaldean Rean Unionek liderraren zelaian lortutako emaitza (2-2) oso ona izan zen, baina gehiago behar zuen, hiru puntuak behar zituen Irungo taldeak. Mirandesek, bere aldetik, atzoko garaipenarekin Ligako txapela jantzi du, bi partidaren faltan, zortzi puntu ateratzen dizkio bigarren den Ponferradinari. Jaitsiera promozio postuan ez bukatzeko lehia bizian dauden hiru taldeek emaitza desberdinak lortu dituzte asteburuan. Hemendik bi astera jakingo dugu Real Unionen berdinketako puntuak zerbaiterako balio izango duen ala ez, baina momentuz toki berean jarraitzeko nahikoa da, eta ez da gutxi; galdu izanez gero, Real Bk aurrea hartuko lioke, eta Palenciarekin promozioan leudeke txuri-beltzak. Palenciak aurreko jardunaldian utzi zuen aspaldiko partez promozio postua, baina poza ez da luzerako izan. Sestaon galduta (3-2), sailkapeneko hamaseigarren postura itzuli dira gaztelarrak. Jardunaldia hasi aurretik promozio postuan zegoenarentzat izan zen emaitzarik onena, Real Brentzat. Garaipen bikaina eskuratu zuen Torrelavegan (0-1), eta, sailkapenean bi koska gora eginez gain, Gimnastika eurekin lehiatzera behartu du. Azken bost partidetatik bi irabazi eta hiru berdindu ditu Sansek. Eta jaitsiera postuetan dagoen lehen taldeak, Arandinak, Salamancan galdu zuen (2-1) eta geratzen diren bi partidak irabazi eta aurkarietako baten biak galtzea beharko luke [...]

Eureka gazte lokalean prestatu dute askaria

Nola eragiten dit niri etxeko zerbitzuaren lege berriak? izenburuarekin, gai horren gaineko zalantzak argitzeko, hitzaldia antolatu du Pasaiako Udalak Bizkaiko Etxe Barrukoak elkarteko kideekin elkarlanean. Lege berriak zein eragina duen eta horren gai...

Datorren asteazkenean, hilak 2, kanpaina bat jarriko du abian Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Ellkarteak. Horrela, elkartearen barruan dauden establezimenduetan erosten duten herritarrek bi lagunentzako spa zirkuitu bat menu eta gu...

Eskola Pilota ekimenerako erreserbatuta daude gaur arratsaldean Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuak, 16:00etatik 18:00etara. Errotazioa amaituta, Benjamin Mailako pilotariek larunbat arratsaldean topaketa bat egiten dute. Pilotaleku h...

Altzibarko jaiak, sanpedroak, antolatzeko lanetan hasi da Jai Batzordea. Pasa den ostiralean egin zuten lehenengo bilera, eta gaur egingo dute bigarrena. 20:00etan izango da, Altzibarko eskoletan.

Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta. Ile txuridun gizon on bati entzun nion historia begitan zeuzkan malkoak eta bihotz ba...

FUTBOLA Bigarren B Maila Mirandes-Real Union (igandea, 18:00etan). Erregional Ohorezko Maila Behobia-Beti Gazte (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Urola-Real Union B (larunbata, 16:00etan). Erregional Preferente Maila Dun...

Sagardo Egunera itxaron ezin dutenek gaur aukera bikaina izango dute sagardoa probatzeko. Izan ere, gaur, 19:00etatik aurrera, kata berezia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia ho...

Irungo Bilduk “errauste plantaren aurka eta aire garbiaren alde” igandean Donostian egingo den ekimenarekin bat egin du, eta bertako mosaiko erraldoian parte hartzeko eskatu die irundarrei. 12:30ean hasiko da ekimena, Zurriolako hondartzan....

Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturak...

San Marko parkea aisialdirako gune aproposa dela gogoratu du Bilduk. Hondarribian “Millonetis” bezala ezagutzen den parkea, “bai biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate” esan du Bilduk, eta “Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten, biodibertsitateari dagokion altxorra”. Parke honetara maizenik joaten diren auzotarren kezkak jaso dituzte, eta idatzi baten bitartez Gobernuko taldeari jakinarazi dio. Udalak, presupuesto ezagatik ezin burutu izan den proiektua dela jaso dute erantzuntzat. “Proiektua idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzearena eta kiosko-taberna bat jartzearena. Bi proposamen hauek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke”. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ez egokia ere, tamaina horretako obrarik egitea. “Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea”. Proiektua baztertu dute Udal taldeak Bilduk San Markos parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, “polemika sortu nahi duen kanpaina besterik ez dela”, azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten. Herriaren parte hartzeari esker proposamena aldatu egin zuten. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin zuten, krisi ekonomikoa zela eta, lehentasuna zuten beste proiektu batzuk zeudelako: Portua, Soroeta eta Gabarrari berritzea, edo Itsas Etxea eta Kultur [...]

Hondakinen kudeaketaren gaiak pil-pilean segitzen du Gipuzkoan. Hedabide handiek sekulakoak eta bi botatzen segitzen dute errauste planta eraikitzea galeraz dezakeen edozein planteamenduren aurka. Gezur bat behin eta berriz errepikatuta, egi bihurtzen delako saioan. Zorionez, errealitatea egoskorra da, eta Gipuzkoan jauntxo diren lobbyei handiegia gertatzen ari zaie kontrolatzeko. Espainiako PPren gobernuak berak eredugarritzat dauka Usurbilgo Atez Atekoa. Europako Parlamentuak onartu berri duen txostenak zabortegi kutsakorren itxiera eta material birziklagarrien errausketa debekatzea eskatzen du. Europako Batzordearen materialen efizientziarako bide orria ildo beretik doa. Aldundiak aurrekontuaren erdiarekin guzti honetara egokituko den eta errausketa baztertuko duen plangintza aurkeztu du. Berri itxaropentsuak handik eta hemendik. Arauak eta plangintzak osasuna eta ingurumenaren alde. Arauak eta plangintzak. Bi hanka itxaropenari eutsi ahal izateko. Baina itxaropenari egonkortasuna eta oreka emateko ezinbestekoa dugu hirugarren hanka baten gainean eustea. Herritarron babesa da hirugarren hanka hori. Herritarron babesik gabe, itxaropenak ez du behar besteko sendotasunik eta egonkortasunik izango. Herritarrok ezin dugu geldi geratu. Gure esku dago, zaborra, errautsa, kutsadura eta etsipenaren grisetik aldegin eta birziklaia, iraunkortasuna eta itxaropenaren koloreak izango dtuen etorkizunari euskarria jartzea. Hirugarren hanka hori finkatzeko antolatu dugu ekainaren 17ko aldarrikapen-festa Saguesen. Denok gara hondakinekin dugun arazoaren parte, eta denok daukagu konponbidean gure lekua. Alderdikeriak eta ika-mikak alde batera [...]

Gipuzkoa Zero Zaborrek errausketaren kontrako mosaiko erraldoia egingo du igandean (hilak 17), Aire garbiak bira nazan lelopean, Donostian, Saguesen. Oiartzungo Udalak herritarrak mosaiko erraldoi honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, “Gipu...

Hondakinak atez ate biltzearen kontra sinadurak bilduko dituzte etzi Antxon Pasaia Garbia plataformako kideek. Iragarri dutenez, 10:30etik 13:30era arte izango dira Zumardian eta Axular plazan. Larunbatean Trintxerpen aritu ziren sinadurak biltzen, eta...

Ikastola berriaren ondotik igarotzen den errekatxoaren ingurua nahikoa zikina dago, eta hori dela-eta ikastolako gurasoek auzolana antolatu dute iganderako. 10:30ean bilduko dira gurasoak.

Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu dela kritikatu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek Lepo izan zen herenegun Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiak ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa zuzenean jarraitzera. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publikoaren artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen Udalbatzak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta egin dituzte, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriro gobernu taldeari. «Adar-jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da», salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari ehiztariek, baita oposiziotik ere, eta «akordio hura gaindituz», debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien mozioa babestu egin zuten herenegun. [...]

Niessen elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo Sagardo Egunaren balantzea egingo dute gaur, 20:00etan, elkartean bertan. Elkarteko kide guztiak deitu dituzte parte hartzera.