Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ulian ehizarako debekuak indarrean jarraituko du, ehiztarien eskariaren kontra

Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu dela kritikatu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek Lepo izan zen herenegun Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiak ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa zuzenean jarraitzera. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publikoaren artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen Udalbatzak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta egin dituzte, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriro gobernu taldeari.  «Adar-jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da», salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari ehiztariek, baita oposiziotik ere, eta «akordio hura gaindituz», debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien mozioa babestu egin zuten herenegun. [...]

admin
Bidasoa
2012/06/14
Jose Maria Usarraga, Gipuzkoako ehiztarien federazioko burua

Jose Maria Usarraga, Gipuzkoako ehiztarien federazioko burua

Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu dela kritikatu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek

Lepo izan zen herenegun Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiak ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa zuzenean jarraitzera. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publikoaren artean.
Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen Udalbatzak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki talde ekologistaren eskariz.
Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta egin dituzte, azkena atzoko udalbatzarrean.
Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriro gobernu taldeari.  «Adar-jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da», salatu zuten.
2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari ehiztariek, baita oposiziotik ere, eta «akordio hura gaindituz», debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien mozioa babestu egin zuten herenegun. Hala ere, mozioa ez zen aurrera atera, Bilduk eta Pasaiako Ezkerrak kontra bozkatu zutelako.
Aldundiaren izenean, Bilduren batzarkide Iñaki Azkaratek hartu zuen hitza: «Batzar Nagusietako Bilduko batzarkideen izenean nago hemen, erabateko babesa emateko Pasaiako Udalaren erabaki subirano honi», adierazi zuen. Donostiako eta Pasaiako udalek Uliako hiri parkea garatzeko asmoa dutela gogoratu zuen Azkaratek, eta zentzu horretan, udalaren erabakiak «legitimitate osoa» duela nabarmendu zuen.
Eguzki talde ekologistak ere  poza agertu du udalaren jarreragatik. Udalaren «koherentzia» txalotu du, eta badiaren biziberritzerako Uliako parkearen egitasmoak duen garrantzia nabarmendu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.