Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Euskal Herrian, txirrindularitzari esker egin zen ezagun Neil Stephens (Canberra, Australia, 1963), eta txirrindularitzaren munduari lotuta jarraitzen du oraindik ere. 1985ean hasi zuen ibilbide profesionala, eta bizikleta gainean ibili zen 1998ra arte. Gaur egun, GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da. Peugeot-Michelin izan zen Stephensen lehenengo taldea, 1985ean. Ibilbide profesionaleko lehen garaipen garrantzitsuenetako bat, berriz, 1986an lortu zuen, Herald Sun Tour irabazi zuenean. Garai hartan, Australiako karrera entzutetsua zen Herald Sun Tour, eta Stephens Santini-Sierre taldean zegoen. Beste hainbat garaipen etorri ziren gero, eta beste hainbat talde: Ever Ready-Ammaco (1987); Zero Boys (1988), Caja Rural-Paternina (1989); Artiach-Royal (1990); Paternina Sport (1991); ONCE (1992-1996) eta Festina (1997-1998). Erretiratu aurretik, 1997an, Frantziako Tourreko etapa bat ere irabazi zuen, Festina taldean zegoela. Ez zen, ordea, haren lorpen bakarra izan. Lehen australiarra izan zen hiru lasterketa handiak —Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Itzulia— bukatzen. Euskal Herrian, berriz, besteak beste, lautan jantzi zuen Ordiziako Klasikoko txapela. Bizikleta gainean gozatu egiten zuen Stephensek, baina baita sufritu ere. Hala ere, argi du bizitako unerik gehienak onak izan zirela: «Lasterketa onenetan parte hartzeko aukera izan nuen. Gutxik esan dezakete gustatzen zaien lan batean ari direla, eta nik horretarako aukera izan nuen». Unerik goxoena zein izan zen galdetuta, ez dauka [...]

Oarsoaldea, Donostialdea eta Behe Bidasoko alkateak Errenteria-Oreretan bilduko dira bihar LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta hainbat udalek aurkeztu bazituzte...

Hiru urteren ondoren Santiagoko Deabruak Kultur Elkartearen Trumoiak ikuskizuna itzuli zen San Juan plazara, larunbatean. Ekitaldia hasi aurretik zalantza zuten deabruek plaza berritua betetzeko gai izango ote ziren. Baina ikuskizuna hasi eta gutxira ...

“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin. “Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean, uztailaren 19a arte. “Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta”, azaldu zuen Bergarak. Zortzi parte hartzaile Uztailaren 19a arte Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.

Udako ordutegia jarri dute martxan gaur, Gazte Informazio Bulegoan. Honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era.

Bildu: "Elkarbizitzaren eta politika egiteko modu berrien bidean jarraitzeko deia egin nahi diegu alderdi politikoei"

SOS Haur Lapurtuak Euskadiko elkarteko ordezkariak izango dira etzi Emeki elkartean. Emakumeen elkarteko kideek azaldu dutenaren arabera, jaio berrien desagertze kasuen ikerketak eta erantzukizunak landuko dituzte. Hondarribiarrei egungo egoera erakuts...

Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”. Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela. Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek [...]

Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”. Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”. Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).

Ertzaintzak jakinarazi duenez, asteartean, 01:00 aldera, hiru lagunen arteko liskarra izan zen Pablo Iglesias kalean, eta horietako bi zaurituta erietxera eraman behar izan zituzten. Zauri horiek ez dakite, oraingoz, zerk eragindakoak izan diren. Salak...

Urriko bigarren asteburuan hasiko den Emakumeen Ligako 2012-2013 denboraldia, eta, horri begira, prestaketa lanean jarraitzen du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Joan den larunbatean Anne Peñak gidatzen dituen neskek Euskal Kopa irabazi zuten Zallan, Galdakaoko Ibaizabal taldea menderatuta, eta asteburu honetan Tate Saenz Memorialaren XIV. Ekitaldia jokatuko dute, Iruñeko Obenasaren kontra. Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Aurrendenboraldiko bigarren partida izango da, Hondartza kiroldegian jokatuko duten lehena, eta klubak uda garaian egindako fitxaketa berriak ezagutzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, talde eraberritu du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligarako. Batez ere kanpoko lerroa indartu dute berdeek: Laura Arroyo EHUrekin jokatzen zuen gaztea, AEBetako Unibertsitate Ligan aritu den Lindsay Harris eskolta eta Lisa Karcic kroaziarra fitxatu dituzte. Gainera Mandisa Stevenson estatubatuarrak eta Sonia Reis portugaldarrak saski azpiko jokoa indartuko dute eta Ana Suarez basea taldera itzuli da, Soller taldean aritu eta gero. Gazteak Goierrin Gazte Mailan aritzen den Hondarribia-Easo taldeak Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatuko du igandean, Aluminios Aleman Goierri taldearen kontra, 12:15etik aurrera. Gazteen Errendimendu Mailako denboraldiko hirugarren jardunaldia izango da, baina bigarrena Hondarribiko taldearentzat, joan den asteburuan atsedena izan baitzuten. Lehen partidan galdu eta gero sailkapeneko azken postuan dira hondarribitarrak. Urretxukoak, berriz, bigarrenak dira, hiru partidetatik bi irabazita. Emakumeen [...]

DYAk anbulantzia berri bat ekarriko du Errenteria-Oreretara, hemen erabiltzeko. Gamon Zumardian ikusi ahal izango da 12:00etatik 13:00etara. Era berean, boluntarioek egiten duen lanari buruzko karpa txiki bat jarriko dute, eta haurrentzat, berriz, esku...

Emakumeentzako jabekuntza eskolaren barruan, autodefentsa ikastaroa antolatu dute urriaren 5 eta 6rako. Horren bidez, emakumeek sexu erasoen aurrean defendatzen ikasteko aukera izango dute, “era errazean eta erraz ikas daitekeen tekniken bidez”. Izena urriaren 1era arte eman ahal izango da, 010 telefono zenbakian (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 08:30etatik 13:30etara), eta behin plaza erreserbatutakoan, telefonoz baieztatuko zaio interesatuari, eta ondoren, 6,70 euro sartu beharko ditu Kutxako 2101 0045 90 0012092177 kontu korronte zenbakian. 14 urtetik gora Irunen erroldatutako emakume guztiengana zuzendu dute ikastaroa, eta horren atzean, Berdintasun Batzordea eta Irungo Udala daude. Urriaren 5eko (ostirala) eskola Ikust Alaia Udal Liburutegian izango da, eta hurrengo egunean, berriz, Artaleku Kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara.

Jose Iturgaiz pasaitarrak liburu berria aurkeztuko du gaur arratsaldean. Remando a contracorriente du izena liburuak, eta 1976ko kronikak jasotzen ditu, egunez egun. Antxoko Kultur Etxean izango da aurkezpena, 20:00etan, eta bertan Javier Aranburu eta ...

Bihar eguerdian Altxu kalea inauguratuko dute Gaztañon, eta ekitaldi hori dela eta, Xanti Vicente Altxu zena omentzeko ekimen bat egingo dute. Hori Casa Polilla edo Pipiaren Etxetik abiatuko da. Ekitaldi horren atzean Gaztañoko auzo elkartea, EHGAM, ...

Euskal presoen aldeko eskubideen aldeko kontzentrazioa izango da bihar, Zabaltza plazan, arratsaldeko 20:00etan. Irungo Herri Bilguneak adierazi duenez, “bizi osorako kartzela zigorra baimentzen duen doktrina bertan behera uzteko eta Gabriel Zabala askatzeko dinamika abiatuko dugu”. Horiek horrela, “azaroan mobilizazio jendetsua egitea da gure asmoa eta horretarako, indarrak biltzen hasi behar dugu”. Hori dela eta, garrantzitsutzat jo du mugimenduak “azken ostiral honetan ahalik eta jende gehien bertaratzea, hurrengo urratsak zein izango diren ahalik eta gehien zabaltzeko”.

San Migel auzoak jaiak ospatuko ditu asteburu honetan zehar. Hori dela eta, egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak. Irailak 28 18:30 Txupina jaurtiketa parke berritik. Hortik aurrera, buruhandiak eta trikitilariak auzoan barrena ibiliko dira eta ho...

Ingurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule. Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”. Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”. Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”. “Erraustearen mesederako” Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze [...]