M15ek urtebete egin duelako M12 ospatuko dute Zabaltza plazan akanpada eginez
Iazko maiatzaren 15an sortutako herri mugimenduaren lehen urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herrian. Irunen M15 Bidasoak egun osoko jardunaldia prestatu du biharko. Gaur, batzarra egingo dute (20:00etan) eta ondoren, herri a...
Iazko maiatzaren 15an sortutako herri mugimenduaren lehen urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herrian. Irunen M15 Bidasoak egun osoko jardunaldia prestatu du biharko. Gaur, batzarra egingo dute (20:00etan) eta ondoren, herri afaria, bakoitzak bere afaria eramanda.
Gainera, Bidasoko taldeak bat egin du bihar arratsaldeko seietan Donostian egingo duten manifestazioarekin. Hala, 17:00etan abiatuko dira Irundik.
M12ko egitaraua
Gaur, ostirala
- 20:00. Ongietorri batzarra.
- 21:30. Afaria (bakoitzak berea eraman behar du).
Bihar, larunbata
- 08:00. Gosaria.
- 09:00. Informazio gunea.
- 10:00-11:00. Etxeko aholkuei buruzko tailer ekologikoa.
- 11:30-14:15. “Guztien onurako ekonomiari” buruzko partaidetza antzerki jokoa.
- 14:30. Bazkaria (bakoitzarena).

