Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldeko sei terdietatik aurrera, Hondarribiko Paradorean. Bigarren mailatik hirugarrenera pasako diren Musika eskolako ikasleek ziurtagiria jasoko dute.

Sanjoanetan izaten dira jaiak Fanderian, eta aurten ostiralez hasiko dira, eta hiru egun iraungo dute igandera arte. Erdiko Erreka auzo elkartean beste behin egitarau mardula prestatu du, eta urtero bezala, haur eta helduen danborrada izango da ekitaldirik esanguratsuena. Igandean izango da, 19:30etik aurrera. Aurreko egunean, San Joan bezperan, sua egingo dute, 22:00etan. Horrez gain, txapelketek ere edukiko dute garrantzia: etzi, patata tortilla txapelketa egingo dute, hurrengo egunean, futbolin, futbol nahiz toka eta bote txapelketak, eta azken egunean, berriz, argazki lehiaketa. Antolatzaileek herritar zein auzotar guztiei parte hartzeko deia zabaldu diete. Egitaraua Etzi, ostirala 17:30: Haurrentzako merienda (Telepizza, Pizza Sprint, Mc Donald’s eta Todo-todo supermerkatuaren eskutik). 19:00: Haurrentzako merienda (Telepizza, Pizza Sprint, Mc Donald’s eta Todo-todo supermerkatuaren eskutik). 19:00: Buruhandiak auzoan zehar. 19:15: Patata tortilla txapelketa (partaide bakoitzak hiru txartel jasoko ditu pintxo poteoan erabiltzeko, eta irabazlearentzat Txikote jatetxeak emandako afari bat lortuko du). 19:30: Pintxo poteoa Errota plazan. 23:30-02:00: Dantzaldia, Albertok girotuta. Etzidamu, larunbata 10:00: Buruhandiak auzoan zehar, Gabierrotako Laguntasuna elkarteak lagunduta. 11:00-12:30: Haur jolasak, Errota plazan. 12:00: Moto erakusketa. 12:30-14:00: Futbolin txapelketa Sport kafetegian. 16:00-20:30: Futbol txapelketa San Joan Sua dagoen zelaian (hiru maila: 6-8 urte, 9-11 eta 12-14) 17:00: Toka eta bote txapelketa. 18:00-20:00: Oliber eta Eureka taldearen [...]

Bernat Etxepare kalea autoentzako ireki dute, eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hori irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte lanak. Horiek egiteko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko, aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoei lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte, eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak ere jarri dituzte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak. Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan [...]

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria, eta horren harira Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera 07:00etatik goizaldeko 01:00etara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute: 23:00etan itxi ordez, 01:00etan itxiko dute.

Gaur, 10:30ean, Muliateko bi etxebizitza zozkatuko dituzte, udaletxeko areto nagusian. Esleitu gabe gelditu diren hiru logelako bi etxebizitza dira. Eskaera egileek ez zuten egiaztatu Hondarribian 15 urtez bizitzen izan zirela.

Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan,...

Maizago izango dira topoak Oiartzun eta Donostia artean, udan. Dagoeneko udako ordutegia jarri du martxan EuskoTrenek. Hala, larunbat, igande eta jai egunetan, Amara eta Oiartzun arteko trenak 15 minuturo izango dira: 15:15etik 21:15era Amaratik Oiartzunera, eta 15:50etik 21:50era, alderantzizko norantzan.

Emakumeen nazioarteko futbol partida izango da larunbatean Donostiako Anoeta estadioan, Euskal Herria-Eslovakia, 16:30ean. Goizetik, gainera, musika, Txan magoa, Irrien Lagunak… izango dira estadioaren inguruan. ESAITek deia egin du partidara zei...

Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazio zabalik. Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa gaur goizean izan da, Axular plazan. Polizia han bertaratu, atxilotutakoaren etxebizitza miatu, eta handik hainbat materiala eramatearekin batera etxeko jabea atxilotuta eraman dute. Lekukoek adierazi dutenez, ordenagailu bat eraman du Guardia Zibilak.

Nerea Arruti. Etxekoandrea, Errenteria-Orereta. Etxekoandrea naiz, eta bi seme txiki ditut. Etxean nire bikotekidearen soldata besterik ez dugu jasotzen. Oso kezkatuta nago bizi dugun egoerarekin, ez dakit zer gertatuko den etxean sartzen den diru hori...

John Paul Keith estatubatuarraren rock doinuekin abiatuko da gaur Irun Rock 2012 Jaialdia. Musikaz betetako asteburua antolatu dute horretarako Men of Rock musika elkarteak, Bloody Mary musika dendarekin elkarlanean. Irunen, tankera honetako musika jaialdi bat «beharrrezkoa» zela adierazi du Iñaki Estevez (Irun, 1975) antolatzaileak. Nola sortu zen Irun Rock jaialdia? Men of Rock elkartetik dugun ideia orokorretik abiatzen da: musika eta rocka bereziki, kalera eramatearena, hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk, musikarekin lotura genuen Donostialdeko eta Irungo hainbat lagun elkartu ginen, eta Irunen, herritarrak eta musika mobilizatzeko zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Inoiz ez zegoen ezer Irunen, eta urte askotan ez da halako musika ekimenik antolatu. Zer moduz aurreko ekitaldiak? Ondo. Lehen ekitaldia 2010ean egin genuen, Kutxa Kultur ekimenaren barruan. Parte hartzerik zabalena eduki zuen ekitaldia Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertua izan zen, Ficoban, eta aurreko jardunaldia Moskun egin genuen. Lau taldek jo zuten bertan; Irungo hiru taldek eta Hendaiako batek, zehazki. Aurtengo ekitaldirako ekimen bat abiatu zenuten Facebook-en. Zertan zetzan ekimena? Mezenasgo kanpaina abiatzeko ideia eduki nuen, jaialdirako dirua biltzeko helburuarekin eta modu horretan pentsatzen genuena baino zertxobait handiagoa egiteko. Diru hori, hasieran, talde gehiago eta garrantzitsuagoak ekartzeko erabili nahi genuen. Kontua da momentu txarrean abiatu [...]

Pagoa dantzalekua bisitatuko du bihar Hector Couto disko jartzaile ezagunak. Hamazazpi orduko festa antolatu du Pagoak, 23:00etatik aurrera igandeko 16:00ak arte, hainbat DJrekin. Coutoz gain, honakoak ariko dira musika jartzen: Alaian Fanegas, Julien ...

Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du...

Buruhandiak egiten ibili dira azken asteotan Kabian, eta esperientzia “polit eta arrakastatsu” hori behar bezala bukatzeko, bihar festa egingo dute egun osoz. Goizean, karetak egiteko tailerra izango dute; eguerdian, bazkaria bakoitzak jana...

Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Preso gaixoen eskubideen alde Bilduk aurkeztutako mozioa. Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren harira, Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa. Kreditu bat abalatzeko Oarsoaldearekin Konpromiso Eskutitza onartzea. 2012 urteko aurrekontuan aurreikusitako mailegua kontratatzeko proposamena. Euskal Herriko Epaitegi Nagusiak Udalak eta Jaurlaritzak izenpeturiko Arraguako ARR-1B eremua garatzeko 2009ko ekainak 4an onarturiko hitzarmenaren inguruko epaiaren berri ematea. Oiartzungo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Arragua auzoko ARR-1B eremuko hirigintza hitzarmenaren hasierako onarpena. LIN-8, Arkotz, Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpenaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa. Oiartzungo Udala eta San Marko Mankomunitatearen arteko hitzarmena, garbigunea erabiltzeko. Aurreko uteetako isunak baliogabetzeko proposamena. Beste organoen jardueraren jarraipena. Eskari-galderak.

EAJk materia bizigabea herriko harrobietan botatzea debekatzeko mozio bat aurkeztu zuen uztailean, eta horren haritik, Eguzkik galdetu dio “ea zer pentsatzen duen egitea beraiek defendatzen duten kudeaketa planaren hondakin toxikoekin”. Gai...

Joan den astean hasi zuen denboraldia Ohorezko Mailak, eta orain Erregional Preferentearen txanda da. Beti Onak bihar izango du lehenengo partidua, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Denboraldiko estreinaldia etxetik kanpo egin beharko du, Donostian, Beriok...

Hilaren 13an udalak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldiari jarraipen bat emate aldera, EAJk mozio bat aurkeztu du herriko hainbat kaleri Errepublikarekin lotutako izenak jartzeko. Astearteko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Lehenengo pr...