Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Altzibarko bi gurutzeak garbituko dituzte, eta Agerrealdeko saskibaloi kantxa eta lorategia txukunduko dituzte etzi. Auzolanak egiteko deia egin du Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak) etzirako, eta 09:00etan jarri du hitzordua Gaztelekun bertan. L...

Gamon Kirol Elkarteko Gazte eta Bigarren Mailako taldeek ez zuten joan den asteburuan herrian jokatuko diren finaletarako txartelik lortu. Herriko ordezkaririk izango ez den arren, finalak Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte, etzi, 15:00etatik aurrera...

Datorren larunbatean eta igandean (ekainaren 2an eta 3an) R5 autoen konzentrazioa egingo dute Oiartzunen. Bi egunetarako egitaraua antolatu dute, baina aurrez izena eman behar da. Igandea da horretarako azken eguna, hilaren 27a. Helbide honetan eman da...

Larunbatean, 20:15etik aurrera kontzertua eskainiko dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak, eta habanerak abestuko dituzte.

Foru gobernuak etorkizuneko ildo estrategikoak aurkeztu zituen herenegun iluntzean Pasaia, Ziriza Etxean egin zuten ekitaldi jendetsuan. 300 bat herritarrek eta eragilek bat egin zuten aurkezpenean. Ahaldun nagusi Martin Garitanok Kaiko Herrerako lurrak Pasaiari itzultzeko eskatu zion Portu Agintaritzari, eta besteak beste, azpiegitura handiak baztertzeko garaia dela esan zuen.

Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, bihar, 22:15ean, Bertso Trama izango da gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bideo bat ere prestatu dute ek...

Bihar gauean kontzertuak egingo dituzte Txerrimuñon, Operación Guso lelopean. 22:00etan hasiko dira, eta bost euro balio dute. Humilitate, Uroboru, Happy End, Takifilaxia eta Platiblond extreme taldeak ariko dira. Ondoren, dj-ek pintxatuko dute.

Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30e...

Atzo ireki zuten ofizialki Itsas Etxeko Osasun Zentro berria. Hala, Biteri kaleko anbulategi probisionala itxi egin dute eta Osasun Zentrora hurbildu behar duten herritarrek, Itsas Etxera joan beharko dute. Osasun Zentroaren azalera 1.328 metro karratukoa da eta beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoak jarri dituzte. Patxi Lopez, lehendakaria, Rafael Bengoa, Osasun sailburua eta Aitor Kerejeta, ikus daitezke inaugurazio ekitaldian.

Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala ikusteko pantaila jarriko dute Banakon. Final handia etzi gaueko hamarretatik jokatuko dute Madrilen. Hala, hamarretatik aurrera emango dute partida zuzenean.

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, eta Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga Gipuzkoako Toka eta Bolo Federazioko kideak eta kide ohiak, hurrenez hurren. Lazkanok adierazi zuen nabarmentzekoa dela Niessenek egin duen ahalegina, batik bat herrian bolatokirik ez dagoela kontuan hartuta. Hain zuzen, ekimen horretatik abiatuta, herrian bolatoki bat jartzea proposatu dio Niessen elkarteak Errenteriako Udalari. Horren harira, bi aldeak harremanetan daudela azaldu du Lopetegik. Proposamen horren arabera, bolatokia Fanderian egongo litzateke. Izen ematea Edozeinek eman dezake izena bolo txapelketan. Horretarako, nahikoa da igandean, 11:00etatik 12:00etara Foru plazatik agertzea. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Parte hartzea bermatze aldera, Goierritik bolotan aritzen diren hainbat jokalari herrira etorriko direla iragarri du Lazkanok. Partaideek 7-9 kiloko bolarekin 18-20 metrora egongo diren boloak bota beharko dituzte. Boloak hiruna boloko hiru filatan egongo dira jarrita, eta azkenekoa, aurrean. Guztiak botatzeko sei aukera edukiko ditu bakoitzak. Partaideak kioskoaren parean egongo dira, eta boloak, berriz, Alondegiaren aurrean. [...]

Jaialdiaren zazpigarren edizioa dela eta, gaueko autobus zerbitzuak eskainiko dituzte. Hondarribia eta Irun artean, bihar eta etzi, 40 minuturo bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Hondarribia eta Donostia lotzen dituen aut...

Hilaren 13tik 16ra Lapitze-Elitxuko jaiak. Hainbat ekitaldi Pio XII. Plazan. Hilak 13 Mision Imposible IV filmaren proiekzioa. 22:00etan, Santiago kaleko Euskal Jai frontoian. Hilaren 13tik, urriaren 14ra Mentxu Gal, kolorearen grina erakusketa. Menchu Gal aretoan. Hilak 14 julio Tryumf saxofoi laukotearen kontzertua, Irun Zuzenean programaren barruan. 22:30ean Eskoleta kalean. Hilak 15 Irungo Udal Txistulari Bandak Diana joko du Belaskoenea eta Elitxun. 09:00etan hasita. 09:00 Hilaren 20tik 25era Santiago auzoko jaiak. Auzo elkarteak antolatuta, egitarau zabala osatzen ari dira. Ekitaldi gehienak Santiago kalean eta ondoko plazan izango dira. Hilak 20 Muki-show magia ikuskizuna, Angel magoarekin. 20:00etan, Genaro Etxeandia plazan. Luis Marianori omenaldi kontzertua, Irun Hiria Udal Musika Bandaren eskutik. 23:00etan, Zabaltza plazan. Hilak 21 Asteburuko monologoak, Mario Simancasek aurkeztuta: Jesus Angel Arriet eta Danny Boy ariko dira. 22:30ean, Zabaltza plazan. Hilak 22 Irungo Udal Txistulari Bandak Diana joko du Santiago eta Beraun auzoetan. 09:00etan hasita. Hilak 25 Santiagoko polkak, Irun Hiria Udal Musika Bandaren eskutik. 20:30ean, Triangeluaren plazan. Hilak 26 Bidasoako Gazte-mailako XVI. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazio ekitaldia. 19:00etan, Zabaltza plazan. La legión del águila filmaren emanaldia. 22:00etan Santiago kaleko Euskal jai frontoian. Hilaren 27tik abuztuaren 3a arte Behobia auzoko jaiak. Auzo elkarteak antolatutako hainbat ekitaldi. Hilak 27 Faisaien irlako XXVIII. Jaialdia. [...]

Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak maiz egin ohi ditu elkartrukeak. Horietako baten barruan kokatu behar da asteburu honetan antxotarrek jasoko duten bisita berezia. Iazko urrian, Lugon izan zen Alkartasuna dantza taldea, hango jaialdi folkloriko ba...

Madalen jaietako omenduen aukeraketak hautsak harrotu ditu. Jai giroan herriko eragile, talde eta norbanakoen lana aitortzea du helburu, eta aurten, jaio zeneko 50. urteurrena beteko duen Alabergako danborradak jasoko du ohore hori. Danborradaren izenean, egungo zuzendari Mitxel Blanco Txuri, Josetxo Ule zuzendari ohia, Mila Urrutia haurren danborradaren zuzendaria eta beti danborradaren atzean izan den Maite Hernandezek piztuko dute jaiei hasiera emango dien txupinaren metxa, udaleko bozeramaileen bilkurak aho batez hala onartuta. Omenduetako baten aukeraketak, ordea, Ulerenak zehazki, Amalatz, Bilgune Feminista eta Garaipen talde feministen haserrea eragin du, Errenteria-Oreretako emakumeenganako “iraintzat” hartu baitute aukeraketa hori: “Danborrada zuzendu duen urte guztietan, bera zuzendari izan bitartean emakumeak kantinera gisa baino ez zirela aterako publikoki adierazi izan du Ulek”. “Sorpresa desatsegina” Izan ere, urte luzeetan, soilik gizonek izan dute Alabergako danborradan danbor edo barril jotzaile gisa irteteko aukera, emakumeek kantinera moduan baino parte hartzerik ez zuten bitartean. Herriko talde feministek gogorarazi dute, halaber, “biztanleriaren erdia diskriminatzen” zituzten halako ekintzak diruz ez laguntzeko eskatu ziotela udalari, eta eskaera haren ondorioz, egun, Alabergako danborrada mistoa dela, eta beste zuzendari bat duela nabarmendu dute. Ule omentzeko proposamenak “sorpresa desatsegina” ekarri diela gaineratu dute Bilgune Feministak, Amalatzek eta Garaipenek.”Udalak memoria eskasa duela erakutsi digu, gainera”, esan dute. “Esfortzu [...]

Arantza Tapia EAJren Azpiegitura eta Sustapen alorreko bozeramailea, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin bildu da, Espainiako Gobernuaren Itsasertzen Lege aurreproiektuari buruz hitz egiteko, eta lege horrek hirian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko. Kerejetak azaldu duenez, «aireportuaren egoerari buruzko informazio zuzena jaso dugu, izan ere, Arantza Tapiak berak egin zion gaiaren gaineko galdera Espainiako Gobernuaren Sustapen batzordean Carmen Librero Garraioko idazkari nagusiari, eta lortu zuen salbuespen izaera ematea, eta pista ez handitzea». EAJren arabera, eurek egindako proposamenari esker ez da luzatuko pista. Horrela, lehenengo urrats modura Madrilen aztertu nahi dute «zein ondorio izango dituen abiadura handiko trena martxan hasteak, 2016an, aireportuan». EAJtik esan dutenez, bai Hondarribian eta baita alderdi mailan ere, «pistaren salbuespena defendatuko dugu beti». Zubietako teknologia parkearen etorkizuna ere aztertu dute. Egitasmoa «geldirik» dagoenez, ez dute diru laguntza hori erabili, eta Tapiak esan du berriz ere hasiko direla negoziazioak.

Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira, elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutene...

Urteko laugarren ibilaldia datorren asteazkenerako antolatu dute; bihar da izena emateko azken eguna Urteko laugarren irteera antolatu dute Gazte Izanak elkarteko erretiratuek datorren asteazkenerako (hilaren 18rako). Kantabriako (Espainia) Ampuero her...

Bihartik hasi eta igandera arte dantza eta musika izango dira Kabian egingo diren ekitaldi nagusiak. Bihar, 19:00etan, Erromeria Egunaren harira, dantza ikastaroa emango dute. Etzi, berriz, 22:00etatik aurrera, mikrofono irekiak izango dira musikan iai...