Aireportuaren egoera aztertu dute Tapiak eta Kerejetak
Arantza Tapia EAJren Azpiegitura eta Sustapen alorreko bozeramailea, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin bildu da, Espainiako Gobernuaren Itsasertzen Lege aurreproiektuari buruz hitz egiteko, eta lege horrek hirian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko. Kerejetak azaldu duenez, «aireportuaren egoerari buruzko informazio zuzena jaso dugu, izan ere, Arantza Tapiak berak egin zion gaiaren gaineko galdera Espainiako Gobernuaren Sustapen batzordean Carmen Librero Garraioko idazkari nagusiari, eta lortu zuen salbuespen izaera ematea, eta pista ez handitzea». EAJren arabera, eurek egindako proposamenari esker ez da luzatuko pista. Horrela, lehenengo urrats modura Madrilen aztertu nahi dute «zein ondorio izango dituen abiadura handiko trena martxan hasteak, 2016an, aireportuan». EAJtik esan dutenez, bai Hondarribian eta baita alderdi mailan ere, «pistaren salbuespena defendatuko dugu beti». Zubietako teknologia parkearen etorkizuna ere aztertu dute. Egitasmoa «geldirik» dagoenez, ez dute diru laguntza hori erabili, eta Tapiak esan du berriz ere hasiko direla negoziazioak.
Arantza Tapia EAJren Azpiegitura eta Sustapen alorreko bozeramailea, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin bildu da, Espainiako Gobernuaren Itsasertzen Lege aurreproiektuari buruz hitz egiteko, eta lege horrek hirian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko.
Kerejetak azaldu duenez, «aireportuaren egoerari buruzko informazio zuzena jaso dugu, izan ere, Arantza Tapiak berak egin zion gaiaren gaineko galdera Espainiako Gobernuaren Sustapen batzordean Carmen Librero Garraioko idazkari nagusiari, eta lortu zuen salbuespen izaera ematea, eta pista ez handitzea».
EAJren arabera, eurek egindako proposamenari esker ez da luzatuko pista. Horrela, lehenengo urrats modura Madrilen aztertu nahi dute «zein ondorio izango dituen abiadura handiko trena martxan hasteak, 2016an, aireportuan». EAJtik esan dutenez, bai Hondarribian eta baita alderdi mailan ere, «pistaren salbuespena defendatuko dugu beti».
Zubietako teknologia parkearen etorkizuna ere aztertu dute. Egitasmoa «geldirik» dagoenez, ez dute diru laguntza hori erabili, eta Tapiak esan du berriz ere hasiko direla negoziazioak.


